Thomas Südhof
Thomas Christian Südhof (Göttingen, 1955eko abenduaren 22a) alemaniar-estatubatuar biokimikaria da. 2013ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen James Rothman eta Randy Scheckmanekin batera besikulako zirkulazioa erregulatzen duen makinerian eginiko aurkikuntzak.
Medikuntza ikasi zuen RWTH Akisgrango Unibertsitatean, Harvardeko Unibertsitatean eta Göttingengo Unibertsitatean. 1983an Estatu Batuetara joan eta genetika molekularrean espezializatu zen. 2008tik Stanfordeko Unibertsitateko irakaslea da