Emma Suárez

aktore espainiarra

Emma Suárez Bodelón (1964ko ekainaren 25a, Madril) espainiar antzerki eta zinemako aktore bat da.

Emma Suárez

(2017)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEmma Suárez Bodelón
JaiotzaMadril1964ko ekainaren 25a (60 urte)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak
KidetzaEspainiako Arte Eszenikoen Akademia

IMDB: nm0840772 Allocine: 17667 Allmovie: p154021 Edit the value on Wikidata

1996an aktore onenaren Goya Saria eskuratu zuen, El perro del hortelano pelikularekin. Bestela, Julio Medemen lehenengo hiru pelikuletan parte hartu zuen (1992-95).

Biografia

aldatu

Arte munduetik urrun eta aktore-bokazio berezirik gabeko familia batean jaio zen. Hamalau urte zituela, gazteentzako casting batean hautatu zuten, Rosa Chacelen Memorias de Leticia Valle eleberriaren zinemarako egokitzapenean protagonista izateko. Miguel Ángel Rivas zuzendu zuen eta Fernando Rey, Ramiro Oliveros, Esperanza Roy edota Jeannine Mestre aktoreekin egin zuen bat, besteak beste.

Orduan, interpretazioan profesionalki aritzea erabaki zuen, eta 1982an antzerkian El cementerio de los pájaros lanarekin debutatu zuen. Antonio Galak idatzia, Irene Gutiérrez Caba eta Encarna Paso izan zituen protagonista.

Antonio Betancor (1919: Crónica del alba), José Luis Garci (Sesión continua) edo José Luis Borau (Tata mía) bezalako zuzendari ospetsuen filmaketetan eta Isabel Coixet (Demasiado viejo para morir joven) bezalako zuzendari berriekin osatu zuen bere prestakuntza.

1986an, Carlota Núñezen (Concha Cuetos) iloba eta isilmandataria izan zen TVEko Tristeza de amor telesailean. Antzerkian Bajarse al moro eta La Chunga lanetan jarraitu zuen.

Joaquín Sabinak Así estoy yo sin ti bere arrakastaren bideoklipean emakumezko protagonistaren rola betetzeko aukeratu zuenean Espainian zuen ospea izugarri handitu zen. 1989an, Juan Miñónen La blanca paloma filmean egin zuen lehen protagonista lana, Francisco Rabal eta Antonio Banderasekin lan eginez.

Julio Medemen (Behiak, La ardilla roja y Tierra) filmek aurrea hartu zioten Pilar Miróren deiari, norekin El perro del hortelano eta Tu nombre envenena mis sueños filmetan izan zen protagonista. Lehenengo laan horri esker emakumezko aktore protagonista onenaren Goya saria jaso zuen.[1] Guztietan bikote artistiko sendoa osatu zuen Carmelo Gómez aktorearekin.

1997an Querido maestro telesailarekin itzuli zen telebistara. Ondoren, zinemarako proiektuetan selektiboago agertu zen eta antzerkiari ekin zion berriro; 2002an, Aitana Sánchez-Gijónekin batera, Jean Geneten Las criadas obra antzeztu zuen, Mario Gasen zuzendaritzapean. Parte hartu zuen beste muntaia batzuk Proserpina, Perséfone (Bob Wilsonen aginduetara) eta Osaba Vania (Elenaren pertsonaiari bizia emanez) izan ziren.

Manuel Gutiérrez Aragónen Visionarios eta El caballero Don Quijote filmatu ondoren, 2004an Juan José Garfia presoaz maitemintzen den emakumearen papera egin zuen Horas de luz filmean. Lan garrantzitsuak egin zituen Bajo las estrellas, La casa de mi padre eta La mosquitera filmetan.

Orduko telebistako lanen artean El pantano, Cuéntame cómo pasó eta Cazadores de hombres daude.

Emakumezko aktore onenaren Goya Saria lortu zuen 1996an, Pilar Miróren El perro del hortelano filmean bertsotan egindako lanagatik. 2017ko otsailean ospatutako Goya sarien edizioan bi sari irabazi zituen: aktore nagusiarena (Pedro Almodóvarren Julieta) eta bigarren mailako aktorearena (Isaki Lacuestaren La próxima piel).

2020an, Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina jaso zuen.[2]

Bizitza pribatua

aldatu

Juan Estelrich Jr. errealizadorearekin ezkonduta egon zen. Hark La vida láctea eta Pintadas film luzeetan zuzendu zuen, eta harekin izan zuen lehen semea, Juan (1992an jaioa).[3] Estelrichekin zuen harremana hautsi ondoren, Suárez Andy Chango musikariaren bikotekidea izan zen- alaba bat ere izan zuen- 2010ean hautsi zen arte.

Filmografia

aldatu

Zinema

aldatu

Telebista

aldatu
Urtea Telesaila Pertsonaia Katea Oharra(k)
1984 Fragmentos de interior Luisa La 1 4 atal
1986 Tristeza de amor Leticia 13 atal
1989 Delirios de amor Almudena Atal 1
1994 La mujer de tu vida Lucía Atal 1
1997 Querido maestro Elena de Diego Telecinco 25 atal
2003 El Pantano Claudia Alonso Antena 3 9 atal
2004 Cuéntame cómo pasó Elisa La 1 7 atal
2007 Hospital Central Blanca López Telecinco 3 atal
2008 Cazadores de hombres Ana Leal Antena 3 8 atal
2010 Vuelo IL 8714 Olga Telecinco 2 atal
Sofía Federica Greziakoa 2 atal
2017 La zona Marta Carcedo Movistar+ 6 atal
2019 Criminal María de los Ángeles Toranzo Puig Netflix 3 atal
2020 Néboa Mónica Ortiz La 1 8 atal
2022 Intimidad Miren Netflix 8 atal
2023 Reina Roja Laura Trueba Prime Video 7 atal

Antzerkia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu