Artikulu hau arte zuzendaria eta aktoreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jon Arretxe».

Ion Arretxe Gutierrez (Errenteria, Gipuzkoa, 1964ko abuztuaren 312017ko martxoaren 18a[1]) arte zuzendaria, marrazkilaria, idazlea eta aktorea izan zen. Ezaguna da baita ere Enrique Rodríguez Galindo guardia zibilaren agindupean jaso zituen tortura basatiengatik.

Ion Arretxe
Bizitza
JaiotzaErrenteria1964ko abuztuaren 31
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2017ko martxoaren 17a (52 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, aktorea, zuzendari artistikoa eta marrazkilaria

IMDB: nm0037234 Twitter: ionarretxe Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Zazpi anai-arreben arteko bigarrena, Errenteriako Galtzaraborda auzoan bizi zen.[2] Ikasketak Zuatzu eta Urnietako salestarren ikastetxean eta Errenteriako Koldo Mitxelena Institutuan egin zituen. Ondoren, UPV/EHUko Arte Ederretako ikasketak egin zituen.

1985eko azaroaren 26an Donostiako Altza auzoan Guardia Zibilak Arretxe, Mikel Zabalza zena, Idoia Aierbe eta Manuel Bizkai atxilotu zituen. Zabalza hil egin zen, eta beste hirurak baldintzarik gabe aske utzi zituzten. Ez, baina, torturatu gabe.[3]

Ondoren, Bartzelonara joan zen, non komikigintzan aritu zen eta eszenografia ikasketak egin zituen Institut del Teatren.[4]

Komikilari gisa, El Jueves astekarian kolaboratzen zuen Ventura & Nieto bikoteak sortutako Grouñidos en el desierto istorio-sortan, «Bisnieto» izengoitia erabiltzen zuelarik.[5]

Eszenografia eta zinemagintza atalean egindako lanari dagokionez, Madrilen jardun zuen batik bat. GALeko kidea izan zen Rafael Verak idatzitako liburuan oinarritutako El padre de Caín telesailak sutan ipini zuen. Izan ere besteak beste bertan egondako torturak ez ziren ezta aipatzen.[6]

Madrilen bizi zen, Ana Vilarekin ezkonduta zegoen eta bost alaba zituen: Claudia, Ángela, Manuela, Julia eta Mikaela.[7] Inoiz ez zuen galdu jaioterriarekiko lotura, eta Errenteriako Oarso urtekarian ohikoak ziren haren kolaborazioak.

Birikako minbiziak jota hil zen 52 urterekin.

Filmografia

aldatu

Zinemagintzan arte zuzendari gisa aritu zen batik bat,[8] eta honako film hauetan parte hartu zuen, besteak beste:

Besteak beste film hauetan parte hartu zuen aktore lanetan:

Liburuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Ion Arretxe zendu da», Oarsoaldeko Hitza, 2017ko martxoaren 18a.
  2. Han bizi izandako haurtzaroaz pasadizoak jasotzen ditu Parole, parole: una infancia en Rentería bere liburuan.
  3. «Ion Arretxe hil da», Berria, 2017ko martxoaren 28a.
  4. (Gaztelaniaz) «Ion Arretxe Gutierrez» Filmoteca Vasca (Noiz kontsultatua: 2017-03-28).
  5. (Gaztelaniaz) «Ion Arretxe Gutierrez» Tebeosfera (Noiz kontsultatua: 2017-03-28).
  6. http://www.elcorreo.com/bizkaia/culturas/cine/201703/18/fallece-arretxe-otra-victima-20170318214408.html
  7. http://canales.diariovasco.com/esquelas/diario/2017-03-24/ion-arretxe-guti-rrez-40227.htm
  8. Arte zuzendaria, diseinu produktorea eta aktorea IMDB datu basean. (Noiz kontsultatua: 2017-02-30).
  9. eitb.eus. (2017/03/18). Ion Arretxe idazle eta zinemagilea zendu da. .
  10. https://web.archive.org/web/20170320233520/http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2017/03/19/ocio-y-cultura/fallece-el-director-artistico-escritor-dibujante-y-actor-ion-arretxe
  11. Arretxe Gutierrez, Ion. (2021). INTXAURRONDO, Intxaurraren hostopeko itzala. Erein ISBN 978-84-9109-697-9..