Mekere Morauta
politikari gineaberriarra
Sir Mekere Morauta (Kukipi, 1946ko ekainaren 12a - Brisbane, 2020ko abenduaren 19a) Papua Ginea Berriko 7. lehen ministroa izan zen. Ekonomian lizentziatu zen Papua Ginea Berriko Unibertsitatean, eta ikasketak zabaldu zituen Australian. Ekonomista gisa lan egin zuen sektore publiko eta pribatuan eta Papua Ginea Berriko Bankuko gobernadore izan zen 1993 eta 1994 artean. 1997an Parlamentuan sartu zen eta Bill Skateren gobernuan Arrantza Ministroa izan zen. 1999an aukeratu zuten lehen ministro, eta 2002ko hauteskundeen ondoren Michael Somarek ordezkatu zuen.
Mekere Morauta | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
2017ko abuztua - Barrutia: North West Central (en) Hautetsia: 2017 Papua New Guinean general election (en)
1999ko uztailaren 14a - 2002ko abuztuaren 5a
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Papua Ginea Berria, 1946ko ekainaren 12a | ||||||
Herrialdea | Papua Ginea Berria | ||||||
Heriotza | Brisbane, 2020ko abenduaren 19a (74 urte) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Papua Ginea Berriko Unibertsitatea | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta ekonomialaria | ||||||
Jasotako sariak | |||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Papua New Guinea Party (en) National Alliance Party (en) |
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau Papua Ginea Berriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |