Elula Perrin

idazle frantziarra

Elula Perrin, sortzez Huguette Ellul (Hanoi, 1929ko martxoaren 31 - Paris, 2003ko maiatzaren 22a), idazlea zen, eta diskoteka-jabea, 1970 eta 1980ko hamarkadetako lesbiana-gauaren munduko pertsonaia.[1][2]

Elula Perrin
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHuguette Ellul
JaiotzaHanoi1929ko martxoaren 31
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis2003ko maiatzaren 22a (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, abokatua eta autorea

Biografia

aldatu

Elula Perrin 1929ko martxoaren 31n jaio zen, Hanoin (Indotxina frantsesa, gaur egungo Vietnam). Haren ama mestiza eurasiar bat zen, eta aita frantsesa.[3] 1946an joan zen Frantziara, 17 urte zituela. Zuzenbidean lizentzia lortu ostean, ezkondu eta senarrari lagundu zion Marokora, eta han deskubritu zuen homosexuala zela.

1968ko maiatzean, Elula Perrinek 'Le Yéti' diskoteka lesbiana ireki zuen Saint-Tropezen, eta lau urte geroago itxi zuten.[4] 'Katmandou' sortu zuen Parisen, 1969an, Aimée Morirekin.

Famatua egin zen 1977an Les femmes préfèrent les femmes liburu autobiografikoa argitaratu zuenean, eta telebista saioetan parte hartu zuen, emakumeekiko duen erakargarritasunaren lekukotasuna emateko konplexurik gabe. Beste lan batzuk ere idatzi zituen zain berean: Tant qu'il y aura des femmes (1978), Mousson de femmes (1985).

1990ean, 'Katmandou' halabeharrez itxi ostean, 'Le Privilege' ireki zuen, Le Palace ikuskizun-aretoko sotoan. Beste hainbat diskotekaren kudeaketaz ere arduratzen zen, 'La Rive Gauche', esaterako.

Bi polizia eleberri idatzi zituen Hélène de Monferrandekin.

2000an, Catherine Gonnard-ek Perrinen bizitzari buruzko dokumental bat egin zuen Canal+ katearentzat, Elula, les hommes on s'en fout izenekoa.

2003ko maiatzaren 22an hil zen, Parisen, gaixotasun luze baten ondorioz, 74 urte zituela.[5]

Jarrera politikoak

aldatu

Elula Perrinek 1977tik aurrera hartu zuen hitza (L'Huile sur le feu telebista-saioan), emakume lesbianei ikusgarritasuna eman eta butch (fr) delakoaren klixetik urrun dagoen errepositorio mediatiko bat ekartzeko asmoz.

Bere konpromisoa moderatua da: Mouvement de Libération des Femmes mugimenduarekin bat egiteari uko egin zion, eta Arcadie hobetsi, homosexualitate diskretu eta erreserbatu baten aldarrikapenagatik batzuetan zalantzan jarri izan zen taldea. Bere bizitzaren azken aldera, eskuinari botoa ematen ziola adierazi zuen, François Mitterranden gobernantzak atsekabetuta, zeini botoa eman zion 1981ean, "ezkerrak egindako promesetako bat ere ez baitzen bete", haren esanetan.

Blase Provitolak kolonizazio printzipioaren defendatzailetzat ("colonial apologist") jotzen du Elula Perrin, zuriak ez diren emakumeen exotikotze ugariengatik, Vichyko Gobernuarekiko zuen nostalgiagatik eta Hiroshimako bonbardaketa atomikoen apologia egiteagatik Les femmes préfèrent les femmes lanean (1977).[6] Mousson de femmes lanean (1985) AEBetako eta Frantziako inperialismoei egindako gorazarrea ere aurpegiratu izan dio.[6]

  • Les Femmes préfèrent les femmes, Ramsay, Paris, 1977; J'ai lu, 1985; Double interligne, Paris, 1997; la Cerisaie, Paris, 2002.
  • Tant qu'il y aura des femmes, Ramsay, Paris, 1978.
  • Alice au pays des femmes, Ramsay, Paris, 1980.
  • Mousson de femmes, Ramsay, 1985; la Cerisaie, Paris, 2003 (préface de Josée Dayan).
  • Pour l'amour des femmes, Ramsay, Paris, 1995.
  • L'Eurasienne, Paris, Editions Osmondes, 1997.
  • Va y avoir mistral, elles ne sont pas toutes gentilles, Paris, Double interligne, 1999.
  • Bulles et noctambules : histoire de la nuit au féminin, Double interligne, Paris, 2000.
  • Révolte des amours mortes (elle préfère toujours les femmes), Paris, la Cerisaie, 2003.
  • avec Louna Borca, Un amour, deux femmes, Paris, la Cerisaie, 2004.

Erreferentziak

aldatu
  1. Biographie d'Elula Perrin. ..
  2. Relevé des fichiers de l'Insee
  3. Présentation éditeur du livre Mousson de femmes, Ramsay, 1985.
  4. Jacques Chancel, entretien avec Elula Perrin dans Radioscopie, 7 octobre 1977, 55 min.
  5. «Elula Perrin, fondatrice du Katmandou, haut lieu lesbien» Le Monde 2 juin 2003..
  6. a b Blase A. Provitola. (2019). «In visibilities: the Groupe du 6 novembre and the production of liberal lesbian identity in contemporary France» Modern & Contemporary France 27 (2): 223-241. ISSN 0963-9489...

Kanpo estekak

aldatu