Max Badengoa
Maximilian, Badengo margravea (Maximilian Alexander Friedrich Wilhelm; Baden-Baden, 1867ko uztailaren 10a - Salem, 1929ko azaroaren 6a) alemaniar printze, jeneral eta politikaria izan zen. Alemaniar Inperioko kantzilerra izan zen 1918an.
Gilen Badengoaren semea eta Badengo Dukerri Handiko printze oinordekoa izan zen. Ikasketak amaitu ondoren, prusiar armadan sartu zen. Lehen Mundu Gerran, gerrako presoen alde lan egin zuen.
1918ko urrian Gilen II.a Alemaniakoa enperadoreak Max Alemaniako kantziler izendatu zuen. Haren egitekoa aliatuei armistizioa eskatzea izan zen. 1918ko azaroaren 9an, kaiserraren abdikazioa iragarri zuen eta Friedrich Eberti eman zion Kantzelaritza.