María Salvo Iborra

María Salvo» orritik birbideratua)

María Salvo Iborra (Sabadell, Katalunia, 1920ko maiatzaren 27a - Bartzelona, 2020ko azaroaren 16a) frankismo garaiko errepresioaren biktima izan zen ekintzaile antifrankista.[1]

María Salvo Iborra

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Salvo Iborra
JaiotzaSabadell1920ko maiatzaren 27a
Herrialdea Katalunia
BizilekuaSabadell
HeriotzaBartzelona2020ko azaroaren 16a (100 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jardueraksindikalista, politikaria eta aktibista
Jasotako sariak
KidetzaGazteria Sozialista Bateratuak
Unión General de Trabajadores
MugimenduaKataluniako Ezker Errepublikanoa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakErrepresio frankista
Espainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Alderdi Sozialista Batua
Barcelona en Comú

Mariaren aita lan mugimenduetan parte hartu zuen zurgina izan zen, baina ez zuen inongo alderdi politiko edo sindikatuetan parte hartu. Bere ama etxekoandrea zen, katoliko praktikantea eta analfabetoa. Zazpi urte zituenean, familia Bartzelonako Les Corts auzora joan zen bizitzera. Hamahiru urterekin eskola amaitutzat utzi eta zaintzaile lanetan aritu zen bizi ziren eraikinean. Geroago jostun eta lizatzaile jardun zuen. 1935ean Esquerra Republicanako kultur etxeetara joaten hasi zen, baina bere anaia nagusiaren neska-lagunaren eraginez, azkenean Kataluniako Gazte Sozialista Bateratuetan sartu zen (JSUC). [2]

1936ko uztailean Gerra Zibilaren hasieran Langileen Batasun Nagusian (UGT) sartu zen eta CNTk eta UGTk kolektibizatutako jantzi tailer batean lan egin zuen. 1938an Kataluniako Gazte Sozialista Bateratuen Bartzelonako batzordeko Propagandako idazkaritzaren ardura hartu zuen. 1939ko urtarrilaren 26an, erbestera joan behar izan zuen. Frantzian, Le Pouliguen eta Moisdon-la-Rivière kontzentrazio esparruetan sartu zuten. Frantziako agintariek Espainiara itzultzera behartu zituzten espainiarren artean aurkitu zen. [3]

Madrilen atxilotu zuten 1941ean, eta espetxean sartu zuten ( Bartzelonako probintziako espetxean). Hiru urte geroago, epaiketa izan zuen Alcala de Henaresen, auzitegi militar baten aurrean, eta hogeita hamar urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, Estatuaren barne segurtasunaren aurkako konspirazioa egotzita. Espainiako hainbat kartzeletako bidaia bat hasi zuen; Torrero ( Zaragoza) ), Ventas espetxea (Madril) eta Segoviako probintziako espetxea, besteak beste. 16 urtez kartzelaz kartzela igaro ondoren aske utzi zuten, Bartzelonatik erbesteratu eta Santanderrera joateko zigorrarekin, Kataluniako Alderdi Sozialista Bateratuaren (PSUC) klandestinitateko kide, Bartzelonara itzultzea lortu zuen, erbesteari iseka eginez. Askatasunak berreskuratu zirenetik Associació Catalana d 'Expresos Polítics elkartearen buru izan zen eta 36ko Les Dones elkartea sortu zuen.[4]

Bere bizitzari buruz, Ricard Vinyes historialariak El daño y la memoria. Las prisiones de María Salvo liburua idatzi zuen ( ISBN 84-01-53070-9 ).[5]

Sariak eta aitorpenak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. ISBN http://presodelescorts.org/sites/default/files/biografia_msalvo_es.pdf..
  2. (Gaztelaniaz) IborraNacimiento1920Sabadell, María Salvo; España. «María Salvo Iborra - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
  3. (Katalanez) ub. (2009-10-08). «Universitat de Barcelona - Maria Salvo, ex-presa política del franquismo: «La lucha no se acaba nunca»» www.ub.edu (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
  4. «María Salvo, la última Dona del 36» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
  5. (Gaztelaniaz) Obiols, Isabel. (2004-11-01). «Ricard Vinyes reconstruye la biografía de la antifranquista Maria Salvo» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
  6. (Katalanez) ub. (2009-10-08). «Universitat de Barcelona - Homenaje a Maria Salvo, ex-presa política del franquismo, el 14 de abril en la antigua Prisión de Mujeres de Les Corts» www.ub.edu (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
  7. «La lluitadora antifranquista Maria Salvo, homenatjada el dia que celebra 100 anys» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
  8. (Gaztelaniaz) «Barcelona homenajea a la antifranquista Maria Salvo en su centenario» La Vanguardia 2020-05-27 (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: María Salvo Iborra