Estelle Asmodelle
Estelle Asmodelle (Bowral, Hegoaldeko Gales Berria, Australia, 1964ko apirilaren 22a), lehen Estelle Marie Croot izenaz ezaguna, australiar modelo, sabel-dantzari, musikari, ekintzaile, asmatzaile, artista abstraktu eta akademikoa da.
Estelle Asmodelle | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bowral (en) , 1964ko apirilaren 22a (60 urte) |
Herrialdea | Australia |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Wollongong (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, astronomoa, gidoilaria eta film-zuzendaria |
Enplegatzailea(k) | Queenslandeko Unibertsitatea (2019ko urtarrilaren 3a - |
Mugimendua | Espresionismo abstraktua |
Genero artistikoa | musika elektronikoa |
asmodelle.com | |
Gizon jaio arren, emakumetzat dauka bere burua. 1987ko urriaren 13an Australian legez aintzatetsitako lehen pertsona transexuala bihurtu zen. Izan ere, sexua berresleitzeko ebakuntza egin ondoren bere emakumezko generoari zegokion jaiotza-agiria eman zioten.[1] Handik gutxira, emakumezko pasaportea eman zioten.
Biografia
aldatuLehen urteak
aldatuBowralen jaioa, Berriman hazi zen. Asmodelle Barry eta Sylvia Crooten lehen umea da. Belinda izeneko ahizpa du. Chevalier College, garai hartan mutilentzako eskola zena, eta Moss Vale High School ikastetxean ikasi zuen. 16 urte zituenean ia urtebete eman zuen erietxean bizkarrezurreko meningitisak jota.
Sydneyn denbora laburrez lan egin ondoren, Wollongongera joan zen bizitzera eta Wollongongeko Unibertsitatean izena eman zuen. Han bi gradu-ikasketa ikasteari ekin zion, Zientzia Gradua eta Matematika Gradua zehazki, ikerlari izateko esperoan.
Unibertsitatean bazterkeria transfobikoa jasan zuen langile akademikoengandik.[2] Horren ondorioz, unibertsitate ikasketak utzi zituen eta arreta artegintzan eta musikagintzan jarri zuen. Horrez gain, dantzari hasi zen dantza artearen eta musikaren benetako sintesia zelakoan.[3]
Dantzari
aldatuUnibertsitateko ikasketak utzi ondoren, Asmodelle argazkilari laguntzaile egin zuen lan denbora laburrez. Aldi berean, Sydney Dance Companyren dantza-eskoletara joaten zen, baita Benetako Egiptoko Dantza irakasle baten klasetara ere. Sabel dantza ikasten hasi eta sei aste geroago dantzari hasi zen lanean.
Ondoren, Australiako eta Asiako hainbat ikuskizunetan lan egin zuen. Australiara itzuli zenean bakarkako sabel dantzari hasi zen lanean.
Aktibismoa
aldatuDantzari ibilbidean zehar Asiako hainbat herrialdetara bidaiatu zuen eta horrek zenbait lege-arazo ekarri zizkion, Esaterako, Singapurren atxilotua izan zen bere pasaporteak gizonezkoen M (ingelesez: male) idatzita zeukalako. Horrez gain, Asmodellek aduanazainekin izandako arazoek Australiako legeak aldaraztera bultzatu zuten. Izan ere, Australiako Atzerri Gaietarako eta Merkataritza Sailak sexua berresleitzeko ebakuntza egin izana frogatu zezaketen emakume transexualei besterik ez zien ematen emakumezkoen F (ingelesez: female) izendapena pasaportean.
Asmodellek Australiako Gobernuaren Prokuradore Orokorraren Departamentura eskutitzak eta eskaerak bidaltzeari ekin zion. Beste batzuek, berriz, Hegoaldeko Gales Berriko gobernuari presioa egin zioten, batez ere eskualdeko prokuradore orokorrari, jaiotza-agiriak zuzentzeko eskubidea aldarrikatuz. Asmodelle izan zen jaiotza-agiriak zuzentzea lortu zuen lehen pertsona. Hilabete batzuk geroago, pasaportearen sexu-izendapenna aldatzeko aukera ere aukera eman zuten.
Gaur egun ere, Asmodellek pertsona transgeneroen alde dihardu lanean. 2015ean elkartasuna adierazi zion Caitlyn Jennerri hau transgeneroa zela adierazi zuenean.
Ospea
aldatuEstelle Asmodellek egunkari eta aldizkari artikulu askotako protagonista izandakoa da, besteak beste, Cleo (1987ko maiatza), People (1985eko azaroa eta 1993), Post (1988ko abendua eta 1992 iraila), Penthouse Forum (1986 eta 1991), New Idea (1986ko martxoa), She (1996ko uztaila), New Woman (1992ko ekaina eta 1998), Naughty Sydney (azaleko protagonista – 1991ko azaroa), Tomadachi (1991ko ekaina), Wellbeing (1989ko maiatza eta 1993), eta Nature & Health (1997ko azaroa).
Horrez gain, ehun irrati elkarrizketa baino gehiagotan eta dozenaka aldiz telebistan agertutakoa da, bai Australian, bai Japonian.
Aktore
aldatuAustralian ospetsu bihurtu ondoren, Japoniara joan zen bizitzera. Lau urte eta erdiko egonaldia egin zuen bertan eta 1988tik 1992ra modelo egin zuen lan. Horrez gain, bere lehenengo agerraldia egin zuen film batean, Yoshimitsu Morita zuzendariak zuzendutakoa. Australiara itzuli zenan sabel dantzari buruzko The Enchanted Dance dokumentalean agertu zen.
Modelo
aldatuHastapenetan Australiako Lehen Pin-up Transexuala izendatu zuten Australian Playgirl aldizkarian biluzik agertu ondoren. Supermodel Agency modelo-agentziaren Australiako irudia izan zen; 1996tik 2000ra agentziaren bozeramailea eta modelo nagusia izan zen.
Arte abstraktua
aldatuHaurtzarotik artelan abstraktuak margotzen ditu. Wollongongeko Unibertsitatean ikasten ari zenean, koadro handiak margotzen hasi zen. Bakarkako lehen arte-erakusketa Wollongong Eskualdeko Arte Galerian (gaur egungo Wollongong Hiriko Galeria) egin zuen. 1991n Tokioko Arte Museo Metropolitanoan erakusketa egin zuen, UNESCOren Nazioarteko Adiskidetze Erakusketaren parte.
2010ean bere lehenengo arte-liburua argitaratu zuen, Transience izenburukoa.
Ibilbide aldaketa
aldatuJaponian bizi zenean, Japoniako zenbait teknologia enpresa handitarako lan egin zuen aholkulari tekniko, besteak beste: Mitsubishi, Nachi-Fujikoshi, NSK eta Nippon Seiko K.K. Beste norabide bat hartu zuen bizitzan, bizitza akademikora itzuliz. Denbora horretan zehar, zenbait berrikuntza teknologiko patentatu zituen. Estelle Asmodellen patenteak Croot, Estelle[4] eta Asmodelle, Estelle Miss[5] izenekin erregistratuta daude.
2008an berriro ekin zion ikasteari. Erdialdeko Lancashireko Unibertsitatean astronomia-ikasketak hasi zituen.
Liburuak
aldatuAutobiografia
aldatu- 1998: Anaesthetic Dream
Artea
aldatu- 2010: Transience
Diskografia
aldatuEstudioko diskoak
aldatu- Electronic Mischief (2009, Indie disko-etxea, musika elektroniko eta elektro house)
- Daark Universe (2010, Night Star Pictures, new age eta anbientea)
- Asmelectrix (2011, NSP Records, musika elektroniko eta elektro house)
- Transelectrix (2011, Night Star Pictures, musika elektroniko eta elektro)
- Grooveatropolis (2013, Night Star, musika elektroniko eta dance)
- Monotonic Meditations (2014, Nsp & Asmodelle, new age eta meditazioa)
Filmografia
aldatuZinema
aldatuUrtea | Izenburua | Rola | Oharrak |
---|---|---|---|
1989 | 24 Hour Playboy | Monroe Chan | Ai to heisei no iro - Otoko (japonieraz: 愛と平成の色男) izenaz ere ezaguna |
Erreferentziak
aldatu- ↑ The Daily Mirror (Australia) 1987ko urriaren 13a.
- ↑ Highlands Post 1987ko urriaren 21a.
- ↑ Nature & Health Magazine (Australia).
- ↑ "Croot, Estelle" izenaz erregistratutako patenteak. .
- ↑ "Asmodelle, Estelle Miss" izenaz erregistratutako patenteak. .
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Estelle Asmodelle Twitterren
- (Ingelesez) Estelle Asmodelleren musika webgunea
- (Ingelesez) Estele Asmodelleren liburuari buruzko webgunea