Héctor Alterio
aktore argentinarra
Héctor Benjamín Alterio Onorato (Buenos Aires, 1929ko irailaren 21a-) aktore argentinarra da, hala zineman nola antzerkian ibilitakoa. Ernesto eta Malena Alterio aktoreen aita da.
Héctor Alterio | |
---|---|
(2023) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Héctor Benjamín Alterio Onorato |
Jaiotza | Buenos Aires, 1929ko irailaren 21a (95 urte) |
Herrialdea | Argentina Espainia |
Familia | |
Seme-alabak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta telebista-aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
1960ko hamarkadan Nuevo Teatro konpainia martxan ipini zuen, eta ondoren pelikulak egiten hasi zen. Espainian errefuxiatu zen Alianza Anticomunista Argentina izeneko taldeak berari egindako mehatxuak direla-eta.
Pelikula ugaritan parte hartu izan du, eta hainbat sari lortu izan ditu bere ibilbide profesional luzean, besteak beste 1977ko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra Donostiako Zinemaldian.
Filmografia hautatua
aldatu- Los siete locos (1973).
- Quebracho (1974).
- La Patagonia rebelde (1974).
- Pascual Duarte (1976).
- Asignatura pendiente (1977).
- El crimen de Cuenca (1980).
- Asesinato en el Comité Central (1982).
- La historia oficial (1985).
- Tango feroz: la leyenda de Tanguito (1993).
- La Regenta (1995, telebistan).
- Cenizas del paraíso (1997)
- Las huellas borradas (1999).
- El hijo de la novia (2001).
- Kamchatka (2002).
- Cleopatra (2003).
- Txokolate apur bat (2008)
Ikus, gainera
aldatu
Artikulu hau Argentinako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |