Hugo Koblet
Hugo Koblet (Zürich, 1925eko martxoaren 21a - Egg, 1964ko azaroaren 6a), Le pédaleur de charme ezizena jaso zuena, txirrindulari suitzar bat izan zen, profesionala 1946 eta 1958 artean, denbora horretan 70 garaipen lortu zituelarik.
Hugo Koblet | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zürich, 1925eko martxoaren 21a |
Herrialdea | Suitza |
Heriotza | Uster, 1964ko azaroaren 6a (39 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: trafiko-istripua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Sonja Koblet (en) (1954 - 1964) |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Txirrindularitzan jazarpen probetan hasi zen, espezialitate horretan suitzako txapeldun zortzi urtez jarraian izan zelarik, baita munduko azpitxapeldun ere 1951 eta 1954an.
Kobleten ospea Europa osotik hedatu zen 1950ean Italiako Giroa irabazi zuen lehen ez italiarra izateagatik. Txirrindulari indartsua zen mendian zein ordekan, sprinter bikaina ere bazelarik, jazarpen probetan izan zuen prestakuntzaren ondorioz. 1951n Fausto Coppi garaitu zuen Nazioen Sari Nagusian, garai hartan munduko txapelketatzat hartzen zen banakako erlojupeko proba bat. Urte horretan bertan, Hugo Kobletek bere garaipenik garrantzitsuena lortu zuen, 1951ko Frantziako Tourra irabaziz.
Koblet itxura oneko eta bere itxuragatik arduratuta zegoen gizon bat zen. Ospeak, bere karrera profesionala kaltetu zuen bizimodu batera eraman zuen. Maila onean lehiatzen jarraitu zuen arren (bi aldiz amaitu zuen bigarren Italiako Giroa), sekula ez zen itzuli 1950 eta 1951n izan zuen mailara. Txirrindularitza profesionaletik 1958an erretiratu zen.
Sei urte beranduago, Koblet auto istripu batean hil zen, bere buruaz beste egin zuela pentsarazi zuten baldintzetan.
Palmaresa
aldatu1947
- Suitzako jazarpen txapelketa
- Etapa 1 Suitzako Itzulian
- 3. Munduko Jazarpen txapelketan
1948
- Suitzako jazarpen txapelketa
- Etapa 1 Romandiako Tourrean
- Etapa 1 Suitzako Itzulian
1949
- Suitzako jazarpen txaplketa
- Romandiako Tourreko etapa 1
1950
- Suitzako jazarpen txapelkta
- Italiako Giroa, Mendiko sailkapena eta 2 etapa
- Suitzako Itzulia ta 3 etapa
- 2. Romandiako Tourrean
- 3. Desgrange-Colombo Challengea
1951
- Suitzako jazarpen txapelketa
- Nazioen Sari Nagusia
- Frantziako Tourra, gehi 5 etapa
- 6. Italiako Giroan eta etapa 1.
- 2. Suitzako Itzulian eta 2 etapa
- 2. Romandiako Tourrean
- 2. munduko jazarpen txapelketan
1952
- Suitzako jazarpen txapelketa
- Züricheko txapelketa
- 2. Romandiako Tourrean eta etapa 1
- 8. Italiako Giroan
1953
- Suitzako jazarpen txapelkta
- Suitzako Itzulia eta 3 etapa
- Romandiako Tourra eta 3 etapa
- 2. Italiako Giroan eta etapa 1
1954
- Suitzako jazarpen txapelketa
- Züricheko txapelketa
- 2. Italiako Giroan eta 2 etapa
- Romandiako Tourreko etapa 1
- 2. Munduko jazarpen proban
1955
- Suitzako errepide txirrindularitzako txapelketa
- Suitzako Itzulia eta etapa 1
- Ticinoko Giroa
- 10. Italiako Giroan eta 2 etapa
- 2. Romandiako Tourrean eta etapa 1
- 2. Flandriako Tourrean
1956
- Espainiako Vueltako etapa 1
1957
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
aldatuItzuli Handia | 1950 | 1951 | 1952 | 1953 | 1954 | 1955 | 1956 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | 1. | 6. | 8. | 2. | 2. | 10. | — |
Frantziako Tourra | — | 1. | — | UT | UT | — | — |
Espainiako Vuelta | — | — | — | — | — | — | UT |
Munduko Txapelketa | UT | UT | — | — | — | — | UT |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Aurrekoa Fausto Coppi |
Italiako Giroaren garailea 1950 |
Ondorengoa Fiorenzo Magni |
Aurrekoa Ferdinand Kübler |
Frantziako Tourraren garailea 1951 |
Ondorengoa Fausto Coppi |
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Hugo Koblet - ProCyclingStats
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hugo Koblet |