Koro Navarro
euskal itzultzailea
Koro Navarro Etxeberria (Donostia, Gipuzkoa, 1955eko martxoaren 3a) itzultzailea da. Filologia Hispanikoa ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, eta irakasle lanetan aritu zen bertan. Hiztegi Batuko lantaldearen parte izan zen 1999 eta 2013 bitartean. 2003ko urtarrilean euskaltzain urgazle izendatu zuten. Bi bider eskuratu du Euskadi Literatura Saria Itzulpenaren kategorian: 2003an, Zortzi kontakizun lanarekin, eta 2022an, Fiesta. Eguzkia jaikitzen da lanarekin.[1]
Koro Navarro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1955eko martxoaren 3a (69 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea |
Itzulpenak
aldatu- Poliki, poliki haizetan; Patricia Highsmith (1988, Elkar).
- Orkesta miresgarria, 2590 urtea; Maria Dolors Alibés i Riera (1989, Elkar).
- Hotzetatik etorri zen espia; John Le Carre (1989, Elkar).
- Gizon argala; Dashiell Hammett (1989, Elkar).
- Gosaria Tiffany’s-en; Truman Capote (1989, Elkar).
- Botila batean aurkitutako eskuizkribua eta beste ipuin batzuk; Edgar Allan Poe (1989, Txertoa).
- Kim; Rudyard Kipling (1990, Ibaizabal).
- Eta ez zen alerik ere geratu (Hamar beltx).; Agatha Christie (1990, Txertoa).
- Zendako presoa; Anthony Hope (1991, Elkar).
- Hiru Kontakizun; Mark Twain (1994, Elkar).
- Hotzetatik etorri zen espia; John Le Carre (1994, Elkar).
- Tortilla flat; John Steinbeck (1995, Elkar).
- Artistakume baten erretratua; Dylan Thomas (1999, Alberdania).
- Kontakizunak [Antologia]; Edgar Allan Poe (2000, Ibaizabal).
- Zortzi kontakizun [Antologia]; Isaac Bashevis Singer (2002, Alberdania, Elkar).
- Tximeleta tatuajea; Philip Pullman (2003, Erein).
- Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean; Raymond Carver (2003, Alberdania, Erein).
- Zubi hautsia; Philip Pullman (2005, Erein).
- Nikolas txikiren historia ezezagunak; René Goscinny (2005, Elkar).
- Eta ez zen alerik ere geratu; Agatha Christie (2005, Igela).
- Martaren infernua; Pasqual Alapont Ramon (2006, Erein).
- Katua usategian; Agatha Christie (2006, Igela).
- Zalakain abenturazalea; Pío Baroja (2006, Alberdania, Elkar).
- Wakefield [Antologia]; Nathaniel Hawthorne (2007, Alberdania, Elkar).
- Nikolas Txiki; René Goscinny (2008, Elkar).
- Eichmann Jerusalemen; Hannah Arendt (2008, Klasikoak).
- Belarra kantari; Doris Lessing (2008, Elkar).
- Gose jokoak; Suzanne Collins (2009, Alberdania).
- Gorilak lainopean; Dian Fossey (2009, Klasikoak).
- Eneko Padurakoa; José Luis Urrutia (2010, Erein).
- Gorilak giltzapean edo hiru gorila txikiren istorio jakingarriak; Dian Fossey (2010, Erein).
- 31 bayonetas, la quema de San Sebastián; Aitziber Etxeberria Garro (2010, Erein).
- Heriotza La Fenicen; Donna Leon (2010, Erein).
- Dena sutan; Suzanne Collins (2010, Alberdania, Erein).
- Kontakizunak [Antologia]; Edgar Allan Poe (2011, Elkar).
- Piramide gorria; Rick Riordan (2011, Gero, Mensajero = Mezulari).
- Eskinoso isekaria; Suzanne Collins (2011, Alberdania, Erein).
- Suzko tronua; Rick Riordan (2012, Gero, Mensajero = Mezulari).
- Gerrako zaldia; Michael Morpurgo (2012, Alberdania, Erein).
- Munstroen itsasoa; Rick Riordan (2013, Gero, Mensajero = Mezulari).
- Fantasmen kontakizunak [Antologia]; Francis Marion Crawford, Edith Nesbit, Richard Middleton, M.R. James, Barry Pain, Washington Irving, Sir Arthur Conan Doyle, Ambrose Bierce (2013, Vicens Vives).
- Ametsen ahotsa eta beste ipuin miragarri batzuk; Hugh Lupton (2013, Vicens Vives).
- Tximistaren lapurra; Rick Riordan (2013, Gero, Mensajero = Mezulari).
- Sugearen itzala; Rick Riordan (2013, Gero, Mensajero = Mezulari).
- Gotz eta Meyer; David Albahari (2013, Pasatzaile).
- Urrezko kakalardoa; Morgue kaleko hilketak; Edgar Allan Poe (2014, Vicens Vives).
- Sagutegia; Agatha Christie (2014, Vicens Vives).
- Titanaren maldizioa; Rick Riordan (2014, Gero, Mensajero = Mezulari).
- Egunsentiko argia; Toti Martínez de Lezea (2014, Erein).
- Robbie: eta beste kontakizun batzuk; Isaac Asimov (2015, Vicens Vives).
- Katu beltza: eta izumenezko beste ipuin batzuk; Edgar Allan Poe (2015, Vicens Vives).
- Wakefield [Antologia]; Nathaniel Hawthorne (2016, eLiburutegia, Euskadiko Liburutegi Digitala).
- Esne eta eztizko lurra; Toti Martínez de Lezea (2016, Erein).
- Hori guztia emango dizut; Dolores Redondo (2017, Erein).
- Huliganaren itzulera; Norman Manea (2017, Erein, Igela).
- Noticias de California: Los vascos en la época de la exploración y colonización de California; Asun Garikano (2017, Pamiela).
- Fiesta. Eguzkia jaikitzen da; Ernest Hemingway (2021, Literatura Unibertsalaren Bilduma).
- Arrabioen gerra, Karel Čapek (2024, Erein)[2][3]
Sariak eta errekonozimenduak
aldatu- 2022ko Euskadi saria.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Astiz, Iñigo. «Irati Jimenezek jaso du saiakerako Euskadi saria, eta Koro Navarrok itzulpenarena» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-02-06). «‘Arrabioen gerra’ eta ‘Independentzien eguzkiak’ euskaratu dituzte Navarrok eta Jakak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) Arrabioen gerra. (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
Kanpo estekak
aldatu- NorDaNor, EIZIE.
- «Koro Navarro Etxeberria», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- Euskaltzaindia.