John Raleigh Mott (Livingston Manor, Sullivan konderria, New York, 1865eko maiatzaren 25a - Orlando, Florida, 1955eko urtarrilaren 31) estatubatuar ebanjelista izan zen. 1946ko Bakearen Nobel Saria jaso zuen Bakea sustatzen duten ikasleen nazioarteko erakunde kristau protestanteak ezartzeagatik. Emily Greene Balchekin partekatu zuen saria.

John Mott

Bizitza
JaiotzaLivingston Manor (en) Itzuli1865eko maiatzaren 25a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaOrlando1955eko urtarrilaren 31 (89 urte)
Hobiratze lekuaWashingtongo Katedral Nazionala
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaUpper Iowa University (en) Itzuli
Cornell Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria eta teologoa
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaMetodismoa

Find a Grave: 73293131 Edit the value on Wikidata

1865ean jaio zen New Yorkeko estatuan eta urte horretan bertan familia Iowara joan zen bizitzera. Historia ikasi zuen Iowako unibertsitatean eta gero Cornell Unibertsitatean. Erlijio metodistakoa, 1910ean Munduko Misiolari Erakundeko presidente izan zen. Europa eta Asian zehar bidaiatu zuen ekumenismoa sustatuz. 1895etik 1920ra, Ikasle Kristauen Munduko Federazioko idazkari nagusia izan zen. Elizen Munduko Kontseiluko ohorezko presidente eta Gizonezko Gazte Kristauen Elkarteko buru ere izan zen.

Kanpo estekak

aldatu