Kensington Jauregia (ingelesez: Kensington Palace), Kensington Gardens lorategietan, Londresen dagoen errege egoitza bat da. Bertan bizi dira erregetzako zenbait kide, Gloucesterreko duke-dukesak eta Kenteko printze-printzesak. Gaur egun, Diana Galesekoari buruzko erakusketa bat dago irekita publikoarentzat, hau izan baitzen bere egoitza ofiziala, hil zen arte.

Kensington jauregia
Kensington Palace
Ondasun Ingelesa
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaKensington eta Chelsea
Koordenatuak51°30′19″N 0°11′18″W / 51.5053°N 0.1883°W / 51.5053; -0.1883
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1605
JabeaEarl of Nottingham (en) Itzuli
KomisarioaGilen III.a Ingalaterrakoa eta II.a Eskoziakoa
ErabiltzaileaWilliam Galeskoa 2013ko urria
Catherine Galeskoa 2013ko urria
Henry Sussexkoa 2012ko martxoaren 28a
Prince Richard, Duke of Gloucester (mul) Itzuli
Birgitte, Duchess of Gloucester (en) Itzuli
Prince Edward, Duke of Kent (en) Itzuli
Katharine, Duchess of Kent (en) Itzuli
Prince Michael of Kent (mul) Itzuli
Marie Christine, Princess Michael of Kent (en) Itzuli
Diana Galeskoa - 1997
Arkitektura
ArkitektoaChristopher Wren
EstiloaBarrokoa
Ondarea
Ondare Ingelesa1223861 eta 1002038
Bisitariak urtean383.286
Kontaktua
HelbideaKensington Palace, Kensington Gardens, London, W8 4PX
Webgune ofiziala

Historia

aldatu

Sir George Coppin-ek eraiki zuen jauregia 1605 urtean Kensington herrixkan. Hasiera hartan bi solairutako jauregia zen jakobitar estiloan egindakoa. 1619an Heneage Finch, Nottinghameko Earlak erosi zuen eta Nottingham House izena hartu zuen.

1689an Gilen III.a errege koroatua izan zen eta jauregi hau erosi zuen, bera bizi izan zen Whitehall jauregia Tamesis ibaitik gertu egonik beti behelaino artean egoten baitzen eta uholdeak ere sarritan gertatzen baitziren. Erosi eta berehala Sir Christopher Wren arkitektoari eskatu zion jauregia handitu zezala. Diru kostoa handiegia izan ez zedin, Wrenek egitura mantendu zuen eta lau erpinetan hiru solairutako eraikinak gehitu zizkion. Hurrengo erregeek ere aldaketak eragin zizkioten. Bertan bizi izan zen azken erregea Jurgi II.a Erresuma Batukoa izan zen.

1760ean hil zen Jurgi II.a eta ordutik aurrera errege familiako ahaideek erabiliko zuten jauregia. XIX mendearen bukaeran egoera txarrean aurkitzen zen baina Viktoria erreginak zin egin zuen bera jaiotako jauregia ez zuela bertan behera erortzen utziko eta 1897an parlamentuak berau berrizteko plana ezarri zuen abian. Bi urte beranduago, Viktoria erreginaren urtebetetzean, 1899ko maiatzaren 24an, ateak ireki zizkion publikoari. Ordutik monarkiaren egoitzetako bat izan den arren, jauregiaren atal batzuk museo publiko izan dira.

Iruditegia

aldatu

Informazio praktikoa

aldatu
  • Metro geltokiak:
    •   Queensway
    •     High Street Kensington

Kanpo estekak

aldatu