Maria Teresa I.a Austriakoa

Maria Teresa I.a Austriakoa, izen osoa Maria Theresia Walburga Amalia Christina von Österreich, (Viena, 1717ko maiatzaren 13a - Viena, 1780ko azaroaren 29a) Austriako artxidukesa (1740-1780), Hungariako eta Bohemiako erregina, Milango dukesa eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatriz ezkontidea izan zen.

Maria Teresa I.a Austriakoa


Hungariako erregea

1740ko urriaren 22a - 1780ko azaroaren 24a
Karlos VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa - Josef II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Bohemiako erregea

1740 - 1780
Karlos VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa - Josef II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
printze hautesle

Bizitza
JaiotzaHofburg jauregia eta Viena1717ko maiatzaren 13a
HerrialdeaHabsburgotar monarkia
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaViena1780ko azaroaren 29a (63 urte)
Hobiratze lekuaImperial Crypt (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
AitaKarlos VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
AmaElisabet Kristina Brunswick-Wolfenbüttelgoa
Ezkontidea(k)Frantzisko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa  (1736ko otsailaren 12a -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHabsburgo
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
latina
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakaristokrata, monarka eta politikaria
Lantokia(k)Viena eta Olomouc
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Discogs: 2770397 Find a Grave: 22379 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Maria Teresa, Karlos VI.a enperadorearen eta Elisabet Kristina Brunswick-Wolfenbüttelgoaren alaba zaharrena, 1717ko maiatzaren 13an jaio zen. Bere anai bakarra, Leopoldo, lehentxeago hila zen. 1713an erregeak Berrespen Pragmatikoa ezarri zuen. Lege honek Habsburgotarren jabegoak zatiezinak zirela eta, gizonezko ondorengorik ezean, tronurako oinordekoa enperadorearen alaba izango zela agintzen zuen[1]. 1736an Frantzisko Eztebe Lorrenakoarekin ezkondu zen.

Karlos VI.a 1740an hil zen, estatuaren armada eta finantzak oso egoera txarrean utzirik. Berrespen Pragmatikoaren arabera Maria Teresak aitaren herrialde eta erresuma guztiak jarauntsi beharko bazituen ere, berehala Ondorengotza gerra (1740-1748) piztu zen. 1740 abenduan Federiko II.a Prusiakoak Silesia, eskualderik aberatsena, inbaditu zuen. Maria Teresak hungariarren baldintzarik gabeko babesa jaso zuen eta, 1741eko ekainean, Pressburgen erregina koroatua izan zen. Baina 1742an, Prusia, Saxonia, Frantzia, Sardinia eta Espainiaren sostengua zuen Karlos Alberto, Bavariako Printze Hauteslea, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore (Karlos VII.a) hautatua izan zen. Gerran Maria Teresak bere jabego gehienak atxikitzea lortu zuen, Silesia izan ezik, eta 1745ean, Karlos VII.a hil ondoren, Frantzisko senarra aukerarazi zuen enperadore (Frantzisko I.a)[2].

1756an, oraingo honetan Errusia eta Frantziarekin elkarturik, Prusiaren aurkako beste gerra batean sartu zen, Zazpi Urteko Gerra (1756-1763), baina ezin izan zuen Silesia berreskuratu. Handik aurrera bere kanpo politika bakezalea izan zen. Poloniako lehenbiziko zatiketan (1772), gogoz kontra bazen ere, parte hartu eta Galitzia jaso zuen. Bavariako Ondorengotzaren gatazkan (1778-1779) gerra saihestu zuen.

1765ean senarra hil zitzaion. Josef semea enperadore (Josef II.a) hautatua izan zen baina Maria Teresak agintean jarraitu zuen.

Barne politikan finantzak onbideratzen saiatu zen, nobleei zergak ordainaraziz, eta armada handitu eta modernizatu zuen. Moravia eta Bohemia administratiboki Austriarekin bateratu zituen, baina ez Hungaria. 6 eta 12 urte arteko derrigorrezko hezkuntza ezarri eta zientziak eta arteak sustatu zituen. Elizaren eragin politikoa mugatu zuen[3]. 1766 eta 1775ean Bohemian jopuen matxinadak gertatu ondoren, joputasuna zorrozki mugatzen zuten dekretuak eman zituen. Hungarian, ordea, aristokraziaren botere handia zela eta, zailago gertatu zitzaion.

1780ko azaroaren 29an hil zen eta Vienako Kripta Inperialean ehortzi zuten. Hamasei seme-alaba izan zituen, tartean Josef II.a eta Leopoldo II.a enperadoreak eta Marie Antoinette, Frantziako azken erregina absolutista.

Irudi galeria

aldatu

Genealogia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Fikzioa

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria Teresa I.a Austriakoa  

Marie-Thérèse d'Autriche telefilma[Betiko hautsitako esteka] ARTE kateak eskainia eta 2020/04/07tik au 2020/07/06ra bitartean webgunean eskuragarri jarria.