Metal alkalino

Taula periodikoko 1 taldeko elementuetako bakoitza: litioa (Li), sodioa (Na), potasioa (K), rubidioa (Rb), zesioa (Cs) eta frantzioa (Fr).
Taldea →
↓ Periodoa
1
2 3
Li
3 11
Na
4 19
K
5 37
Rb
6 55
Cs
7 87
Fr

Metal alkalinoak edo alkaliak taula periodikoko talde bat, 1. taldea deritzona, osatzen duten metalak dira. Multzo horretan daude litioa (Li), sodioa (Na), potasioa (K), rubidioa (Rb), zesioa (Cs) eta frantzioa (Fr), eta serie kimiko bat osatzen dute. [1]Metal alkalinoen geruza elektroiak s orbital batean aurkitzen dira; horregatik, taula periodikoaren s-blokean daude kokatuta. Beraz, metal alkalinoek s-blokeko beste elementuen propietate antzekoak izango dituzte.[2]

Sodio kloruroaren egitura molekularra.

Metal alkalino guztiak, distiratsuak eta leunak dira. Gainera, tenperatura eta presio estandarretan oso erreaktiboak dira, eta ondorioz euren azken geruzako elektroia oso azkar galtzen dute, +1 kargako katioiak eratuz. Euren leuntasunaren eraginez, labana batekin oso erraz moztu daitezke, duten geruza distiratsu mehea airearekin (oxigenoa gehienetan, litio eta nitrogenoa batzuetan) erraz oxidatzen delako. Oso erreaktiboak direnez gero, oliotan gorde behar izaten dira airearekin erreakzioa egin dezaten saihesteko, eta modu naturalean gatzetan soilik aurkitzen da, inoiz ez elementu aske modura. Zesioa, bosgarren metal alkalinoa, elementu erreaktiboena da. IUPACen nomenklatura berriaren arabera, metal alkalinoek elementuen lehen tardean sartzen dira, Hidrogenoa kanpoan geratzen delarik, normalean ez delako metal alkalino kontsideratzen, haiekin konparatuta duen portaera desberdinaren ondorioz. Metal alkalino guztiek urarekin erreakzionatzen dute, eta astunagoek arinagoek baino erreakzio bortitzagoa dute.

Naturan, alkali guztiak konposatuak osatuta aurkitzen dira. Metal alkalino ugariena sodioa da, eta ondoren potasioa, litioa, rubidioa, zesioa eta, azkenik, frantzioa. Azken hori oso bakana da, erradioaktibitate handikoa baita, eta desintegrazio kate naturalaren adar arraro batzuetan alboko urrats modura besterik ez da agertzen. Ununenioaren (Uue), alkalinoen taldeko hurrengo elementua, sintesirako hainbat esperimentu saiatu dira, baina ez dira emaitzarik lortu. Hala ere, esan beharra dago, Ununenioa ez litzatekeela guztiz metal alkalino kontsideratu behar, euren propietate fisiko eta kimikoen artean desberdintasunak daudelako.[3]

Metal alkalino gehienek hainbat aplikazio dituzte eguneroko bizitzan. Forma puruen aplikazio ezagunenetako bat zesioa eta rubidioak erloju atomikoetan duten erabilera da. Zesiozko erloju atomikoa denbora zehaztasun eta prezisio handienarekin ematen duena da. Sodio konposatuen erabilera arruntenetako bat sodio lurruneko lanparak dira, Sodioak argia oso modu eraginkorrean emititzen bait.. Sodio kloruroa etxean gehien erabiltzen den gatz arrunta da. Sodioa eta potasioa, ere, funtsezko mantenugaiak dira bizitzarako, eta zeregin biologiko garrantzitsua dute elektrolito modura. Nahiz eta gainerako metal alkalinoak funtsezkoak ez izan, izaki bizidunetan eragin handiak dituzte; bai onuragarriak, bai kaltegarriak.[4]


Historia

aldatu
 
Petalita

Sodio konposatuak antzinatik ezagutzen dira; Gatza (sodio kloruroa) giza-ekintzetan produktu garrantzitsua izan da, ingelesezko salario (soldata) hitzak dioen bezala, erromatar soldaduei ordaindutako dirua da gatza erostearen truke.[5] Potasa antzinatik erabilia izan da, eta ez da ulertu bere historiaren zati garrantzitsu bat gatz mineralekin zerikusia ez duen substantzia bat denik. Georg Ernst Stahl-ek sodio- eta potasio-gatzen arteko desberdintasuna aurkitu zuen 1702. urtean,[6]eta Henri-Louis Duhamel du Monceau-ek demostratu zuen diferentzia hau 1736.urtean.[7] Sodio eta potasio konposatuen konposizio kimiko zehatza, eta haien egoera kimikoa ez ziren garai horretan ezagutzen, ondorioz Antoine Lavoisier-ek ez zituen bere elementu kimikoen zerrendan sartu 1789.urtean.[8] [9]

Potasioa lehen aldiz isolatu zen 1807.urtean Ingalaterran. Isolamendua Sir Humphry Davy-k egin zuen, zeinek potasa kaustikarra deribatu zuen (KOH, potasio hidroxidoa) gatzaren elektrolisia pilara voltaikoarekin erabiliz, azken hau asmatu berria. Gatz akuosoaren elektrolisiak aurretik egiten saiatu ziren baina honek ez zuen inolako emaitza onik eman, izan ere, potasioaren erreaktibotasun handiak zailtasunak sortzen zituen.[10] Potasioa izan zen elektrolisiaren bidez isolatu zen lehenengo metala.[11] Beranduago, urte berean, Davy-k lortu zuen sodioa NaOH-tik (lixiba) erauztea antzeko teknika bat erabiliz, era honetan, elementuak eta hortaz, gatzak, desberdinak zirela demostratuz.[8][9][12][13]

 
Johann_Wolfgang_Döbereiner

LiAlSi4O10 1800.urtean aurkitu zuen José Bonifacio de Andrada kimikariak, Suediako Utö uhartean.[14] [15] [16]Hala ere, Johan August Arfwedson-ek, Jöns Jacob Berzelius kimika laborategian, petalita minerala analizatzean elementu berri bat detektatu zuen 1817.urtean.[17] [18]Elementu berri honek sodio eta potasioaren antzeko konposatuak sortzen zituela ikusi zuen, nahiz eta bere karbonatoak eta hidroxidoak gutxiago disolbatzen ziren uretan eta beste metal alkalinoak baino alkalinoagoak ziren. [19] Berzelius-ek "lithion / lithina" izena eman zion material ezezagunari, grekotik λιθoς (lithos, harria), era honetan bere aurkikuntzan mineral solidoa islatzeko, potasio eta sodioa ez bezala, izan ere, potasioa landare errautsetan aurkitu zen eta sodio animali odolean. Metalari Litio izena eman zion. [20] [15][18] Litioa, sodioa eta potasioa periodizitatearen aurkikuntzaren zati bat izan ziren, izan ere, 1850.urtean Wolfgang Döbereiner-ek propietate berdintsuak izateagatik talde berdinean kokatu zituen.[21]

 
Lepilodita minerala

Rubidioa eta zesioa izan ziren aurkitu ziren lehenengo elementuak espektroskopioa erabiliz, azken hau Robert Bunsen y Gustav Kirchhoff-ek asmatu zuen 1859.urtean.[22] Hurrengo urtean, Alemaniako Bad Dürkheim ur-mineralean zesioa aurkitu zuten. Urte bat beranduago rubidioa aurkitu zuten Alemanian berriro ere, Heidelbergen, eta lepidolita mineralean aurkitua izan zen.[23] Rubidio eta zesio izenak beraien emisio espektroetan agertzen diren lerroen ondorioak dira: lerro gorri eta distiratsu bat rubidioarentzat (latinetik, rubidus, gorri ilun edo distiratsua), eta zeruak duen urdin koloreko lerroa zesioarentzat (latinetik caesius).[24][25]

1865.urtean, John Newlandsek elementuak zenbakitu zituen, pisu atomikoak, propietate fisikoak eta propietate kimikoak handiak lehenengoak ezarriz, zortzinaka. Periodizitatea musikako zortzikoekin alderatu zuen, non zortziko batekin bereizten diren notek propietate antzekoak dituzten.[26][27] Bere bertsioak, jada ezagutzen ziren metal alkalinoak elkarrekin jarri zituen talde berdinean, hala nola, litioa, zesioa, kobrea, zilarra eta talioa (+1 oxidazio-egoera erakusten dute denek).[21]

1869.urtea pasa ondoren, Dmitri Mendeleevek bere taula periodikoa proposatu zuen litioa talde baten goialdean ezarriz sodioarekin, potasioarekin, rubidioarekin, zesioarekin eta talioarekin batera.[28] (Bi urte beranduago, Mendeleevek hidrogenoa lehenengo taldean kokatu zuen, litioaren gainean eta talioa boroaren taldera mugitu zuen. Bertsio honetan (1871), kobrea, zilarra eta urrea bi aldiz kokatu ziren, behin IB.taldeko kide bezala eta beste behin VIII taldeko kide bezala, gaur egun 8 eta 11.taldeak dira.[29] Taulan 18 talde ezarri zirenean, IB.taldeko elementuak bere ohiko posiziora mugitu zuren, d blokera. Metal alkalinoak aldiz, IA taldean utzi ziren. Beranduago, taldearen izena aldatu zen, 1.taldea deituz, 1988.urtean.[30] 1.taldeko elementuen hidroxidoak alkali sendoak dira uretan disolbatzean eta horregatik jarri zieten metal alkaliko izena.[31]

 
Mendeleevek 1871.urtean proposatutako taula periodikoa.

Gutxienez, oker eta osatugabeko lau aurkikuntza zeuden[32][33][34][35], Pariseko Curie Institutuko Marguerite Pereyk frantzioa aurkitu zuen arte 1939an. Honen aurkikuntza aktinio-227 lagin bat purifikatuz izan zen, zeina 220 keV-ko desintegrazio energia zuen. Hala ere, Pereyk deskonposatutako partikulak nabaritu zituen 80 keV baino baxuagoko energiarekin. Berak pentsatu zuen deskonposaketa honen kausa aurretik identifikatu gabeko produktu batena izan zitekeela, hau da, purifikazio bidez banandutako produktu bat, baina berriro ere aktinio-227 purutik birsortu zena. Askotariko probek ezeztatu zuten torioa, radioa, beruna, bismutoa edo talioa elementu ezezaguna izateko aukera. Produktu berriak metal alkalinoaren propietate kimikoak zituen (hala nola, koprezipitazioa zesio gatzekin), beraz, Pereyk identifikatu zuen 87. elementua zela, aktinio-227 alfa desintegrazioaren kausa izanik.[36] Ondoren, Pereyk beta-desintegraziotik alfa-desintegraziora zegoen proportzioa determinatu nahi izan zuen. Bere lehenengo frogan alfak % 0,6ko adarkadura lortu zuen, baina gerora, %1an bihurtu zen.[37]

 
Metal alkalinoak

Frantzioaren ondorengo elementua (Mendeleeve-n taula periodikoaren arabera), Ununennio (Uue) da, 119. elementua.[38]Ununennioaren sintesia lehen aldiz 1985. urtean egin zen, Berkeley-n (California), superHILAC azeleragailuan. Horretarako, Einsteinio-254-ko itu bat bonbardatu zuten Kaltzio-48 ioiekin. 300 nb-ko mugatik behera, ez ziren atomoak identifikatzeko gai izan.[39][40]

 
Metal alkalinoak

Zoritxarrez, [39]oso zaila izango da Ununenniozko atomoak sortzea etorkizun batean. Izan ere, Einsteinio-254 nahikoa lortzea oso zaila da. Esperimentua hobetzeko Einstenio-254 gehiago duen itua beharko litzateke. Baina, hau oso zaila da, elementu oso astuna delako, 270 eguneko iraupena duelako eta mikrogramotan [41]bakarrik lortu daitekeelako. Einstenioa ez da naturan aurkitzen, beraz laborategian sortu behar da. Eta aipatutako arrazioengatik oso kantitate txikietan ekoitzi daiteke. Hala ere, Ununennioa-ren sintesia lortzeko beste erreakzioak aurkituko dituzte etorkizunean. Esate baterako, Japonen[42] jada lanean ari dira. Ununennio-a 8.periodoko lehenengo elementua da, eta kontuan izan behar da, periodo honeko elementuak ez direla aurkitu oraindik, fisikoki aurkitzea ezinezkoa izango dela ziurrenik.[43][44] Gainera, ez dira metal alkalino astunentzako sintesi saiakuntzak egin hainbat arrazoiengatik; euren zenbaki atomiko altuagatik, batez ere. Hauen sintesia egiteko, metodo indartsuagoak eta teknologia hobegoa behar dira.[38]

Agerpenak

aldatu

Eguzki sisteman

aldatu
 
Elementuen ugaritasuna eguzki sisteman

Oddo-Harkins arauak dio, zenbaki atomiko pare duten elemtuak ugariagoak direla, zenbaki atomikoa inparea duten elementuak baino, Hidrogenoa salbu. Arau honek azaltzen duen moduan, zenbatki atomiko inpareko elementuek protoi desparekatu bat dutenez beste bat harrapatzeko erreztasuna dute euren zenbaki atomikoa igoz. Zenbaki atomiko paredun elementuetan, protoiak parekatuak daude, eta bakoitza bere pararekin spin-a deuseztatzen du, elementua egonkortuz. Metal alkalino guztiak zenbaki atomiko inparekoak dira, eta beraz, ez dira berain ondoan aurkitzen diren zenbaki atomiko paredun elementuak (gas nobleak eta lurrazaleko metal alkalinoak) bezain ugariak eguzki sisteman. Metal alkalino astunenak, ere, arinak baino gutxiago aurkitzen dira. Adibidez, rubidioa, supernoban bakarrik sintetizatu daiteke, eta ez nukleosintesi gorenean. Litioa, ere, sodio eta potasioa baino askoz ere urriago da, eta kantitate txikitan sintetizatu zen Big Bangean emandako izarreko nukleosintesian. Big Bang-ak litio, berilio, eta boro kantitate txikiak ekoizteko gai izan zen bakarrik, 5 eta 8 nukleoizko nuklekoak dituztelako elementu hauek. Nukleosintesi gorenak hau egiteko gai da, alfa hirukoitzaren prozesuaren bitartez, hiru helio atomo eta karbono atomo bat fusionatuz, eta hiru elementu hauek alde batera utziz.[45]

Lurrean

aldatu
 
Espodumenoa

Lurra eta eguzkia materia-hodei berdinetik sortu ziren, baina eguzki sistemaren sorrerak eta garapenak planetek konposizio desberdina izatea eragin zuten. Lurraren historia naturalak, planetako leku desberdinetan elementuen kontzentrazio desberdinak aurkitzea eragin du. Lurraren masa 5,98x1024 kg da, gutxi gorabehera. Bere konposizioa honako hau da: burdina (32,1 %), oxigenoa (30,1 %), silizioa (15,1 %), magnesioa (13,9 %), sufrea (2,9 %), nikela (1,8 %), kaltzioa (1,5 %) eta aluminioa (1,4 %); soberan dagoen 1,2 % beste elementuek osatzen dute. Lurraren nukleoko gunea gehien bat burdinez (88,8 %) osatuta dagoela uste da, nikel (5,8 %) kantitate txikiagoekin, sufrea (4,5 %) eta 1% baino gutxiago beste elementu batzuekin.[46][47][48][49]

Metal alkalinoek duten erreaktibitate handiaren ondorioz, ez dira modu puruan sortzen naturan. Litofiloak dira, eta lurraren gainazalaean oxigenoarekin konbinatuz, oso modu indartsuan elkartzen dira silizioarekin, lurraren nukleoan gelditzen ez diren dentsitate nahiko txikiko mineralak eratuz. Potasioa, rubidioa eta zesioa ere ezin dira gai hau egiteko, euren erradio-ioniko handiaren ondorioz.[50]

Sodioa eta potasioa oso ugariak dira lurrean, biak lurrazaleko hamar elementu ugarienen artean aurkitzen dira.[51] [52]Sodioak, lurrazaleko 2,6 % osatzen du pisutan. Seigarren elementu ugariena da lurrazalean, eta metal alkalinoen artean ugariena. [53]Potasioak, ordea, lurrazaleko 1,5 % osatzen du pisutan, eta zazpigarren elementu ugariena da lurrazalean. [53]Sodioa mineral desberdinetan aurkitu daiteke, ezagunena gatz arrunta izanik (Sodio kloruroa), itsasoko uretan kantitate oso handitan disolbatuta aurkitzen dena. Sodioaren beste biltegi solidu batzuk hauek dira: halita, anfibola, kriolita, nitratina eta zeolita. [53]Biltegi solido hauek, gehien bat, antzinako itsasoen ebaporazioaren ondorioz sortu dira. Fenomeno hau, hainbat lekutan gertatu zen; adibidez, Utah-ko Ur Gaziko Laku Handian edota Itsaso Hilan. [10] Lurrazaleko ugaritasunari dagokionez, bi elementu hauek nahiko parekatuak daude. Baina, ozeanoetan sodioa askoz ere ugariagoa da potasioa baino. Honen arrazoiak hauek dira: potasioak oso tamaina handia du, eta ondorioz, eratzen dituen gatzak ez dira uretan hain ondo disolbatuko; gainera, potasioa egoera solidoan dagoenean silikatoarekin elkartzen da, eta potasioak filtratzen duena askoz ere errazago absorbatzen du landareriak sodioarena baino.[10]

Nahiz eta kimikoki oso antzekoak izan, litioa ez da normalean sodio eta potasioarekin agertzen, honen tamaina txikiagatik. [10]Litioak oso erreaktibitate txikia dauka; baina, hala ere, itsasoko uretan kantitate handitan aurkitu daiteke, 0,14-tik 0,25-ppm-tara edo 25 mikromolar hain zuzen ere.[54][55] [56]Magnesioarekin duen erlazio diagonalak, ferromagnesioano mineraletan magnesioa bera ordezkatzea eragiten du kasu askotan, honen lurrazaleko kontzentrazioa 18 ppm izanik, galio eta niobia-ren kontzentrazioekin konparagarria dena. Komertzialki garrantzi handiena duen litio minerala espodumena da, mundu osoan zehar biltegi askotan aurkitu daitekeena.[10]

Rubidioa, zinka bezain ugaria da, eta biak kuprea baino ugariagoak. Mineral hauetan aurkitu daiteke naturalki: leuzita, poluzita, karnalita, zinwaldita eta lepidolita.[57] Esan beharra dago, mineral hauek ez dutela bakarrik rubidioa, beste konposatu batzuk eduki ditzakete.[10] Zesioa antimonio, kadmio, eztainu, eta tungsteno bezalako elementu ezagunak baino ugariago da; baina, rubidioa baino urriagoa.[58]

Frantzio-223, naturalki sortu daitekeen frantzioaren isotopo bakarra[59][60], aktinio-227-ren alfa ahultzeraren produktua da, uranioaren mineraletan kantitate oso txikitan aurkitu daitekeena. [61]Uraniozko lagun batean, 1018 uranio atomoko bakarrik frantzio atomo bat dagoela uste da.[62][63] Kalkuluen arabera, lurrazalean 30 g frantzio bakarrik daude, honen bizitza laburraren ondorioz, 22 minutu.[64][65]

Argazki galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Nomenclature of inorganic chemistry. IUPAC recommendations 2005. Royal Society of Chemistry 2005 ISBN 9780854044382. PMC 60838140. (Noiz kontsultatua: 2018-12-26).
  2. The ACS style guide : effective communication of scientific information.. (3rd ed.. argitaraldia) American Chemical Society 2006 ISBN 9780841239999. PMC 62872860. (Noiz kontsultatua: 2018-12-26).
  3. Coplen, Tyler B.; Peiser, H. S.. (1998). «History of the recommended atomic-weight values from 1882 to 1997: A comparison of differences from current values to the estimated uncertainties of earlier values (Technical Report)» Pure and Applied Chemistry 70 (1): 237–257.  doi:10.1351/pac199870010237. ISSN 0033-4545. (Noiz kontsultatua: 2018-12-26).
  4. Fluck, E.. (1988). «New notations in the periodic table» Pure and Applied Chemistry 60 (3): 431–436.  doi:10.1351/pac198860030431. ISSN 0033-4545. (Noiz kontsultatua: 2018-12-26).
  5. (Calif.), Los Angeles County. (1972). Salary.. [publisher not identified] PMC 58740026. (Noiz kontsultatua: 2018-12-26).
  6. SMITH, HENRY MONMOUTH. (1949). «ANDREAS SIGISMUND MARGGRAF: 1709–1782» Torchbearers of Chemistry (Elsevier): 165. ISBN 9781483198057. (Noiz kontsultatua: 2018-12-26).
  7. Villiers, Patrick. (2011-05-25). «De la recherche fondamentale à la recherche appliquée, le recrutement de Duhamel du Monceau dans la marine par Maurepas : un recrutement secret ?» Bulletin du Centre de recherche du château de Versailles  doi:10.4000/crcv.11593. ISSN 1958-9271. (Noiz kontsultatua: 2018-12-26).
  8. a b Weeks, Mary Elvira. (1932-06-01). «The discovery of the elements. IX. Three alkali metals: Potassium, sodium, and lithium» Journal of Chemical Education 9 (6): 1035.  doi:10.1021/ed009p1035. ISSN 0021-9584. (Noiz kontsultatua: 2018-12-26).
  9. a b www.journals.uchicago.edu  doi:10.1086/349704. (Noiz kontsultatua: 2018-12-26).
  10. a b c d e f GREENWOOD, N.N.; EARNSHAW, A.. (1997). «Preface to the First Edition» Chemistry of the Elements (Elsevier): xxi–xxii. ISBN 9780750633659. (Noiz kontsultatua: 2018-12-26).
  11. Per., Enghag,. (2004). Encyclopedia of the elements : technical data, history, processing, applications. Wiley-VCH ISBN 3527306668. PMC 56651096. (Noiz kontsultatua: 2018-12-26).
  12. royalsocietypublishing.org  doi:10.1098/rstl.1808.0001. (Noiz kontsultatua: 2018-12-26).
  13. (Ingelesez) Shaposhnik, V. A.. (2007-11-01). «History of the discovery of potassium and sodium (on the 200th anniversary of the discovery of potassium and sodium)» Journal of Analytical Chemistry 62 (11): 1100–1102.  doi:10.1134/S1061934807110160. ISSN 1608-3199. (Noiz kontsultatua: 2018-12-26).
  14. Thompson, Ida.; Johnson, Ralph Gordon. (1977). New fossil polychaete from Essex, Illinois / Ida Thompson -- and Ralph G. Johnson --.. Field Museum of Natural History, (Noiz kontsultatua: 2018-12-26).
  15. a b «About the Historical Periodic Table and the Chemometer» World of the Elements (Wiley-VCH Verlag GmbH & Co. KGaA): 5–15. 2007-09-18 ISBN 9783527611577. (Noiz kontsultatua: 2018-12-26).
  16. 1892-, Weeks, Mary Elvira,. ([2003]). The discovery of the elements. Kessinger Pub ISBN 0766138720. PMC 71322678. (Noiz kontsultatua: 2018-12-26).
  17. Arfwedson, Carl. Oxford University Press 2011-10-31 (Noiz kontsultatua: 2018-12-26).
  18. a b van der Krogt, S.; Starink, A.. (2010). Ik heb last van mijn oog.  doi:10.1007/978-90-313-7908-8. (Noiz kontsultatua: 2018-12-26).
  19. Clark, David P.; Cronan, John E.. (2005-10-07). «Two-Carbon Compounds and Fatty Acids as Carbon Sources» EcoSal (Noiz kontsultatua: 2018-12-26).
  20. 1922-, Krebs, Robert E.,. (2006). The history and use of our earth's chemical elements : a reference guide. (2nd ed. argitaraldia) Greenwood Press ISBN 0313334382. PMC 66527133. (Noiz kontsultatua: 2018-12-26).
  21. a b Vollnhals, Otto. (1982). «Technical Dictionaries Retrieved from a Database» Meta: Journal des traducteurs 27 (2): 157.  doi:10.7202/004577ar. ISSN 0026-0452. (Noiz kontsultatua: 2018-12-26).
  22. KANER, RICHARD. (2003-09-08). «CESIUM» Chemical & Engineering News 81 (36): 132.  doi:10.1021/cen-v081n036.p132. ISSN 0009-2347. (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  23. (Ingelesez) Kirchhoff, G.; Bunsen, R.. (1861). «Chemische Analyse durch Spectralbeobachtungen» Annalen der Physik 189 (7): 337–381.  doi:10.1002/andp.18611890702. ISSN 1521-3889. (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  24. Weeks, Mary Elvira. (1932-08-01). «The discovery of the elements. XIII. Some spectroscopic discoveries» Journal of Chemical Education 9 (8): 1413.  doi:10.1021/ed009p1413. ISSN 0021-9584. (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  25. «The Oxford Dictionary of English Grammar (2nd edition)2015 061 Bas Aarts, Sylvia Chalker and Edmund Weiner The Oxford Dictionary of English Grammar (2nd edition) Oxford Oxford University Press 2014 x + 453 pp. ISBN9780199658237 £11.99 $19.95» Reference Reviews 29 (2): 29–29. 2015-02-16  doi:10.1108/rr-09-2014-0273. ISSN 0950-4125. (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  26. Newlands, Hon. Sir John, (4 Aug. 1864–20 May 1932), Senator, South Australia, since 1913; President of the Senate 1926–29; Chairman of Committees of Senate 1923–26. Oxford University Press 2007-12-01 (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  27. Newlands, John A. R.. (1865). «XLIX.—On an ammoniacal deposit formed in the process of drying blood» J. Chem. Soc. 18 (0): 340–341.  doi:10.1039/js8651800340. ISSN 0368-1769. (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  28. Lea, M. Carey. (1896). «Über numerische Beziehungen zwischen den Atomgewichten der Elemente» Zeitschrift für anorganische Chemie 12 (1): 249–252.  doi:10.1002/zaac.18960120147. ISSN 0863-1778. (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  29. Jensen, William B.. (2003-08-01). «The Place of Zinc, Cadmium, and Mercury in the Periodic Table» Journal of Chemical Education 80 (8): 952.  doi:10.1021/ed080p952. ISSN 0021-9584. (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  30. Fluck, E.. (1988). «New notations in the periodic table» Pure and Applied Chemistry 60 (3): 431–436.  doi:10.1351/pac198860030431. ISSN 0033-4545. (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  31. «Visual elements» Visual Branding: 143–144.  doi:10.4337/9781785365423.00017. (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  32. «Front Matter» River Flow 2006 2006-08-28  doi:10.1201/9781439833865.fmatt. (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  33. Baldwin, Robert; van der Krogt, Peter; Dekker, Elly; van der Krogt, Peter. (1996-03). «Globi Neerlandici: The Production of Globes in the Low Countries» The Geographical Journal 162 (1): 83.  doi:10.2307/3060220. ISSN 0016-7398. (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  34. Trimble, R. F.. (1975-09). «What happened to alabamine, virginium, and illinium?» Journal of Chemical Education 52 (9): 585.  doi:10.1021/ed052p585. ISSN 0021-9584. (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  35. MacPherson, H. G.. (1935-02-15). «An Investigation of the Magneto-Optic Method of Chemical Analysis» Physical Review 47 (4): 310–315.  doi:10.1103/PhysRev.47.310. (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  36. Kinnoull, 15th Earl of, (Arthur William George Patrick Hay) (26 March 1935–7 June 2013). Oxford University Press 2007-12-01 (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  37. McGraw-Hill encyclopedia of science & technology : an international reference work in twenty volumes including an index.. (9th ed. argitaraldia) McGraw-Hill 2002 ISBN 0079136656. PMC 48477596. (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  38. a b The chemistry of the actinide and transactinide elements.. (3rd ed.. argitaraldia) Springer 2006 ISBN 9781402035982. PMC 262685616. (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  39. a b Lougheed, R. W.; Landrum, J. H.; Hulet, E. K.; Wild, J. F.; Dougan, R. J.; Dougan, A. D.; Gäggeler, H.; Schädel, M. et al.. (1985-11-01). «Search for superheavy elements using the $^{48}\mathrm{Ca}$${+}^{254}$${\mathrm{Es}}^{\mathrm{g}}$ reaction» Physical Review C 32 (5): 1760–1763.  doi:10.1103/PhysRevC.32.1760. (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  40. «Elementymology & Elements Multidict» www.vanderkrogt.net (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  41. (Ingelesez) «Heavy isotope production by multinucleon transfer reactions with 254Es» Journal of the Less Common Metals 122: 411–417. 1986-08-01  doi:10.1016/0022-5088(86)90435-2. ISSN 0022-5088. (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  42. (Ingelesez) September 2017, Kit Chapman12. «Hunt for element 119 to begin» Chemistry World (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  43. (Ingelesez) «transuranium element | Definition & Examples» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  44. John., Emsley,. (2011). Nature's building blocks : everything you need to know about the elements. (New ed., [completely rev. and updated]. argitaraldia) Oxford University Press ISBN 9780199605637. PMC 752819524. (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  45. iopscience.iop.org  doi:10.1086/375492/pdf. (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
  46. (Ingelesez) Oddo, Giuseppe. (1914). «Die Molekularstruktur der radioaktiven Atome» Zeitschrift für anorganische Chemie 87 (1): 253–268.  doi:10.1002/zaac.19140870118. ISSN 1521-3749. (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
  47. «ACS Publications Home Page» pubs.acs.org  doi:10.1021/ja02250a002. (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
  48. David., North, John. (2008). Cosmos : an illustrated history of astronomy and cosmology. University of Chicago Press ISBN 9780226594408. PMC 167514021. (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
  49. (Ingelesez) Anders, Edward; Morgan, John W.. (1980-12-01). «Chemical composition of Earth, Venus, and Mercury» Proceedings of the National Academy of Sciences 77 (12): 6973–6977.  doi:10.1073/pnas.77.12.6973. ISSN 1091-6490. PMID 16592930. (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
  50. Francis., Albarède,. (2003). Geochemistry : an introduction. Cambridge University Press ISBN 0521814685. PMC 50730746. (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
  51. «The periodic table of the elements by WebElements» www.webelements.com (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
  52. «List of Elements of the Periodic Table - Sorted by Abundance in Earth's crust» www.science.co.il (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
  53. a b c CRC handbook of chemistry and physics. (86th ed., 2005-2006. argitaraldia) CRC Press 2005 ISBN 0849304865. PMC 61108810. (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
  54. «Lithium occurence» web.archive.org 2009-05-02 (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
  55. «Some Facts about Lithium» www.enclabs.com (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
  56. Inorganic chemistry. Springer-Verlag 1984 ISBN 0387135340. PMC 10778809. (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
  57. (Ingelesez) Wise, M. A.. (1995-03-01). «Trace element chemistry of lithium-rich micas from rare-element granitic pegmatites» Mineralogy and Petrology 55 (1-3): 203–215.  doi:10.1007/BF01162588. ISSN 1438-1168. (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
  58. «Wayback Machine» web.archive.org 2009-11-22 (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
  59. iupac.org (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
  60. Wieser, Michael E.; Berglund, Michael. (2009). «Atomic weights of the elements 2007 (IUPAC Technical Report)» Pure and Applied Chemistry 81 (11): 2131–2156.  doi:10.1351/PAC-REP-09-08-03. ISSN 0033-4545. (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
  61. CRC handbook of chemistry and physics. (74th ed. argitaraldia) CRC Press 1993 ISBN 0849304741. PMC 31375983. (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
  62. John., Emsley,. (2001). Nature's building blocks : an A-Z guide to the elements. Oxford University Press ISBN 0198503415. PMC 46984609. (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
  63. «It's Elemental - The Element Francium» education.jlab.org (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
  64. «WebElements Periodic Table » Francium » the essentials» www.webelements.com (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
  65. «Science Education at Jefferson Lab» education.jlab.org (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu