John Michell
John Michell (1724ko abenduaren 25a, Eakring, Nottinghamshire – 1793ko apirilaren 21a, Thornhill, Yorkshire), ingeles naturaren filosofo eta geologo bat izan zen. Bere jarduera arlo ezberdinetara hedatu zuen, tartean astronomia, geologia, optika eta grabitazioa. Teorilaria izateaz gain esperimentatzailea ere bazen.
John Michell | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nottinghamshire, 1724ko abenduaren 25a |
Herrialdea | Britainia Handiko Erresuma |
Heriotza | Yorkshire, 1793ko apirilaren 21a (68 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Queens' College (Cambridge) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa, geologoa, filosofoa, unibertsitateko irakaslea eta fisikaria |
Enplegatzailea(k) | Cambridgeko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | anglikanismoa |
Michellek lehenbizikoz laborategian zeuden objektuen «grabitazio indarra» neurtzeko balantza diseinatu zuen. Michellen heriotzaren ondoren Henry Cavendishek esperimentua amaitu zuen. 1784an Michellek Cavendishi bidalitako gutun batean «izar ilunaren» (zulo beltzen newtondar bertsioa) kontzeptua sortu zuen.
Michellen ideia ihes-abiaduraren elukrubazio matematikotik ondorioztatu zen, Lurrean 40.000 kilometro ordukoa. Horretan oinarrituz, izar gero eta astun eta dentsoagoa irudikatu zuen, bere "ihes-abiadura" argiaren abiaduraren adina izateraino.
«Grabitazio eremuak» oso intentsoak direnean, Newtonen teoriak hust egiten du. Horregatik Karl Schwarzschilden ikuspegia izar dentso eta astunentzako gaur egungo interpretazioekin Michellena baina zehatzagoa da.
Ilargi Elkarteko kide izan zen.