Medellingo kartela
Medellingo kartela kolonbiako talde kriminala izan zen. Beraien ekintzen artean kokainaren salerosketa eta terrorismoa aurki ditzazkegu. 1980 eta 1990ean Kolonbiako gatazka armatuaren aktore nagusia izan zen. Estatuaren eta erakundeen aurkako borroka gogor bat abian jarri zuten eta hau nahikoa ez balitz, beste talde batzuen aurkako gerrak ere izan zituzten, hala nola, Kaliko kartelaren aurka edota Magdalena Medio talde paramilitarraren aurka. Talde terrorista bilakatu zen hainbat hilketa eta bahiketa egitearen ondorioz.[1][2][3][4][5]
Medellingo kartela | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Kartela |
Herrialdea | Kolonbia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1975 |
Sortzailea | |
Desagerpena | 1993 |
Historia
aldatu1976an izan zuen sorrera Medellingo Kartelak. Trafikatzaile talde txiki batek kokainaren lehengaia ekartzen zuen Ekuador eta Perutik eta Medellingo hiriburuan prozesatzen zuten. Talde txiki hauek elkartzen hasi ziren legez kanpoko enpresa sortu arte. [6]
1980ko lehen hilabeteetan kokaina produkzioa, Caqueta eta Meta departamentuetako basoetan ekoizten zen eta ondoren ontziratze tokietara eramaten zen. Bertan, hegazkin txiki batean sartu eta Bahama uhartera eramaten zen eta handik Estatu Batuetara. New York merkantzia kopuru handiena jasotzen zuen hiria zen. [7]
Ezker mugimenduen aurkako gerraren hasiera
aldatu1981eko abenduan, Ochoa anaiek, bilera batera deitu zuten eta 223 pertsona hurbildu zen bertara. Gehienak mafia buruzagiak ziren, Pablo Escobar, Gonzalo Rodriguez eta Carlos Lehder besteak beste. Gerrillen ekintzak indargabetzeko erakunde bat sortzea zen bileraren helburua. Bertara hurbildu ziren batzuk, 2 milio peso eta beraien 10 gizon onenak eskaini zituzten. Horrela, Muerte a Secuestradores (MAS) izeneko talde paramilitarra sortu zen, 2.230 gizon eta 446 milioi euroko armada pribatu batez osatua.[8]
MAS taldearen lehen helburuetariko bat Maryh, Ochoaren arreba, askatzea izan zen. M-19ak bahitua izan zena eta 92 egun beranduago askatzea lortu zuten.[9]
Politikan sartzeko saiakera
aldatuPablo Escobarren semea den Juan Pablon esanetan, Medellingo kartelak, Alfonso Lopez Michelsen eta Belisario Betancur-en presidentzia kanpainak finantziatu zituzten. Garai hartan drogak legalizatzeko aukera aztertu zen. Carlos Lehder-en Movimiento Latino Nacional eta Pablo Escobarren Civismo en Marcha jaiotzak, saiakera horren adibide bat izan ziren. Baina saikera hauek porrot egin zuten sektore tradizionaletatik jasotako oposizioaren eraginez. Luis Carlos Galan eta Rodrigo Lara Bonilla (justizia ministroak), Nuevo Liberalismo mugimenduaren buruzagiak, narko-politikaren oposizioaren buruak izan ziren.[10][11][12]
Estatuaren aurkako gerraren hasiera
aldatuGauzak lasaitzen hari zirela zirudienean, polizia talde batek, Jaime Ramírez koronela buru zuela, Tranquilandiako koka plantazioa suntsitu zuen. Medellingo kartelari egindako eraso honek erantzuna jaso zuen eta 1984ko apirilaren 30ean, bi sikariok Bogota iparraldeko justizia ministroa hil zuten.[13]
Droga trafikoaren aurkako gerra hasi zuen lehen presidentea Belisario Betencur izan zen, honek ondasunen bahiturari eta espetxe zigorrak gogortzeari ekin zion. Karteleko buru batzuk gobernuarekin gertutasun bat lortzeko azken saiakera bat egin zuten, baina honen porrotak dirua beldurragarengatik trukatzea ekarri zuen.
Estatu Batuen presioaren ondorioz, Betancur presidenteak, droga-trafikatzaileak estraditatzeko baimena eman zuen. Baimen hau aurretik onartua zegoen arren momentu horretan abian jarri zen.[14]
Hau drogen aurkako gerraren hasiera izan zen, Medellingo Karteleko kideak, Pablo Escobarren buruzagitzapean, estradizio ituna aurrera atera ez zedin elkartu egin ziren. Talde honek “Los Extraditables” izena hartu zuen.
Lortutako irabaziak oso handiak izan zirenez, Karteleko kideak dirutza irabazi eta atzitik, errespetua eta beldurra ere eskuratu zituzten. Beraien hasierako lema Plata o Plomo izan zen, eta horrela eroskeria onartzeko prest ez zeudenak hiltzeko helburu bilakatzen ziren.
M-19 gerrilako komando batek Bogotako justizia jauregia menpe hartu zuen. Honek poliziarekin gatazka hasi, narkotrafikoko artxibategia suntsitu eta auzitegi goreneko 11 epaile hil zituzten. Baieztatua izan da, Kartelak M-19 finantziatu zuela. Bi organizazio hauen artean izandako gerraren ostean, hurbilketa bat eman zen Ivan Marino Ospina, M-19 buruaren, eta Pablo Escobarren artean. [15]
1987ko otsailean Carlos Lehder atzeman zuten eta estraditatua izan zen.[16]
Caliko Kartelaren aurkako gerraren hasiera
aldatu1984an Gilberto Rodriguez Orejuela Cali kartelekoa, eta Jorge Luis Ochoa Medellin karteleko kidea, Espainian atxilotu zituzten Europan droga trafiko sare bat sortzeaz salatuak. Estatu Batuak hauen estradizioa eskatu zuen, baina Espainako auzitegiak beraien herrialdera bidali zituzten eta handik gutxira aske utzi zituzten. [17]
Gatazka honen lehen arazoak 1987ko azaroan Ochoaren atxiloketarekin agertu ziren. Atxiloketa hau Caliko kartelak egindako salaketaren ondorio izan zela uste da. Ochoa urtea amaitu baino lehen askatu zuten, maniobra judizialak medio. Egun batzuk lehenago Estatu Batuetan, droga kargamentu bat harrapatu zuten Caleña bandak salatuta.
Gerra honetan hainbat hildako izan ziren Medellinen, Calinen eta New Yorken. Honetaz gain, Caliko Karteleko kideen “Drogas La Rebaja” izeneko farmazia kate baten aurka ere atentatuak egin zituzten. 1988ko abuztuaren 23an sute batek, Rodriguez Orejuelaren jabetzakoa zen Grupo Radial Colombiano taldeko emisora kiskali zuen.[18]
Gatazkaren areagotzea
aldatu1988ko uztailean, German Montoyak, gobernuko kideak, Los Extraditablesen buruekin elkarrizketak hasi zituen. Narkotrafikatzaileen aldetik adostasunetara iristeko gonbidapen bat zela ulertu eta irailaren 15ean eskutitz batez erantzun zioten Virgillo Barco-ren gobernuari. Narkotrafikatzaileen helburua indultu lege bat eta desmobilizazio plan bat onartzea ziren. Montoya gobernuko neurri garrantzitsuak ezartzen zituen pertsonatzat zuen oposizioak, baina Estatu Batuak ez zituen elkarrizketak begi onez ikusten eta azkenean presidenteak, narkotrafikoaren helburuak alde batera utzi zituen.[19]
Gertatutakoaren ondoren Medillingo kartelak gogor erantzun zuen eta hainbat epaile, funtzionario eta pertsonai publiko hil zituen. Egoera zail honi, Gonzalo Rodiguez Gacharen eta “Esmeralderos de Boyacá” taldearen arteko gerra gehitu zitzaion. Bertan, Esmeralderoen burua, Gilberto Molina eta 17 pertsona gehiago hil ziren. Martxoan, Los Extraditables taldeak. Héctor Giraldo eraill zuen eta bi hilabete beranduago, Mundo Vision telebista katearen egoitza dinamitataz lehertu zuten. Maiatzaren 30ean, segurtasun administratiboko saileko buruaren karabanan izandako eztanda indartsu batek, Miguel Maza Marquez eta beste 7 pertsona hil zituen. Uztailaren 4ean, atentatu batean Antonio Roldan gobernadorea hil zuten eta 28an, Maria Helena Diaz epailea. Egun horietan, Gacha eta Esmeraldoen aurkako gerran, herrialdea hainbat ekintzen lekuko izan zen: 4 pertsona hil zituzten Altos del Portal eraikinean eta Tecminas-eko instalazioak eta langileak, hainbat erasoren biktima izan ziren.[20][21]
Hilketa hauekin ordea, ez zen gerra amaitu eta abuztuaren 16an, Cundinamarca-ko auzitegi goreneneko magistratu bat hil zuten, Carlos Ernesto Valencia eta 18an, Valderman Franklin Quintero koronela bere bizitokiko kaleetan erail zuten. Herritarrak berri hauek asimilatzen ari ziren bitartean, gauen ospatzen ari zen mitin politikoan, Rodriguez Gacha-ren agindupean, Luis Carloa Galan presidentetzarako hautagaia hil zuten. Hau Medellingo kartelaren eta Los Extraditables taldearen arteko gerraren hasiera izan zen soilik.
Galan-en hilketaren ondoren, elkarrizketak guztiz eten eta presidenteak gerra deklaratu zion narkotrafikoari, bost urte lehenago Betancur-ek egin zuen bezala, prezioa jarriz terroristen buruari (hasieran 100 milioi peso eskaini ziren Escobar eta Rodriguez Gacha harrapatzen zuenarentzat.)
1830eko abuztuaren 19ko dekretuarekin Barcok estradizioa, bide administratibotik egitea ezarri zuen eta ondorioz, justizia gorenaren baimena ez zen beharrezkoa. Gainera,1863ko dekretuak, epaile militarrei miaketak egiteko baimena ere eman zien. 1859ko dekretuarekin berriz, atxilotuak denbora batez guztiz inkomunikatuta egoteko aukera ere ezarri zen. Honez gain 500 gizonez hornitutako talde bat sortu zuten, Hugo Martinez koronelaren agindupean eta helburua, terroristak harrapatzea zen. Hurrengo egunetan armadak eta poliziak hainbat atxiloketa burutu eta mafiaburuen ondasunak konfiskatu zituzten.[22]
Narkotrafikoaren erantzuna barkuz
aldatuKartelak estatuaren aurka lehergailu eta hilketen bidez egiten zuen, 1989ko irailetik abendu bitarte, 100 lehergailu baina gehiago jarri zituzten, 250 hildako utziz. Irailaren 11n liberalen liderra zen Pedro Peláez González hil zuten. Agintariek atxiloketak, konfiskatzeak eta etxeetako miaketak bikoiztu zituzten eta Eduardo Martínez eta Rafael Abelló espetxeratzea lortu zuten. Azaroaren 23an, mafiaburuan persekuzioa hasi zen, Escobarrek ihes egitea lortu bazuen ere, bere bi gizon hil eta 55 pertsona atxilotu zituzten.[23][24]
Gonzalo Rodríguez Gacharen hilketa
aldatuGobernuak Escobar atxilotzeagatik eskaintzen zuen diru kopuru berbera eskaini zuen Gonzalo Rodriguez Gacha atxilotzeagatik, hots, 500 milioi dolar. 1989ko abenduaren 15ean, 22 polizia bi helikopteroetan, Rodríguez Gacha zegoen lekura joan baziren ere, narkotrafikatzaileak kamioi batean bertatik ihes egitea lortu zuten. Segika zituztela konturatu zirenean Freddy Gonzalo, Gilberto Rendón eta 3 bizkarzainak helikopteroak tirokatzen hasi ziren. Helikopterotik egindago tiroak bi gangster hil zituzten. Hauetatik 5 polizia talde jetsi eta 2 bizkarzainak eta “El Mexicano”-ren semea hil zituzten. Kamioia gelditu eta Rodriguez Gacha eta bizkarzaina jetsi zirenean hauek ere bertan hil zituzten.[25][26][27]
Narkoterrorismoaren ofentsiba 1990ean
aldatuGacharen eta Los Extraditables taldearen hilketaren ondoren estatuarekin negoziatzen saiatu ziren. Orduan, Alfonso López Michelsen presidente ohiak, narkoterroristekin negoziatzeko batzar bat sortu zuen. Elkarrizketak eta negoziaketak odol isurketa gehiagorekin amaitu ziren. Honekin batera, estatuarekin hitzartutako su-etena bukatu egin zen. Bestalde, Los Extraditables taldeak, hildako polizia bakoitzeko 2 millio peso eskaini zituen. Eraso hauek, 215 polizien heriotza ekarri zuten 1990ko apirila eta ekaina bitarte.[28][29]
Poliziek eraso hauei gogor erantzun eta John Jairo Arias, Escobarren buruzagi militarra,erail zuten. Uztailaren amaieran, Los Extraditables taldeak su-etena iragarri zuen eta Cesar Gaviriaren administrazioak zer erabaki zai geratu zen.
Medellingo karteleko kideen espetxe zigorren negoziaketa
aldatuJaime Giraldo justizia ministroak, legedi berri bat egin zuen. Legedi honetan, bere borondatez entregatzen zen narkotrafikatzailearii zigorra arindu, herrialde berean epaitua izateko aukera...eskeintzen zaitzaion Juztiziaren saiakera hau ez zen Escobarren gustukoa izan eta hainbat bahiketa burutzeko agindua eman zuen. Eskaintza hau onartu zuten lehenak Ochoa anaiak izan ziren baina, beraiek eskatutako guztia lortu ez zutenez bide armatuaren bidez presionatzen jarraitu zuten, hainbat hildako utzitz.[30][31][32]
Pablo Escobarren entregatzea, espetxeratzea eta ihesaldia
aldatuEscobarri bere estrategiak emaitza ezin hobeak eman zizkion, 1991ko ekainean, epaitegi konstituzionalak estradizioa debekatzeko legea onartu zuenean, bahituta zituen pertsonak askatu eta bera errenditu egin zen. La Catedral kartzelan espetxeratua izan zen eta bertatik, legez kanpoko bere negozioekin jarraitu zuen.[33]
1992an Escobarrek kokaina esportatzeari utzi eta negozio hori beste narkotrafikatzaileen esku uzteagatik komisioak kobratzen hasi zen.[34]
Gobernuak eta fiskaltzak bere negozioekin jarraitzen zuela jakin zuenean, espetxez aldatzea agindu zuten baina berak, bere anaiak, eta beste 8 kide gehiagok, La Catedral kartzelatik beste batera eramatea zihoazenean ihes egitea lortu zuten, 1992ko uztailaren 22an.[35]
Pablo Escobarren hilketa eta kartelaren disolbatzea
aldatuGobernuak polizia eta militarren talde bat sortu zuen iheslariak harrapatzeko eta gainera, karteleko egoera guztiz aldatu zen. Galeano eta Moncadaren hilketak banaketa bat sortu zuen taldean . Diego Fernando Murillo, hildako pertsonen segurtasun burua, Escobarren kontra jarri zen. Honek poliziari emandako informazioarekin kartelaren aurkako kolpe gogorrak eman zituzten eta momentu horretan, Escobar bere burua entregatzeko negoziatzen ari zen. [36][37]
Kartelaren aurka egindako operazioak, 100 sikario eta 10 militar buru hil zituzten. Hauez gain, Castaño Molina, Hernán Darío Henao eta Jhonny Edison Rivera, Escobarren konfiantzatzko gizonak ere erail zituzten. [38][39]
Urtarrilak 30ean “Los Pepe” izeneko talde bat sortu zen. Talde honen helburua Pablo Escobar eta bere ingurukoak hiltzea zen. [40]
Escobarren familia mehatxupean zegoen eta arrazoi honengatik bere errendizioa eta bere emazte eta semea herrialdetik ateratzeko aukera negoziatzen saiatu zen Escobar. Gobernuak ordea, ez zituen bere eskaerak onartu eta ondorioz, poliziaren kontrolpean zegoen komunikazio irrati bat erabili zuen Escobarrek bere kokapena ezagutzera emateko. 1993ko abenduaren 2an, Escobar operatibo batean hil zuten.[29]
Escobarren eta bere bizkarzain bakarraren hilketak Medellingo kartelaren bukaera ekarri zuen. 1989tik 1993 bitarte iraun zuen borrokak 5500 hildako utzi zituen.[41]
Ondarea
aldatuNarkotrafikoak gorakada izan zuen taldeen dibersifikazioagatik. Caliko kartelak oso denbora laburrean lidergoa hartu zuen, baina beste hainbat talde eta kartel ere sortu ziren, negozioetarako biltzen zirenak soilik, politikan sartu gabe. Medellingo kartelaren amaierak mesede handiena gerrilei ekarri zien. Kartela botererik gabe geratzean, talde honetako partaide ugari gerrilara joan zen. Horrela FARC gerrilak, Estatu Batuetako droga kontsumoaren % 60 bidaltzen zuen bertara eta trukean beraien gerra finantziatzeko dirua lortzen zuten Estatu Batuengandik.[41]
Beste talde paramilitar bat ere, Autodefensas Unidas de Colombia(AUC) izenekoak, kokaina negozioaren irabazietatik finantziatzen zen. [42]
Taldekideak
aldatuMedellingo kartelaren liderra Pablo Escobar izan zen eta Gonzalo Rodriguez Gacha bigarrena eta hau “ministro de guerra”-tzat hartua ere izan zen. Sozio kapitalistak Fabio, Jorge Luis eta Juan David Ochoa anaiak izan ziren. Carlos Lehder berriz, marihuana trafikantea. Azken honek, Estatu Batuetan sartzeko aukera zuen, ingelesez ere hitz egiten zuen eta bertan erosleak zituen. Sortzaileetako batzuk Griselda Blanco, Evaristo Porras eta Gilberto Redondo Hurtado izan ziren. 1980ko hamarkada amaieran, karteleko talde militarrak 2.000 gizonetik gora edukitzea iritsi zen. [43][44][45][46][47]
Diru sarrerak eta filantropia
aldatuMedellingo kartelak 100.000 milioi dolar mugitzen zituen urtero. Forber aldizkariak, 1993an, Pablo Escobarren aberastasuna, 25.000 milioi dolarretakoa zela kalkulatu zuen, baina handiagoa zela uste da, Estatu Batuetako kokaina trafikoaren %80 berak kontrolatzen bai zuen. Bestalde Kolonbiako BPG-aren (berne produktu gordina) %7-10 narkotrafikoan jatorria zuela uste da. Aldizkari berberak, ,1989an, Gonzalo Rodiguez Gachak 1.000 milioi dolarreko patrimonioa zuela argitaratu zuen.[48]
Escobar eta Rodriguez Gacha filantropiari esker ere egin ziren ezagun. Milioika dolar herrialde osoko behartsuenei ematen zizkien, gehien bat Medellingoei, urbanizazioak, futbol zelaiak, eszenatokiak… egiteko eta horrela jendearen maitasuna eskuratzeko.[49]
Gaur egun Medellinen Pablo Escobar izeneko auzo bat ere badago.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Frantsesez) «Colombie. Sur YouTube, les frasques de “Popeye le repenti” font un carton» Courrier international 2017-04-14 (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
- ↑ «ATENTADO. La explosión de un coche bomba en Bogotá causa siete muertos y 30 heridos» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Alvarado, Noel F.. «Las alianzas de capos de México y Colombia» El Sol de México (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Tiempo, Casa Editorial El. (1994-02-06). «NOS ARRODILLAMOS O NOS MATAN A TODOS» El Tiempo (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Redacción. (2016-08-21). «El agente de la DEA que se infiltró en el Cartel de Medellín, desarticuló una red de lavado de dinero y tumbó uno de los bancos más grandes del mundo» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) CM. (2008-10-29). «Bonanza Marimbera 1976-1985» VerdadAbierta.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Hizo un pacto con la DEA del que ahora no puede escapar» El Huffington Post 2015-04-18 (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Muerte a secuestradores MAS: Los orígenes del paramilitarismo» VerdadAbierta.com 2011-09-23 (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Semana. «LA GUERRA DE "EL MEXICANO"» ¿Qué lleva a Gonzalo Rodríguez Gacha a echarse plomo con todo el mundo? (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Welle (www.dw.com), Deutsche. «Juan Pablo Escobar: “En algún momento el mundo deberá declarar la paz a las drogas” | DW | 07.08.2015» DW.COM (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ «Biografia de Pablo Escobar» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La caída de un capo» ELESPECTADOR.COM 2013-12-02 (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ «El Tiempo - Google News Archive Search» news.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Ingelesez) Cabrera, José Luis García. (2012-10). 1920-2000 ¡el Pastel! Parte Uno: En un Solo Libro, Ocho déCadas Del NarcotráFico en MéXico con Declaraciones Ministeriales y Testimonios de Algunos de Sus Protagonistas. Rigurosa RecopilacióN de Las Complicidades PolíTicas, Militares y PolicíAcas con Los Fundadores de Los CáRteles de Gua. Palibrio ISBN 978-1-4633-3693-6. (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Cómo llegó Yair Klein a Colombia?» KienyKe (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ «El Tiempo - Google News Archive Search» news.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sabogal, Hugo. (1988-08-28). «Lucha a muerte de los cárteles colombianos de Cali y Medellín por el control del narcotráfico en Nueva York» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Semana. «LA 'COCA' NOSTRA» LA COCA NOSTRA (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Semana. «Germán Montoya» Germán Montoya (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ «El Tiempo - Búsqueda en el archivo de Google Noticias» news.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Semana. «LA REINSERCION DE LOS ESMERALDEROS» LA REINSERCION DE LOS ESMERALDEROS (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ «CIDOB» CIDOB (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Anonymous. (2014-03-24). «Rodríguez Gacha, alías ‘El Mexicano’, el terror reencarnado en hombre» Panamá América (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) canalrcn.com. «Hace 25 años fue el ataque al edificio del DAS en el que murieron 63 personas» Hace 25 años fue el ataque al edificio del DAS en el que murieron 63 personas (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Prieto, Hugo. (1991). Todos somos garimpeiros. Editorial Alfa ISBN 978-980-6273-22-1. (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ «El Tiempo - Búsqueda en el archivo de Google Noticias» news.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ «El Tiempo - Búsqueda en el archivo de Google Noticias» news.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Semana. «Pablo Escobar, un genio del mal» Pablo Escobar, un genio del mal (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Semana. «Semana.com - Últimas Noticias de Colombia y el Mundo» Semana.com Últimas Noticias de Colombia y el Mundo (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Tiempo, Casa Editorial El. (1997-01-25). «NI INDULTO NI AMNISTÍA PARA LOS PARAMILITARES» El Tiempo (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Tiempo, Casa Editorial El. (1991-01-23). «PRISCO: EL QUE A HIERRO MATA A...» El Tiempo (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ Unidad Editorial Internet. «Declarados de lesa humanidad los asesinatos de dos ministros colombianos | Colombia | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ «El Tiempo - Recherche d'archives de Google Actualités» news.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Tiempo, Casa Editorial El. (1993-07-20). «CADA UNO DE ESOS CADÁVERES VALE 10 MILLONES DE DÓLARES» El Tiempo (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Tiempo, Casa Editorial El. (2015-07-13). «Recordando la fuga de Pablo Escobar de La Catedral» El Tiempo (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Tiempo, Casa Editorial El. (1992-11-28). «ESTA VEZ EL PALOMO NO PUDO VOLAR» El Tiempo (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Semana. «Una llamada anónima» Una llamada anónima (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ «SEXTO COCHE-BOMBA EN LO QUE VA DE 1993 | 1993-04-16 00:00:00 Explored - Noticias de Ecuador» web.archive.org 2013-12-24 (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Tiempo, Casa Editorial El. (1993-10-07). «CAYÓ ANOCHE EL ÚLTIMO HOMBRE DE ESCOBAR» El Tiempo (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La muerte de Pablo Escobar ya tiene otra versión» www.elcolombiano.com 2014-12-02 (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) L, Elizabeth Reyes. (2013-12-05). «La herencia de Pablo Escobar, 20 años después de su muerte» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los reciclajes del cartel de Medellín» ELESPECTADOR.COM 2008-12-01 (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Tiempo, Casa Editorial El. (1991-06-23). «ES EL FIN DEL NARCOTERRORISMO» El Tiempo (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Predio que perteneció a “El Mexicano” será asignado a víctimas de conflicto» www.eluniversal.com.co 2014-04-25 (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Semana. «EL FIN DE "EL MEXICANO"» EL FIN DE EL MEXICANO (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ «El Enchufe, El Arete, El Chopo, El Titi, Pinina y Tyson: los otros sicarios de Pablo Escobar» RFI 2014-08-27 (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cartel de Medellín: una red de 2.000 sicarios de la que no queda nada» EL HERALDO (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Semana. «LA GUERRA DE "EL MEXICANO"» ¿Qué lleva a Gonzalo Rodríguez Gacha a echarse plomo con todo el mundo? (Noiz kontsultatua: 2020-05-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Tras los rastros de Gacha» KienyKe (Noiz kontsultatua: 2020-05-02).