Samuel Patyren hilketa
Samuel Paty bigarren hezkuntzaren irakaslea zen. Parisko Conflans-Sainte-Honorineren institutu batean lan egiten zuen. 2020ko urriaren 16an, 15:00etan, 18 urteko ikasle batek aizto batez hil egin zuen eta ondoren burua moztu zion. Egindakoaren argazkia Twitteren argitaratu zuen. Hilketa Jihadismorekin lotu zen eta Frantzia osoa astindu zuen. Hilketaren justifikazioa, hiltzailaren arabera, Patyk gelan erakutsitako Charlie Hebdo aldizkarian argitaratutako Mahomaren karikatura batekin lotu zen. Gertaerak protesta handiak, atxiloketak eta Frantzia eta herrialde musulman batzuen arteko krisialdi handia eragin zuen.
Samuel Patyren hilketa | |
---|---|
Mota | atentatu stabbing attack (en) giza hilketa |
Honen parte da | terrorismo islamista Europan (2014-) |
Data | 2020ko urriaren 16a |
Kokaleku | Conflans-Sainte-Honorine |
Herrialdea | Frantzia |
Helburu | Samuel Paty |
Biktima | Samuel Paty (terrorism victim (en) , giza hilketaren biktima, stabbing victim (en) ) |
Pertsona hilak | 1 |
Pertsona zaurituak | 0 |
Erantzule | Abdullakh Anzorov (en) (jihadist (en) , gizahiltzaile) |
Arma | 1 Xafla |
Hashtag | #Je-Suis-Prof eta #Je-Suis-Enseignant |
Gertaerak
aldatuActu 17 agerkari digitalak zabaldu zuenez, biktima bigarren hezkuntzako Historia eta Geografia irakaslea zen. Éragny ondoko herri batean ematen zituen eskolak eta, antza denez, Mahomaren karikaturak erakutsi zituen klasean. Poliziak uste du hori izan zitekeela erasoaren arrazoia. Erasotzaileak gerrikoan lehergailua zeramalakoan, agenteek segurtasun-neurriak zorroztu zituzten eta terrorismoaren aurkako taldearen laguntza eskatu zuten. Lehen datuen arabera, erasotzaileak labana batekin mehatxu egin zien hurbildu zitzaizkion poliziei, eta horiek tiroz erantzun zioten. Susmagarria bertan hil zen.[1] Erasotzailea txetxeniarra zen, Abdullakh Anzorov.