Nikolaos Plastiras
Nikolaos Plastiras (Karditsa, 1883ko azaroaren 4a – Atenas, 1953ko Atenas, 1953ko uztailaren 26a) greziar jeneral eta politikaria izan zen. Greziako lehen ministroa izan zen 1945ean, 1950ean eta 1951tik 1952ra.
Nikolaos Plastiras | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1951ko azaroaren 1a - 1952ko urriaren 11 ← Sofoklis Venizelos - Dimitrios Kiousopoulos →
1950eko apirilaren 15a - 1950eko abuztuaren 21a ← Sofoklis Venizelos - Sofoklis Venizelos →
1945eko urtarrilaren 3a - 1945eko apirilaren 9a ← George Papandreou - Petros Voulgaris (en) →
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Karditsa, 1883ko azaroaren 4a | ||||||||
Herrialdea | Grezia | ||||||||
Heriotza | Atenas, 1953ko uztailaren 26a (69 urte) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | greziera modernoa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||
Gradua | teniente jeneral | ||||||||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra Bigarren Mundu Gerra Greko-turkiar gerra (1919–1922) Macedonian Struggle (en) Balkanetako Gerra Southern Russia intervention (en) 11 September 1922 Revolution (en) | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | National Progressive Center Union (en) | ||||||||
Militar bat izan zen, bere ausardiagatik ezaguna, eta "Zaldizko beltza" deitua Greko turkiar gerran. Gerrako greziar porrotaren ondoren, Plastiras Eleftherios Venizelosen beste aldekoekin elkartu zen 1922ko irailaren 11ko Iraultza antolatzeko, Konstantino I.a Greziakoa erregea kargutik kendu zuena.
Gerrarteko garaian errepublikarra eta Venizelosen aldekoa izaten jarraitu zuen. 1933an eta 1935ean bi estatu-kolpe zuzendu zituen monarkiaren berrezarpena saihesteko, baina bi kolpeek porrot egin zuten, eta Frantzian erbesteratu behar izan zuen.
Bigarren Mundu Gerran Ardatzeko herrialdeek Grezia okupatu zuenean, EDES erresistentzia-taldea zuzendu zuen Marseillako erbestetik. Greziara itzuli ondoren, hiru gobernu zentrista zuzendu zituen, askotan Alderdi Liberalarekin koalizioan.