John Kirwan
Zeelanda Berriko hamabosteko errugbilaria
John James Patrick Kirwan (Auckland, 1964lo abenduaren 16a) zeelandaberritar errugbilari ohia eta entrenatzailea da. Marist Brothers Old Boys RFC, Auckland Rugby Union eta Benetton Rugby Treviso taldeetan ibili zen, hegaleko postuan. 63 partida jokatu zituen Zeelanda Berriko errugbi selekzioan eta, besteak beste, 1987ko Munduko Errugbi Kopa irabazi zuen, finalean entsegu bat lorturik.[1] 1995ean, hamahiruko errugbira aldatu eta Auckland Warriorsen jokatu zuen.
John Kirwan | |
---|---|
(2013) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Auckland, 1964ko abenduaren 16a (59 urte) |
Herrialdea | Zeelanda Berria |
Hezkuntza | |
Heziketa | De La Salle College, Mangere East (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | hamahiruko errugbilaria, hamabosteko errugbilaria eta hamabosteko errugbi entrenatzailea |
Posizio edo espezialitatea | hegalekoa |
Pisua | 97 kilogramo |
Altuera | 191 zentimetro |
Jasotako sariak |
2002-2005 bitartean, Italiako hautatzailea izan zen, eta Japoniakoa 2007tik eta 2011ra; 2013-2015 bitartean Blues taldea entrenatu zuen.
Jokalari palmaresa
aldatuAuckland Rugby Union
aldatu- Ranfurly Shield 1985etik 1993ra atxikia
Benetton Rugby Treviso
aldatu- Italiako txapelketa
- irabazlea: 1989
Zeelanda Berriko selekzioa
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ John Kirwan. en.espn.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-3-10).