Otto Grotewohl

politikari alemaniarra

Otto Emil Franz Grottewöhl (Braunschweig, 1894ko martxoaren 11Ekialdeko Berlin, 1964ko irailaren 21a) alemaniar politikaria izan zen. Ekialdeko Alemaniako lehendabiziko lehen ministroa izan zen 1949tik hil zen arte.

Otto Grotewohl

leadership of East Germany (en) Itzuli

1949ko urriaren 12a - 1964ko irailaren 23a - Willi Stoph
Alemaniako Errepublika Demokratikoko Lehen Ministroa

1949ko urriaren 7a - 1964ko irailaren 21a - Willi Stoph
Volkskammerreko kidea



Weimar Errepublikako Reichstagko kidea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakOtto Emil Franz Grotewohl
JaiotzaBrunswick1894ko martxoaren 11
Herrialdea Alemaniako Errepublika Demokratikoa
 Alemania
HeriotzaEkialdeko Berlin1964ko irailaren 21a (70 urte)
Hobiratze lekuaThe Socialists' Memorial (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Johanna Auguste Luise Danielzig (en) Itzuli  (1949ko urriaren 22a -
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta liburu-inprimatzailea
Lantokia(k)Niederschönhausen (en) Itzuli eta Berlin
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako Alderdi Sozialista Batuaren Batzorde Zentrala
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata Independentea
Alemaniako Alderdi Sozialista Batua
Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata

IMDB: nm1687689 Discogs: 3064305 Find a Grave: 132806938 Edit the value on Wikidata

Hamasei urterekin Alemaniako Alderdi Sozialdemokratarekin bat egin eta Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen. 1920an Brunswick Estatu Askeko parlamentuko kide hautatu zuten Weimar Errepublikan, eta Justizia eta Hezkuntza ministro ere izan zen.

1925ean Alemaniako Reichstageko kide hautatu zuten eta 1933ra arte berrautatu zuten. Naziak boterera iritsi zirenean Reichstagetik bota zuten eta hainbat aldiz atxilotu zuten.

Gerra amaitu ondoren Grotewohlek Alderdi Sozialdemokrata zuzendu zuen Sobietar Batasunaren okupazio eremuan eta Alderdi Komunistarekin bat egin zuen. Alderdi berriak Alemaniako Alderdi Sozialista Batua izena jaso zuen.

1949an Alemaniako Errepublika Demokratikoa aldartikatu zenean, Grotewohl lehen ministro izendatu zuten. 1950ean lehen ministroaren boterea murriztu zen. Ordutik aurrera, Alderdiko idazkari nagusiak erabili zuen botere efektiboa.

Estatuko neurri errepresiboenak kritikatu zituen arren, sobietarren laguntzari esker karguan jarraitu zuen hil zen arte.