Laurel eta Hardy
Laurel eta Hardy Hollywoodeko aro klasikoaren hasiera eta erdialdeko sasoietako talde komiko ezagunenetarikoa izan ziren. Jatorri britainiarra zuen Stan Laurel argalak (1890–1965) eta AEBetan jaiotako Oliver Hardy gizenak (1892–1957) osatu zuten bikotea, eta oso ezagunak egin ziren 1920ko hamarkadaren amaieran eta 1930eko hamarkadan pelikuletan egindako lanagagatik, baita Amerika eta Europan zehar emandako antzezlanengatik ere.
Bi komedianteek lehenengo aldiz elkarrekin lan egin zuten "The Lucky Dog" pelikula mutuan (1921). 1920ko urteetan hainbat pelikula laburretan banaturik agertu ostean, 1926an elkarrekin film laburrak egiten hasi ziren. Laster arrakasta erdietsi zuten, eta pelikularik ezagunenen artean Big Business (1929), Liberty (1929), The Music Box (1932), Sons of the Desert (1933), Way Out West (1937) eta Block-Heads (1938). Azken filma Atoll K, Frantzian egin zuten 1950ean. Guztira 106 film egin zuten elkarrekin.
Beste izen batzuk
aldatuBeste hizkuntza batzuetan bestelako izena hartu dute, gehienetan ingelesezko izena mintzaira mantendu bada ere: El gordo y el flaco (gaztelaniaz), Stanlio & Ollio" (italieraz), Stanlio i Olio (serbokroazieraz), Flip i Flap (polonieraz), Stan şi Bran (errumanieraz), Gøg og Gokke (danieraz), Helan og Halvan (norvegieraz), Helan och Halvan (suedieraz) eta Ohukainen ja Paksukainen (suomieraz).
Zinema
aldatu- Stan & Ollie (2019)
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez)The Laurel and Hardy Magazine