Francesco Bartolomeo Rastrelli
Francesco Bartolomeo Rastrelli (errusieraz: Франче́ско Бартоломе́о (Варфоломе́й Варфоломе́евич) Растре́лли; Paris, 1700 – San Petersburgo, 1771ko apirilaren 29a) italiar arkitektoa izan zen. Batez ere Errusian lan egin zuen. Estilo barroko berantiar, dotore eta maiestatetsuko eraikinak diseinatu zituen.
Francesco Bartolomeo Rastrelli | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1700 |
Herrialdea | Errusiar Inperioa |
Heriotza | San Petersburgo, 1771ko apirilaren 29a (juliotar egutegia) (70/71 urte) |
Familia | |
Aita | Carlo Bartolomeo Rastrelli |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Lantokia(k) | San Petersburgo eta Kiev |
Enplegatzailea(k) | Arteen Akademia Inperiala |
Lan nabarmenak | |
Mugimendua | Barrokoa |
1716an San Petersburgora lagundu zuen bere aita, Carlo Bartolomeo Rastrelli. Han, Italiako tradizioa eta Moskuko barrokoa uztartu zituen. 1730ean gorteko arkitekto izendatu zuten, eta postu horretan jarraitu zuen Ana eta Elisabet tsarinen erregealdietan. Katalina II.a zarina estilo barrokoaz nekatu zen eta Rastrelli erretiratu egin zen.
Rastrelliren hamar eraikin
aldatu# | Irudia | Izena | Kokalekua | Data |
---|---|---|---|---|
1 | Rundāle Jauregia | Pilsrundāle, Bauskatik gertu | 1736–1740 1764–1767 | |
2 | Jelgava Jauregia | Jelgava | 1738–1740 1763–1772 | |
3 | Peterhof Jauregia | Peterhof, San Petersburgotik gertu |
1747–1755 | |
— | Peterhof Jauregiko kaperak | Peterhof, San Petersburgotik gertu |
1747–1751 | |
4 | San Andres eliza | Kiev |
1748–1767 | |
5 | Smolni komentua | San Petersburgo | 1748–1764 | |
6 | Vorontsov Jauregia | San Petersburgo |
1749–1757 | |
7 | Katalina Jauregia | Tsarskoe Selo (Puxkin) |
1752–1756 | |
— | Hermitage Pavilion | Tsarskoe Selo (Puxkin) |
1749 | |
8 | Marinski Jauregia | Kiev |
1752 1870 | |
9 | Stroganov Jauregia | San Petersburgo |
1753–1754 | |
10 | Neguko Jauregia | San Petersburgo |
1754–1762 |