Edith González
Edith González (Mexiko Hiria, 1964ko abenduaren 10a - Huixquilucan, Mexiko 2019ko ekainaren 13a) Mexikoko aktore eta dantzaria izan zen. Televisa, TV Azteca eta Telemundo kateetan produzitu ziren Telenobeletan lan egiteagatik egin zen ospetsua.
Edith González | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mexiko Hiria, 1964ko abenduaren 10a |
Herrialdea | Mexiko |
Bizilekua | Mexiko Hiria |
Heriotza | Huixquilucan (en) , 2019ko ekainaren 13a (54 urte) |
Hobiratze lekua | Parque Memorial Gayosso (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: obulutegiko minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Neighborhood Playhouse School of the Theatre (en) Sorbona Lee Strasberg Antzerki- eta Film-Eskola |
Hizkuntzak | Mexikoko gaztelania italiera frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
|
Bere debuta 1970. urtean egin zuen haur-antzezle bezala Televisa kanalean, Lucía Sombra izeneko telesailetan jarraitu zuen agertzen 1970eko hamarkadan. 1974. urtean zinean debuta egin zuen Canción de Navidad izeneko pelikulan.Bere lehen paper garrantzitsua telesailaren barruan, los ricos también lloran telesailean izan zen. Bere agerpen garrantzitsuenak honetaz gain: Soledad, Risa salvaje, Monte salvaje eta Mundo de fieras izan ziren.
Biografia
aldatuGonzalezek, Constanza izeneko alaba bat izan zuen (2004ko abuztuaren 17an jaioa). Hasiera batean ez zuen aitaren izena eman nahi izan eta 2008. urte arte bakarrik heztea erabaki zuen. Beranduago, alabaren aita Santiago Creel politikari mexikarra zela aitortu zuen. Christian Bach aktorearekin harreman handia zuen, sexu-eszenen aurka ere agertu zen bere ibilbidean zehar eta bere doble bat eskatzen zuen grabaketa horietarako.
Gaitza eta heriotza
aldatu2016. urtean obulutegiko minbizia atzeman zioten, ebakuntza bat egin ostean gaitza gainditu zuela uste izan zuen berak. 2019. urteko urtarrilean berrerortze bat izan zuelaren zurrumurrua irten zen baina berak hori egia zela ukatu zuen.
2019. urteko ekainaren 13an, Gonzalez gaitzaren ondorioz hil zen. Ekainaren 14an bere gorpua Jorge Negrete antzokira eraman zuten, non omenaldi bat eman zitzaion bere jarraitzaile, familiar eta lagunen artean. Omenaldiaren ostean, bere gorpua Parque Memorial Gayosson lurperatua izan zen.