Man Haron Monis
Man Haron Monis (Borujerd, Iran, 1964ko maiatzaren 19a - Sydney, Australia, 2014ko abenduaren 16a) jatorriz Irangoa eta Australian bizi zen apaiza zen.
Man Haron Monis | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Borujerd (en) , 1964ko maiatzaren 19a | ||
Herrialdea | Iran Australia | ||
Bizilekua | Bexley North (en) | ||
Lehen hizkuntza | persiera | ||
Heriotza | Sydney, 2014ko abenduaren 16a (50 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Imam Sadiq University (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa persiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, akhoond (en) eta teologoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | sunismoa | ||
sheikhharon.com |
Biografia
aldatuManteghi Burjerdi zen bere jaiotzezko izena. 1996an Australian errefuxiatu zen. Webgune bat irekia zuen eta 2014ko urrian idatzi zuenez, xiismoa utzi eta islamaren beste adarrera, sunismora igaro zen. Gainera, leialtasuna adierazi zion Abu Bakr al-Bagdadi Estatu Islamikoaren buruzagiari[1].
Monis askotan agertu zen Australiako hedabideetan. Alde batetik, Australiak Afganistango gerran zuen parte hartzearen aurka egiteagatik. Bestalde, zigortu ere egin zuten hildako soldaduen familiei igorritako eskutitz iraingarriengatik[1].
2014ko urrian, baldintzapeko askatasunean zegoen, Noleen Hayson Pal emazte ohiaren hilketan konplize izateagatik. 2014ko abenduaren 15ean, Sydneyko bahiketa burutu zuen eta bertan hil zen[1].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c Mikel Rodriguez, «Australiara iritsi dira zipriztinak», Berria, 2014-12-16