Giovanni Domenico Cassini

Giovanni Domenico Cassini (Perinaldo, Genovako Errepublika, 1625eko ekainaren 8a - Paris, Frantzia 1712ko irailaren 14a) astronomo eta ingeniari italiarra izan zen. Bere bizitzaren zati handi batez, Frantzian bizi izan zen eta, beraz, bere izenaren frantsesezko bertsioagatik ere ezaguna da Jean-Dominique Cassini.

Giovanni Domenico Cassini


1. Parisko Behatokiako zuzendari

1671 - 1712 - Jacques Cassini
Bizitza
JaiotzaPerinaldo1625eko ekainaren 8a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaCastle of Fillerval (en) Itzuli
HeriotzaParis1712ko irailaren 14a (87 urte)
Hobiratze lekuaÉglise Saint-Jacques-du-Haut-Pas (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Geneviève de Laistre (en) Itzuli  (1674 -
Seme-alabak
Familia
LeinuaCassini (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaChiesa del Gesù e dei Santi Ambrogio e Andrea (en) Itzuli 1644)
Boloniako Unibertsitatea
(1644 -
Panzano Observatory (en) Itzuli
(1648 -
Hezkuntza-mailadoktoretza
Tesi zuzendariaGiovanni Battista Riccioli
Francesco Maria Grimaldi (mul) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Jacques Cassini
Chrysanthus Notaras (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Honoré Fabri (mul) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakselenographer (en) Itzuli, lur-neurtzailea, matematikaria, astronomoa, ingeniaria, astrologoa eta biologoa
Enplegatzailea(k)Boloniako Unibertsitatea  (1650 -  1669)
Parisko Behatokia  (1669 -  1712)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Frantziako Zientzien Akademia

Find a Grave: 89772492 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Jesuitekin hezi ondoren, bere lehen lana, astrologian interesaturik zegoen noble batentzat taula astronomikoak kalkulatzea izan zen, baina laster utzi zuen lana, Giovanni Pico della Mirandolaren Disputationes adversus astrologiam divinatricem liburuaren eraginez. 25 urterekin Bolognako unibertsitateko irakasle izan zen, Galileo Galileiren ikasle zen Bonaventura Cavalieri ordeztuz.

1652 eta 1668 bitartean, Jupiterren sateliteekin egin zuen pazientzia handiko urte askotako lanaren ondoren, Jupiterren sateliteen eklipseen taulak (efemerideak) argitaratu zituen, orrialde batean sateliteek Jupiterrekiko zuten itxura emanez eta kontrakoan eklipsearen ordua, hasiera, zein amaiera, ordu, minutu eta segundotan emanez. Marte eta Jupiterren translazio epeak neurtu eta Saturnoren lau satelite aurkitu zituen. 1675ean bere izena daraman Saturnoren eraztunen banaketa aurkitu zuen. Jean Richer bere lankidearekin (1630-1696) triangelaketa bidez Martera zegoen distantzia neurtu zuen. Horrekin, Eguzki Sistemaren tamaina neurtu zuen Unitate astronomikoarentzat, benetako balioarena baino %7 bakarrik txikiagoa zen balio bat lortuz (aurreko balioek 3 edo gehiagoko faktoreengatik gutxiesten zuten).

Kometen mugimendua eta Eguzkiaren itxurazko mugimendua behatu zituen. Bere garaiko teleskopiorik aurreratuenak erabili zituen Jupiterren sateliteak behatu eta euren mugimenduen taula zehatzak egiteko, nabigariei euren longitudea zehaztea ahalbidetu ziena, sateliteak, "zeruko erloju" bezala erabiliz. Marteren urtaro aldaketak aurkitu eta bere errotazio epea neurtu zuen, Saturnorenaz gain. Klemente IX.a aita santuarentzat lan egin zuen.

1669an Parisera joan zen Parisko Behatoki berriaren sorreran parte hartzeko. Bi urte gerago, behatoki astronomiko honen zuzendari izan zen. Han Saturno planetaren Japeto, Rea, Dione eta Tetis aurkitu zituen, 1671, 1672, eta 1684an, aipaturiko ordenan, eta hustasun bat ikusi zuen planetaren eraztun sisteman, oraindik, Cassiniren banaketa bezala ezagutzen dena. 1683an zodiakoko argia ikusi zuen eta 1693an Ilargiaren librazio mugimenduak erregulatzen dituzten legeak aurkitu zituen. Horrenbeste ziren bere merituak Luis XIV.a Frantziakoak, 1671n Parisko Behatokiaren zuzendari eta Zientzia Akademiako partaide izendatu zuela.

Garai guztietako astronomo behatzaile handienetakotzat hartzen den arren, teoriari dagokionez, akatsak izan zituen. Adibidez, ez zuen bere osotasunean teoria heliozentrikoa onartu (bere postura, gai honi dagokionez anbiguotasunezkoa izan zen, batzuetan, Tycho Braheren eredua hartuz eta beste batzuetan postura agnostiko bat), edo Keplerrek aurkitutako planeten mugimendu eliptikoa. Edonola ere, teoria horiek, bere garaian, oraindik eztabaidatuak zirela argitu behar da eta Cassinik berak, bigarrenaren egiaztapena lortzen laguntzen amaitu zuela, Bolognako San Petronioko Basilikaren meridianoarekin Lurra eta Eguzkiaren arteko distantziaren aldaketa, orbita obalatu bati, orbita biribil bati baino hobe egokitzen zela frogatuz, erdialdeko objektua, bere erdigunetik distantzia batetara zegoena (Ptolomeo, Koperniko eta Tycho Brahe]]ren sistemek orbita biribilak erabiltzen zituzten, baina ez Keplerrenak, orbita eliptikoak erabiltzen zituen eta epizikloak baztertuta uzten zituen bakarra baitzen). Cassinik, aipaturiko San Petronioren meridianoa (berak birmoldatu zuena) garai hori arte berdindua izan ez zen zehaztasunez, urtearen luzera eta ekliptikaren okerdura neurtzeko erabili zuen, errefrakzio atmosferikoarentzat erabili zuen zuzenketa zehatzari esker. Bere beste akats bat, argiaren abiadura infinitua ez zela ez onartzea izan zen, Jupiterren sateliteen bere behaketak urte batzuk beranduago Ole RømerRømerrek argiaren abiadura neurtzeko erabili zituen arren. Jupiterren errotazioaren bere behaketak, galilear ilargiek eratutako eklipseen bere aurkikuntzak eta Jupiter eta Saturnoren satelite sistemek Keplerren hirugarren legea jarraitzen zutenaren bere egiaztapenak ere Keplerren sistema heliozentrikoaren onarpena lortzen lagundu zuten.

Berrogei urtze zerua behatzen eman ondoren, erabat itsu geratu zen eta Parisen hil zen 1712an. Astronomo eta geodesialari belaunaldi baten aita da: bere seme Jacques Cassini (1677-1756, geografoa izan zen. Bere biloba Cesar Cassinik (1714-1784 1/86400 eskalan Frantziaren mapa bat egin zuen eta bere birbiloba Jacques Dominique Cassini (1748-1845) Parisko Behategiko zuzendaria izan zen eta bere aitak hasi zuen mapa amaitu zuen

Bere izena Cassini martiztar kraterrak darama, baita (24101) Cassini eta (24102) Jacquescassini asteroideek ere. Bere omenez, bere izena, NASAren Saturnoren sistemaren esplorazio sistemak darama, gaur egun oraindik funtzionatzen ari dena.

Bibliografia

aldatu
  • Anna Cassini, Gio. Domenico Cassini. Uno scienziato del Seicento, Comune di Perinaldo, 1994
  • Giordano Berti (a cura di), G.D. Cassini e le origini dell’astronomia moderna, catalogo della mostra svoltasi a Perinaldo -Im-, Palazzo Comunale, 31 agosto – 2 novembre 1997
  • Giordano Berti e Giovanni Paltrinieri (a cura di), Gian Domenico Cassini. La Meridiana del Tempio di S. Petronio in Bologna, Arnaldo Forni Editore, S. Giovanni in Persiceto, 2000


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giovanni Domenico Cassini