Janne Teller

idazle daniarra

Janne Teller (1964ko apirilaren 8a) Danimarkako idazlea da. Bere familiako adar batzuk Austria eta Alemaniatik joan ziren Danimarkara.

Janne Teller

(2014)
Bizitza
JaiotzaKopenhage1964ko apirilaren 8a (60 urte)
Herrialdea Danimarka
Lehen hizkuntzadaniera
Hezkuntza
Hizkuntzakdaniera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, saiakeragilea eta eleberrigilea
Lantokia(k)New York
Genero artistikoasaiakera

janneteller.dk
IMDB: nm1770884 Musicbrainz: db4b03c7-9c6d-4d22-8937-3531b5175544 Discogs: 6009803 Edit the value on Wikidata

Ekonomia ikasketak egin zituen, eta Nazio Batuetako eta Europar Batasuneko erakundeetan lan egin zuen, krisi ekonomiko humanitario kontuetan-eta. 1995ean fikzio idazlanak modu profesional idazteari ekin zion, beste lanak utzita.

Danimarkako PEN klubekoa eta Danimarkako idazleen elkarteko kide da.

Munduko hainbat hiritan bizi izan da: Bruselas, Paris, Milan, Dar es Salaam eta Maputo. Gaur egun New York Cityn bizi da.

Bere 2000. urteko idazlan bat euskaratu da: (Danieraz) Intet. Ezer ez. (Itzultzailea: Juan Mari Mendizabal). 2012. Alberdania. ISBN 978-84-9868-365-3

Liburuak

aldatu
  • (Danieraz) Odins ø, (1999). Odinen irla, oraingoz euskaratu gabea.
  • (Danieraz) Intet (2000). Euskarara ekarria: Ezer ez. (Itzultzailea: Juan Mari Mendizabal). 2012. Alberdania. ISBN 978-84-9868-365-3
  • (Danieraz) Hvis der var krig i Norden (2004)
  • (Danieraz) Kattens tramp (2004)
  • (Danieraz) Kom (2008)