Hodei Egiluz Diaz (Galdakao, Bizkaia, 1989ko abenduaren 28a - ziurrenik, Anberes, Belgika, 2013ko urriaren 19a) Anberesen zegoelarik 2013ko urriaren 19an desagerturiko eta 2016ko otsailaren 11an hilda aurkitutako galdakoztar gaztea izan zen. Hodei Egiluzek Ambereseko informatika-enpresa batean egiten zuen lan 2013ko apirilaz geroztik. Desagertu zen gauean, lagunekin afaldu eta haiek agurtu ondoren, Amberesko kaleetan barrena abiatu zen; ez zen etxeratu, eta haren azken arrastoa desagertu aurretik kalean jarritako kamara batek grabatutako haren irudiak izan ziren. Desagertu ondoren, Hodei Egiluz bilatzeko ikerketa polizial eta judizial zabala abiatu zen, haren guraso eta lagunen laguntzarekin batera. Hainbat elkartasun-ekitaldi ere antolatu ziren desagerturik egon zen bi urte pasatxoetan, bereziki bere jaioterritik antolaturik. 2016ko otsailaren 11n, gorpu bat aurkitu zuten Amberesko kanal batean, hurrengo egunetan Hodei Egiluzena zela egiaztatuko zena.

Hodei Egiluz
Bizitza
JaiotzaGaldakao1989ko abenduaren 28a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza2013ko urriaren 19a (23 urte)
Jarduerak

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.