Greenwich meridianoa
Greenwich meridianoa edo Lehenengo meridianoa Ipar Polo eta Hego Polo batzen duen asmatutako zirkuluerdia da, Greenwichetik, zehatzago Londresko aldiriko astronomia-behatokitik.
Greenwich meridianoa jatorrizko meridianoa da: hortik longitudea graduz neurtzen da, hau da 0º longitudea da. Ordu-zona bakoitzak 15º longitudeari dagokio (360º 24 ordu direnez 360/24 = 15)).
Greenwich meridianoaren kontrakoa, hau da zirkulua betetzen duen zirkuluerdia, data aldatzeko nazio-arteko lerroa da, Ozeano Barea zeharkatzen duena. Zenbait uhartedi ordu-eremu ezberdinak ez izateko, lerroa ez da zuzena.
Antzinean, beste lekuak aukeratuak izan ziren erreferentziatzat, adibidez Hierro uhartea, Parisko meridianoa, San Petersburgo (Pulkovo meridianoa) edo Washington. Baina 1884an Washingtonen eginiko konferentzia batean Greenwich erabiltzea erabaki zen.
Iparraldetik hegoaldera, honako herrialdeak zeharkatzen ditu:
Beste planetatan
aldatuEguzki-sistemaren zenbait objektuen lehendabiziko meridianoak honako hauek dira: