Luis Arraiago
Luis Arraiago Ormazabal, Xegama (1931ko abuztuaren 24a, Areso, Nafarroa Garaia – 2020ko urtarrilaren 3a) frantziskotar fraidea eta baratzezaina izan zen.
Luis Arraiago | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Areso, 1931ko abuztuaren 24a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Bizilekua | Arantzazuko santutegia |
Heriotza | 2020ko urtarrilaren 3a (88 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | nekazaria |
Izengoitia(k) | Xegama |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | Anaia Txikien Ordena |
Jaiotzez nafarra bazen ere, 8 urterekin bere familiarekin batera Gipuzkoako Zegama udalerrira lekualdatu zen: hortik haren ezizena. 26 urterekin frantziskotar fraide sartu nahi izan zuenez, Arantzazuko santutegira joan zen. Oñatiko Gomiztegi baserrian lau urtez fraidegia egin zuen, Zarautzen, nobiziotza eta 1964ko abenduaren 8an Arantzasun, profesa.
Bizitzako zatirik handiena Gomiztegi baserrian eman zen, batik bat baserri lanak egin eta, bereziki, baratzezaintzakoak. Langile porrokatua eta ortulari aparta, Oñatin San Mikel jaietan ospatu ohi diren baserritarren eta ortularien fruitu erakusketetan parte hartu zuen, baita porru eta zenbait barazki klasetan lehenbiziko sari asko lortu ere.