Lawson Edward Brathwaite (Bridgetown, 1930eko maiatzaren 11-2020ko otsailaren 4a), Kamau Brathwaite izengoitiz ezagutua, Barbadosko poeta eta irakaslea izan zen.

Kamau Brathwaite
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLawson Edward Brathwaite
JaiotzaBridgetown1930eko maiatzaren 11
Herrialdea Barbados
HeriotzaBarbados2020ko otsailaren 4a (89 urte)
Hezkuntza
HeziketaPembroke College (en) Itzuli
Sussexko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakautorea, katedraduna, idazlea, poeta eta dramagilea
Enplegatzailea(k)New Yorkeko Unibertsitatea
Mendebaldeko Indietako Unibertsitatea
Jasotako sariak

Musicbrainz: 448b87bb-2818-4ad7-a151-ac1b8bfefa97 Discogs: 737304 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Lawson Edward Brathwaite 1930eko maiatzaren 11n jaio zen, artean britainiarren inperioko kolonia zen Barbadosko hiriburuan. Beka bati esker joan zen Londresera, metropolira, unibertsitate ikasketak egitera, 1949an: Cambridgen, ingelesa eta historia ikasi zituen. 1953an, BBCren Caribbean Voices saioan hasi zen kolaboratzen. Bi urte geroago, Afrikan zegoen, Ghanan, irakasle lanetan. Sustraiak hazi zitzaizkion han eta ahots literarioa loratu. "Odaleren hautua" antzezlana han idatzi zuen. Hango bertsokera tradizionala eta kolonia aurreko mitoak ezagutu ere bai. 1962an, itsasoa berriz zeharkatu eta Santa Luzia uhartean ezarri zen. 1963an, Jamaikan zegoen, Mendebaldeko Indietako unibertsitatean, historia irakasten. 1966an, Londresen, Karibeko Artisten Mugimendua sortu zutenen artean zegoen. Erakunde horren aldizkaria, "Savacou", berak bultzatu zuen, 1971n. Urte horretan 0bertan, hil arte lagundu zion izen berria jarri zioten: Kamau. Ngũgĩ wa Thiong'o idazlearen amamak ezarri zion, Kenyara egin zuen ikasketa bidaia batean. Beste mugarri garrantzitsu bat ezarri zuen urte hartan: "Kreole gizartearen garapena Jamaikan". 1770-1820 doktore tesia argitaratu zuen, Oxford University Pressekin.[1]

Ordurako, emana zuen "Esklaboen herri kultura Jamaikan" saiakera (1970). Trilogia poetiko batekin deitu zuen irakurleen arreta lehenik, hala ere. "Igarotzeko eskubideak" liburuan (1967), Karibearen eta Iparramerikaren artean beltzek egindako bidaia imaginarioa azaldu zuen. "Maskarak" poema sortan (1968), Afrikatik Latinoamerikarainoko esklabo garraiorako ibilbidea kontrako norabidean egitea proposatu zuen. "Uharteak lanean" (1969), azkenik, Mundu Berrira itzuli eta Karibeko abertzaletasuna aztertu zuen. Hiru poesia lanok batera eman zituen, 1973an, "Arribantak: Mundu Berriko Trilogia bat" izenburupean. Askoren ustez, idazlearen lan gorena da.[1]

Poesiatik kanpo ere, lan mugarriak eman zituen, kulturaren historia ikertuz, Afrikako tradizioak, jazza eta reggaea uztartuz. "Beltz & Blues" saiakera (1976) da lan horietako bat. "Ahotsaren historia: hizkuntza nazionalaren garapena Karibeko poesia anglofonoan" (1984), berriz, Karibeko hizkeraren inguruko ikerketa garaikide garrantzitsuena da. «Hizkuntza nazional» deitzen ziona kreolera, ingeles eta Karibeko beste hainbat hizkeraren nahasketa bat zen, bere erritmo eta tinbre afrikarrekin. Jamaikako herritar xeheek darabilten —eta eliteek mespretxatzen duten— kreolera uharteko eskola guztietako ikasketa programetan sartzea lortu zuen.[1]

Edward Kamauk Brathwaitek hamaika aitortza eta sari jaso zuen bizi artean. Aipatu Guggenheim eta Fulbright bekak jaso zituen 1983an, esaterako. Eta Neustadt saria 1994an, Griffin saria 2006an, Kubako Casa de las Americas saria 2011n eta Robert Frost domina 2015ean. Aurten bertan, Bocas Henry Swanzy saria emana zioten Karibeko letrei egindako ekarpenarengatik.[1]

Lan hautatuak

aldatu
  • Four Plays for Primary Schools (1964)
  • Odale's Choice (1967)
  • Rights of Passage (1967)
  • Masks (1968)
  • Islands (1969)
  • Folk Culture of the Slaves in Jamaica (1970)
  • The Development of Creole Society in Jamaica, 1770–1820 (1971)
  • The Arrivants (1973)
  • Contradictory Omens: Cultural Diversity and Integration in the Caribbean (1974)
  • Other Exiles 1975. ISBN 9780192118554
  • Days & Nights (1975)
  • Black + Blues 1976. ISBN 9780811213134
  • Mother Poem (1977)
  • Soweto (1979)
  • History of the Voice (1979)
  • Jamaica Poetry (1979)
  • Barbados Poetry (1979)
  • Sun Poem (1982)
  • Afternoon of the Status Crow (1982)
  • Gods of the Middle Passage (1982)
  • Third World Poems (1983)
  • History of the Voice: The Development of Nation Language in Anglophone Caribbean Poetry (1984)
  • Jah Music (1986)
  • X/Self (1987)
  • Sappho Sakyi's Meditations (1989)
  • Shar (1992)
  • Middle Passages (1992)
  • The Zea Mexican Diary: 7 September 1926 – 7 September 1986 1993. ISBN 9780299136406
  • Trenchtown Rock (1993)
  • Barabajan Poems (1994)
  • Dream Stories (1994)
  • Words Need Love Too (2000)
  • Ancestors 2001. ISBN 9780811214483
  • Magical Realism (2002)
  • Golokwati (2002)
  • Born to Slow Horses Middletown, Conn.: Wesleyan University Press, 2006. ISBN 9780819567451
  • Limbo. Oxford AQA GCSE English Anthology, 2005 eta 2008
  • Elegguas, Wesleyan University Press, 2010
  • Strange Fruit 2016. ISBN 9781845233082
  • The Lazarus Poems 2017. ISBN 9780819576880

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d Gurrutxaga Uranga, Amagoia. (2020-02-16). «Afrikar erroen arnasa poetikoa» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak

aldatu