Millicent Garrett Fawcett
Millicent Garrett Fawcett (Aldeburgh-, Ingalaterra, 1847ko ekainaren 11 – Londres, 1929ko abuztuaren 5a) ingeles politikaria, idazlea eta ekonomialaria izan zen, eta emakumeen aldeko eskubideak bultzatu zituen.
Millicent Garrett Fawcett | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Milicent Garrett |
Jaiotza | Alderburgh, 1847ko ekainaren 11 |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Gower Street, 1929ko abuztuaren 5a (82 urte) |
Hobiratze lekua | Golders Greeneko Erraustegia |
Familia | |
Aita | Newson Garrett |
Ama | Louisa Dunnell |
Ezkontidea(k) | Henry Fawcett (1867 - ezezaguna) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Newnham College |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, idazlea eta ekonomialaria |
Enplegatzailea(k) | Birkbeck, University of London (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | National Union of Women's Suffrage Societies (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Liberal Unionist Party (en) |
50 urtez izan zen mugimendu sufragistaren buru. Lydia Becker hil zenetik, haren ondorengotza jaso zuen. 1867an egin zen sufragisten batzordeko kide, eta ondorengo urtean lehendabiziko hitzaldi publikoa eman zuen, emakumearen hezkuntza eta bozkatzeko eskubideen alde. Emakumezkoen Sufragioaren Elkarteen Batasunaren sortzaileetako bat izan zen. 1887an lehen emakumezkoen unibertsitateren sorkuntzaren partaide izan zen.
Bizitza
aldatuMillicent Garrett Fawcett Alderburgh-en (Suffolk, Ingalaterra) jaio zen, 1847an. Bere familia ilustratua zen. Hamar neba-arrebetatik zazpigarrena. Louise Dunell eta Newson Garrett ziren bere gurasoak.
Newson Garrettek borroka egin zuen bere alaba zaharrena lehen mediku emakumea izatearen alde. Newsonek bere alabak barnetegi batera bidali zituen Blackheath-en, Londresen, beren izebaren zaintzapean. Bertan Millecent Fawcettek literaturan eta heziketan interesa erakutsi zuen. 1858tik 1863ra artean egon zen bertan. 12 urte zituelarik bere ahizpa Elisabeth Garrett medikuntza ikastera joan zen. Millicent bera bisitatzera joaten zen aldizka eta emakumeen mugimenduari buruzko interesa piztu zitzaion. 1865ean Millicent Elizabethekin batera John Stuart Mill en emakumeen eskubideen inguruko hitzaldia entzutera joan zen. Liluraturik geratu ostean haren lanaren babesle sutsua bilakatu zen. 1866an, 19 urte zituela, Londreseko emakumeen sufragioaren aldeko elkarteko idazkari izan zen.
Bikotekidea
aldatu1867an Henry Fawcett izeneko politikari batekin ezkondu zen Millecent Garrett. Biak borroka bera zuten barnean. Bozkaketa eskubidea sexuaren ondorioz ez ukatzea eta unibersala izatea. Henry Fawcettek, lehenagotik, 1.499 emakumeren firma bildu eta parlamentura joan zen, bere lagun John Stuart Mill-ekin, baina beraien eskaera ukatua izan zen. Henry Fawcett itsua zen; beraz, Millicent Garrett gizonaren begi bihurtu zen. Parlamentura laguntzen zion idazle lanetarako.
Bere ezkontzaren lehen urteak ekonomia eta zientzia politikoan informatzeko balio izan zion; ondoren, hainbat liburu idatzi zituen, hoien artean Essays and Lectures on Social and Political Subjects (1872) bilduma. Nerabeei zuzendurik dauden liburuak dira.
Langintza politikoa
aldatu1868an Millicent Londreseko Sufragioaren Batzordearen partaide izan zen. Lehenengoko eztabaidan sufragio unibertsalaren aldeko jokabidea hartu zuen. 1874an liburu bat argitaratu zuen: Tales in Political Economy, irudiz lagundurik ekonomia erakusteko ideiarekin. 1884an Newnham College unibertsitatea irekitzen lagundu zuen, emakumezkoen hezkuntza ahalbidetzen zuena. Ondoren mugimendu sufragistan murgildu zen Lydia Becker hil zen arte, 1897an. Orduan mugimenduaren buru izatera pasa zen. 1919an buruzagitza alde batera utzi zuen, emakumearen bozkatzeko eskubidea ahalbidetu ondorengo urtean. 1917an The Position of Women in Economic Life argitaratu zuen, emakumezkoen zailtasunak azaleratuz. Lan merkatuko ezberdintasunak eta lan aukera berdinen aldeko ideia bultzatuz.
Bakezaletasuna
aldatu1901ean Britainia Handiko gobernuak Hegoafrikako kontzentrazio kanpoetako ikertzaile gisa izendatu zuen. Bertako egoera lazgarriak aztertu zituen, Bigarren Boereseko gudan, 1899-1902.
Lehen mundu gerra hasi zenean, 1914an, NBESA (Nazioarteko batasuna emakumeen sufragioaren alde) ez zen gudan murgildu, taldeak zituen bakezaleei esker. Ondoren emakumezkoen bozkatze eskubidearen alde egin zuen borroka, emakumezkoek guda garaian izandako garrantzia zela medio.
Ekonomia
aldatu1870. urtean "Political Economy for Beginners" liburua argitaratu zuen. Emakumeak lan eskas eta garrantzirik gabekoak egitera bideratuak zirela zioen teoria babesten zuen.
Lanak
aldatu- 1870: Political Economy for Beginners.
- 1872: Essays and Lectures on social and political subjects (escrito con Henry Fawcett).
- 1872: Electoral Disabilities of Women : a lecture
- 1874: Tales in Political Economy.
- 1875: Janet Doncaster, a novel.
- 1889: Some Eminent Women of our Times: short biographical sketches.
- 1895: Life of Her Majesty, Queen Victoria.
- 1901: Life of the Right Hon. Sir William Molesworth.
- 1905: Five Famous French Women. Full text online.
- 1912: Women's Suffrage : a Short History of a Great Movement. ISBN 0-9542632-4-3.
- 1920: The Women's Victory and After: Personal reminiscences, 1911–1918.
- 1924: What I Remember (Pioneers of the Woman's Movement). ISBN 0-88355-261-2.
- 1927: Josephine Butler: her work and principles and their meaning for the twentieth century ( Ethel M. Turnerekin batera idatzia).
- Ainbat idatzi zabaldu ziren aien artean: The Englishwoman, Woman's Leader, Fraser's Magazine, National Review, Macmillan's Magazine, Common Cause, Fortnightly Review, Nineteenth Century and Contemporary Review.
Bibliografia
aldatu- (Ingelesez) «Millicent Fawcett |» Biography Online (Noiz kontsultatua: 2022-06-24).
- (Ingelesez) «How Millicent Garret Fawcett Was Key to the Suffrage Movement» ThoughtCo (Noiz kontsultatua: 2022-06-24).
- Vellacott, Jo. (1987). «Feminist Consciousness and the First World War» History Workshop (23): 81–101. ISSN 0309-2984. (Noiz kontsultatua: 2022-06-24).
- (Gaztelaniaz) Álvarez, Inés. (2017-03-08). «13 mujeres que revolucionaron el mundo de la economía» Forbes España (Noiz kontsultatua: 2022-06-24).
- (Ingelesez) «Our history» The Fawcett Society (Noiz kontsultatua: 2022-06-24).</ref>