María Galindo

Boliviako aktibista anarkofeminista eta idazlea.

María Galindo Neder (La Paz, Bolivia, 1964 ) Boliviako aktibista da, aktibista feminista erradikala, psikologoa eta komunikatzailea, 1992an Mujeres Creando kolektiboaren sorkuntzan parte hartu zuen. Radio Deseo irratia, La Paz eta El Alto-ko hirietakoa, zuzentzen du. Bere ekintza polemikoengatik, performance art bezala sailkatuak, hainbat aldiz atxilotu izan du Boliviako poliziak. Berak landu dituen gaien artean daude Boliviako konstituzio prozesuaren testuinguruko despatriarkalizazioa eta feminizidioa estatu-delitu gisa.[1][2] Indien, puten eta lesbianen ezohiko aliantzak deitu dituen horretan oinarritutako praktika eta ezagutza subalternoak artikulatzen ditu. Anarkismoaren, punkaren eta Latinoamerikako feminismoaren tradizio politiko eta literarioek ere lekua dute bere ekarpenetan.[3] Feminismoen ikuspegi eurozentrikoak kritikatzen ditu eta ahots kolektibo feminista eraikitzeko modua eztabaidatzen du.[4]

María Galindo

Bizitza
JaiotzaLa Paz1964ko irailaren 15a (60 urte)
Herrialdea Bolivia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa, aktibista, dibulgatzailea, politikaria, LGBT ekintzailea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta gidoilaria
KidetzaMujeres Creando

Ibilbidea

aldatu
 
Maria-Galindo

María Galindo 1964an jaio zen La Paz hirian eta ikasten hasi zen 1970ean. 1992an Julieta Paredes eta Mónica Mendozarekin batera sortu zuen Mujeres Creando kolektiboa.[5]

Bere burua lesbianatzat izendatzen du. Militantzia mailan ezkertiar ultra-erradikalekin lotu zen hasieran,[6]

2006an Bolivia Askearen Mugimendu barruan (MBL) Batzar Konstituziorako hautagai bezala aurkeztu zuen, hau ekintza sinboliko eta prozesuari berari eginiko kritika gisa. Testuinguru horretan, Mujeres Creando Mugimenduarekin batera, Estatuaren Konstituzio Politiko Feminista sortu eta argitaratu zuen.[2]

2007ko irailaren 27an Mahmud Ahmadineyadek, Irango presidenteak, Boliviara egin zuen bisitaren ostean, Galindok Unitel telebista katean egin zuen protesta, bertan giza eskubideen urraketaren gaia eta emakumeen zein homosexualen jazarpena eta exekuzioa salatu zituelarik.

2007an, Sonia Sánchez idazle argentinarrarekin batera, Ninguna mujer nace para puta argitaratu zuen. Buenos Airesko Plaza Once-n aurkeztu zuten horretarako Prostituyenteen Plaza izenarekin berrizendatuz, trafiko eta sexu-esplotazioa salatzeko. Urte berean Radio Deseo irratia zuzentzen eta La loca Mañana programa aurkezten hasi zen.[7][8]

2013an No se puede descolonizar sin despatriarcalizar argitaratu zuen. Bertan, patriarkatua dominazio ororen oinarria dela salatu zuen, arrazakeriarena barne.

2017ko martxoan Mujeres Creando-k La Paz hiriko katedralaren aurrean abortuaren despenalizazioaren alde deituriko ekintzetan parte hartu zuen. Urte bereko ekainean, No hay libertad política sin libertad sexual liburua eta horretarako 2015 eta 2016 bitartean, Boliviako presidenteordeak babestutako homofobiari buruzko Legegintzako Batzar Plurinazionalean egindako ikerketa hartu zuen oinarri. Ikerketa Verkami crowdfunding plataformaren laguntzarekin argitaratu zen.[1]

2019an Boliviako parlamentua hutsik geratu eta presidentea eta presidenteordea herrialdetik atera zirenean, Mujeres Creando taldeak, Galindo barne, Emakumeen Parlamentua sortzea erabaki zuen. Emakume bakoitzak beste inor ordezkatu gabe eta lehen pertsonan hitz eginez gehienez zortzi minutuz, ahots baimendu gabeak, entzun gabeak, isilduak, mespretxatuak, jatorri sozial eta ekonomiko desberdinekoak batuz, mosaiko itxurakoa narratiba berria garatu izan da, Bolivian bizi izandako krisiaren kontakizuna berreraikitzen duena, zuzeneko demokrazian eta elkarrizketa kolektiboan arituta. Hiriburukoaz gain, beste 10 parlamentu sortu dira Bolivian zehar. [9][10][11]

"Emakumeen Parlamentuak argitasun kolektiboko espazio bat irekitzen du, deliberazio horizontalekoa, lehen pertsonan hitza hartzekoa, ordezkaritza-logika guztietatik kanpo, eta hitzaren zentzurik zentzuzkoenean itxaropena gauzatzea lortu du. Aldi berean, "Ahots ofizialak" lekuz aldatzea lortu du, agertoki sozial anitzetako ahots anonimoak entzuteko. Une honetan, Bolivian, emakumeen Parlamentua historia bizia eta argitasun kolektiboa da, tresna antifaxista eraginkorra da, demokrazia erradikal bat gauzatzeko leku bat da, alderdi politikoetatik kanpo dagoen leku hiperpolitizatu bat da, eta hori guztia asko da". [12]

2019ko amaieran Galindok artikulu baten inguruko eztabaida batean parte hartu zuen, non Galindok gogor kritikatu zuen Jeanine Añez, Boliviako presidentea. Horren ondorioz, Diario Página Siete egunkarian hamar urtez argitaratzen ibilitako iritzi zutabea galdu zuen. [13] [14] Galindok kritikak jaso ditu beste alderdietatik ere bai. Adibidez, Pan y Rosas taldeko feministek eta Kuña Mbarete taldeek, batzuetan oso autoritarioa izatea leporatu izan diote eta bere burua Boliviako feminismoaren barneko ahots bakar gisa aintzat hartu izanarena. [15] [16]

2020an Sofia Erregina Museoan egindako Kaiola ikusezina (La jaula invisible) performance-an bi galdera erabakigarri garatu zituen: zeintzuk dira gure borroka feministaren helburuak? Zertaz edo nondik hitz egiten dugu feminista gisa kokatzen garenean? Norvegiako Bergengo Biltzarra dela eta, 2019ko irailean Paul B. Preciadok eta Viktor Neumannek — filosofoa eta historialaria — komisariatutako performancearen eguneratze bat da: garatutako eztabaida, emanaldi, proiekzio eta abarren programa batean datzana. [3]

"Borroka feminista gorputzean jaiotzen den borroka da, gorputza zeharkatzen duena. Borroka soziala gorputzetik eta gorputzarekin egiten den borroka eta diskurtso gisa ulertzen dut, eta nire erara eramaten dut aurrera ".[4]

Argitalpenak

aldatu

Liburuak

aldatu
  • Y si fuésemos una espejo de la otra, por un feminismo no racista (1992)
  • María Galindo . 2005 .Archivo Cordero 1900 - 1961 Turner Edition.
  • María Galindo, Sonia Sánchez . 2007 . Ninguna mujer nace para puta. Lavaca Editoraren edizio ilustratua, 220 pp. ISBN 987-21900-3-8
  • Mujeres Grafiteando (2006), Mujeres Creando-k sortutako graffiti bilduma kolektiboa.
  • María Galindo . 2013 .No se puede Descolonizar sin Despatriarcalizar. ISBN 97899954-2-622-4
  • María Galindo, 2016 Espejito Mágico, Irratirako idatzitako emakumeen erretratu bilduma.
  • No hay libertad política sin libertad sexual (2017)

Zinema

aldatu
  • Serie Acciones (2002); serie hau Reina Sofía Arte Zentroan egon zen ikusgai 2003an Versiones del Sur-en testuinguruan
  • Mamá No me lo Dijo (2004) ; telebista saioak Bolivian emititu zituen kanal irekian. Lan hau filmatzeak Estatuak ofizialki hasitako egintza ilunak egiteko prozesu judiziala izan zuen.
  • Exiliadas del Neoliberalismo (2004); Espainiara migratzen diren Boliviako emakumeei buruzko dokumentala
  • Amazonas, mujeres indomables (2009); Boliviako, Peruko eta Paraguaiko migratzaileek gehienetan bizi diren auzoetan instalatutako gizonezko indarkeriari aurre egiteko Argentinako ekintza talde bati buruzko dokumentala.
  • Virgen Cerro y Virgen Barbie; Principio Potosí erakusketan instalazioaren parte ziren film laburrak
  • 13 Horas de Rebelión (2013); 6 film labur, horietako bat 2014ko Sao Paolo Arte Bienalean 2014ko Mujeres Creando instalazioaren zati nagusia.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Navarro, Brenda. María Galindo: “Yo quisiera preguntarle a Pedro Sánchez y a Pablo Iglesias qué harán con la Ley de Extranjería”, 2018, Pikara Magazine.
  2. a b Mujika Tolaretxipi, Amagoia, «Emakumeen matxinada ezkutu bat gertatzen ari da kontinentean» 2016,[Betiko hautsitako esteka] Berria.
  3. a b (Gaztelaniaz) «Actividad - María Galindo - La jaula invisible» www.museoreinasofia.es (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  4. a b (Gaztelaniaz) Clarín.com. «María Galindo: "Soy feminista, soy boliviana y estoy loca"» www.clarin.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  5. Future greats: María Galindo, Art Review
  6. Maricona, Página siete.
  7. La Plaza de los Protituyentes (ex Once), Lavaca
  8. Radio Deseo-Programazioa.
  9. (Gaztelaniaz) «María Galindo: Machocracia no es democracia» AraInfo · Diario Libre d'Aragón 2020-03-11 (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  10. (Gaztelaniaz) «Bolivia: La Noche de los cristales rotos, por María Galindo» lavaca 2019-11-11 (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  11. (Gaztelaniaz) Criales, José Pablo. (2019-12-03). «“Evo Morales no es el dueño de las luchas sociales en Bolivia”» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  12. (Gaztelaniaz) Meloni González, Carolina. (2020). «Indias, putas y lesbianas: María Galindo y la desobediencia feminista» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  13. (Gaztelaniaz) «Jeanine: ¿usurpadora, sustituta, subalterna? - Diario Pagina Siete» www.paginasiete.bo (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  14. (Gaztelaniaz) «Por la libertad. Contra la censura a María Galindo» Desinformémonos 2020-02-03 (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  15. (Gaztelaniaz) «Carta Abierta a María Galindo» La Izquierda Diario - Red internacional (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
  16. «Patria InSurGente » Kuña Mbarete (Mujer fuerte)» patriainsurgente.nuevaradio.org (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).

Kanpo estekak

aldatu