Laminiturri Kultur Elkartea
Laminiturri Kultur Elkartea, (ofizialki Asociación Cultural Laminiturri), Espainiako Errioxa autonomia erkidegoko Logroño hiriburuan dagoen kultur elkarte euskaltzale bat da. Francisco Sáenz Porres pasealekuko 1-3 zenbakietan dago.
Laminiturri Kultur Elkartea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | euskara elkartea |
Herrialdea | Espainia |
Historia | |
Sorrera | 1996 |
Izena
aldatuOjacastro herrian dagoen Laminiturri iturburuaren izena da[1]. "Lamien iturria" esan nahi du eta jakina da Ojacastron autofedeak izan zirela sorginen aurka[2].
Historia
aldatu1996an sortu zuen Errioxako Unibertsitateko euskaltzale talde batek[3]. Ángel Vegas izan zen elkartearen aurreneko presidentea. 2001. urtean Eusko jaurlaritzak Euskal Etxeen erregistroan sartu zuen[3]. Ez da ordea Euskal Herritik etorritakoen elkartea, Laminiturriko bazkideen %80a errioxan jaioa da eta errioxartzat duten euren burua, baina euskarak Errioxan izan duen presentzia beren sustraitzat hartzen dute.
Ekintzak
aldatuErrioxako euskararen usadioa eta sustraiak aztertu eta ezagutzera ematen ditu. Hainbat hitzaldi antolatu ditu beti ere euskarak Errioxan duen presentziaren eta izan duen garrantziaren ingurukoak[4][5]. Logroñon[6] eta Naiaran[7] euskara klaseak ere antolatzen ditu.
2004. urtean El camino del Vascuence-Euskararen Bidea liburua argitaratu zuen. Bermeo eta Donemiliaga Kukula batzen dituen ibilbidea azaltzen du, zortzi etapatan banaturik[8].
Naiara sariak
aldatuNaiara sariak ematen dituzte errioxar kultura sustatzen duten pertsonei[3].
Erreferentziak
aldatu- ↑ «La Rioja - Errioxa» www.errioxa.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-14).
- ↑ «Ojacastro: Magia, brujas y autos de fé» www.ojacastro.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-14).
- ↑ a b c «La Rioja - Errioxa» www.errioxa.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) ««El euskera ha retrocedido por todos los lados hasta el siglo XX»» La Rioja 2011-06-15 (Noiz kontsultatua: 2021-04-14).
- ↑ «EuskalEtxeak - Detalles del Centro vasco - Asociación Cultural 'Laminiturri'» www.euskaletxeak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Nájera también habla euskera» La Rioja 2014-10-05 (Noiz kontsultatua: 2021-04-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Interés por el euskera en Nájera: una asociación cultural riojana organiza curso por segundo año consecutivo» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2021-04-14).
- ↑ «Euskal Herria eta Errioxa euskarak bat eginik» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-04-14).
Kanpo estekak
aldatu- Laminiturri Kultur Elkartearen Facebook orrialdea (Gaztelaniaz)