Maria Kristina Austriakoa

politikari espainiarra
Artikulu hau Donostiako historiara lotutako Espainiako erreginaordeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Maria Kristina (argipena)».

Maria Kristina Austriakoa,[1] baita ere Maria Kristina Habsburgo-Lorrenakoa, alemanez Maria Christina Désirée Henriette Felicitas Rainiera von Habsburg-Lothringen, ezizenez Doña Virtudes, (Gross-Seelowitz, Moravia, 1858ko uztailaren 21aMadril, Espainia, 1929ko otsailaren 6a) Espainiako erregina ezkontidea izan zen, Alfontso XII.a Espainiakoaren emaztea. Jaiotzez, Austriako artxidukesa eta Hungaria, Bohemia, Eslavonia, Kroazia eta Dalmaziako printzesa zen.

Maria Kristina Austriakoa

Regent of Spain (en) Itzuli

1885 - 1902
Consort of Spain (en) Itzuli

1879 - 1885
Abbess of the Institution of Noble Ladies of the Prague Castle (en) Itzuli

1875 - 1879
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaria Christina Désirée Henriette Felicitas Rainiera von Habsburg-Lothringen
JaiotzaŽidlochovice Castle (en) Itzuli eta Židlochovice1858ko uztailaren 21a
Herrialdea Espainia
BizilekuaMadrilgo Errege Jauregia
HeriotzaMadril1929ko otsailaren 6a (70 urte)
Hobiratze lekuaEl Escorial monasterioaren errege kripta
Familia
AitaArchduke Karl Ferdinand of Austria
AmaArchduchess Elisabeth Franziska of Austria
Ezkontidea(k)Alfontso XII.a Borboikoa  (1879ko azaroaren 29a -  ezezaguna)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHouse of Habsburg-Lorraine (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Franz Xaver Malcher (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

IMDB: nm0703074 Musicbrainz: 2b83c5f7-d170-4f39-928f-252dcfc6611d Find a Grave: 8857586 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu
 
Maria Kristina eta haren senarra, Alfontso XII.a Espainiakoa.
 
Maria Kristina, 1876ko konstituzioa sinatzen, alargundu eta gero.

Maria Kristina Gross-Seelowitzen jaio zen, Moravian, 1858ko uztailaren 21ean. Gurasoak Karlos Fernando artxidukea eta Isabel Frantziska Austriakoa artxidukeak izan ziren.

1879ko azaroaren 29an, Maria Kristina Alfontso XII.a Espainiakoarekin ezkondu zen Madrilen, Atochako basilikan. Ezkontideak tartetikoak ziren, Karlos III.a Espainiakoa Maria Kristinaren birraitona baitzen eta, Leopoldo II.a Austriakoa ere bai.

Alfontso alargun geratu zen Maria de las Mercedes Orleanskoa 1878ko ekainean hil zitzaionean (Urte bereko urtarrilean ezkonduta zeuden) eta Maria Kristina izan zen erregearen bigarren emaztea. Alfontso irekia eta zalapartatsua agertzen bazen, Maria Kristina lasaia eta lotsatia zen eta zuten harreman esturik lortu. Lehen emaztea hil zitzaionetik, Alfontso neskatan zebilen buru-belarri; emazte gazteak ez zuen egoera samurra izan lehen unean, baina badirudi gerora nolabaiteko gertutasuna lortu zutela biek.

Erregeordetza

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Maria Kristinaren erregeordetza»

Dena den, Maria Kristinari senarra goiz hilko zitzaion, 1885eko azaroan, bera oinordekoaz haurdun zegoenean, eta Espainiako tronuaren erreginaorde bihurtu zen. Alfontso XIII.a jaio eta adinez nagusi izan arte (1885-1902), bera izan beharko zuen erreginaorde Errestaurazioko Espainian. Garai hori izango zen Espainia potentzia kolonial izateari utziko ziona. Errestaurazioa sendotzeko asmoz, Canovasek eta Sagastak Pardoko ituna sinatuko zuten txandakako sistema ezarriz. Alfontso XIII.a izango zen etorkizunerako itxaropena eta politikan esperientziarik gabeko erreginak bihotzeko lagun izango zuen Sagastaren aholkuei jarraituko zien zuzen-zuzen.

Erreginaorde izan zen urteetan, Marokoko auzia larritzen joan zen eta gizarte gatazkak ere bai. Nazionalismo periferikoaren gorakada izan zen eta, 1898an, Ameriketako azken koloniak galdu ziren. Canovas eta Sagasta hil zirenean, Txandakako sistema behera etorri zen eta krisi larriak izan ziren, bai ekonomian eta baita politika edo gizartean.

Semea errege egiteko desioa 1902an bete zitzaion, Alfontso XIII.a adinez nagusi egin zenean eta Espainiako errege egin zutenean. Hortik aurrera, Maria Kristinak gozo-gozo jarraitu zuen erretiroan eta, 1906an, semea Victoria Eugenia Battenbergekoarekin ezkondu zenean, Ama Erregina titulua erabili zuen.

 
Maria Kristinari bere izeneko zubian, Donostian, eginiko harrera, 1905ean

Hondartza zale, 1887an, Donostiako Kasinoa inauguratu zuen, eta 1888an Miramar jauregia eraikitzeko agindua eman zuen. Bere ohorez daramate izena Maria Cristina hotelak edo Maria Kristina zubiak Donostian eta, 1926an, ohorezko alkate izendatu zuten Donostian.

1929ko otsailaren 6an, Madrilgo Errege Jauregian hil zen eta El Escorial monasterioan lurperatu zuten.

Genealogia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu