Ebru Timtik (Turkia, 1978Istambul, 2020ko abuztuaren 27a) [1] Turkiako espetxe batean gose greba egin zuen giza eskubideen aldeko abokatu kurdua izan zen.[2]

Ebru Timtik
Bizitza
Jaiotza1978
Herrialdea Turkia
Lehen hizkuntzaturkiera
HeriotzaIstanbul2020ko abuztuaren 27a (41/42 urte)
Heriotza moduasuizidioa: Ahuleria
Hezkuntza
Hizkuntzakturkiera
Jarduerak
Jarduerakabokatua, giza eskubideen aldeko ekintzailea eta legelaria
Jasotako sariak
IMDB: nm9578866 Edit the value on Wikidata

2017ko irailean atxilotu zuten DHKP-C erakunde komunistako militanteak babesteagatik haien aurkako prozesu konplexuan.

Epaiketa justu baten alde[3] 238 eguneko gose greba ondoren, hil egin zen.[4][5]

Biografia

aldatu

Timtik 2017ko irailean atxilotutako 18 abokatuen talde bateko kide zen. Progresuen Abokatuen Elkartearen (Çağdaş Hukukçular Derneği, ÇHD) edo Herriaren Lege Bulegoko (Halkın Hukuk Bürosu) kideak ziren. DHKP-C erakunde komunistako militanteak babesten zituzten haien aurkako prozesu konplexuan eta komunistak defendatzeagatik espetxeratu egin zituzten 2019ko martxoan, Herri Askapenaren Alderdi Iraultzaile / Fronteak legez kanpoko kide izateagatik edo elkartzeagatik kartzela zigorrak luzatu zizkieten.[6] Timtikek 13 urte eta 6 hilabeteko kartzela zigorra jaso zuen[7] eta Aytaç Ünsal 10 urte eta 6 hilabetera kondenatu zuten.

Milena Buyum, Amnesty International Turkiako kanpaina arduradunak [8] Abokatuak baldintzarik gabe aske uzteko eta kondena kentzeko eskatu zuen. Urrian ordea, Istanbulgo Eskualde Auzitegiko Auzitegian Timtik-en helegitea ezetsi egin zen eta heriotzaren unean, Turkiako Auzitegi Gorenaren aurkako helegitearen zain zegoen.

Gose greba

aldatu

2020ko urtarrilaren 2an, Timtikek gose greba hasi zuen epaiketa justua izateko eskubidearen alde borrokatzeko eta Ünsalek otsailaren 2an hasi zuen. Ekainaren 1ean, Abokatu Demokraten Nazioarteko Elkarteak 365 atzerritar eta 400 turkiar abokatuk sinatutako eskaera aurkeztu zuten Auzitegi Gorenean preso dauden abokatuak absolbitzea eskatuz. Uztailaren 30eko lehen orduetan, Timtik eta Ünsal segurtasun handiko Silivri espetxetik ospitalera eraman zituzten 2020ko abuztuaren 12an, Demokraziaren eta Munduko Giza Eskubideen Europako Elkarteak Nazio Batuei zuzendutako gutun irekia bidali zuen, gose greban dauden abokatuekiko duten kezka larria adierazteko. [9]

Ospitalean bisitatu zuen lehengusuak Timtikek gose greba hautsi zezan presioa jaso zuela esan zuen: "Etengabe ari dira bere borondatea hausteko maniobrak egiten. Aitzakia bakoitza erabiltzen ari dira. " 238 egun barau ondoren Timtik hil egin zen 2020ko abuztuaren 27an, Istambulgo Sadi Konuk ospitalearen hil zen 30 kg baino ez zituen. Gose greban hildako laugarren preso turkiarra bihurtu da aurten, Helin Bölek, İbrahim Gökçek eta Mustafa Koçak hil ondoren. [6]

Timtik Gaziko hilerrian lurperatu zuten, eta ehunka lagun bildu ziren haren heriotza salatu eta abokatuari agurra emateko. «Ebru Timtik hilezkorra da!», eta horrelako mezuak zabalduz.[6]

Bere heriotzaren aurkako erreakzioak

aldatu

Timtiken heriotzak hainbat erreakzio sortu zituen:

  • CHP Herriaren Alderdi Errepublikanoko diputatu Sezgin Tanrikuluk gertatutakoa gaitzetsi zuen: «Gose grebaren ondoriozko heriotzak jendearen kontzientzia astintzen du. Zoritxarrez, badira prozesu horren arduradunak. Lehenik eta behin, batzorde politiko eta judiziala dago. Epaiketa justu bat egin genezakeen gure laguna hil baino lehen, baina ez zen hala izan».
  • Sinan Zincir abokatuaren arabera, «demokraziaren eta borroka iraultzailearen martiria» izan zen Timtik.
  • Nesrin Nas Turkiako politikariak Twitter-en idatzi zuen: "Sentitzen dut. Bidezko epaiketa nahi zuen. Herritarrentzako eskaera bidezko epaiketaren aurrean entzungor bihurtzen duen egoera ... Nora goaz horrela? "
  • Zülfü Livaneli musikari turkiarrak Twitterren idatzi zuen: Timtiken heriotza Turkiako "gizateriaren, justiziaren eta kontzientziaren heriotza" izan da.
  • Europako Demokraten Abokatuek txio bat egin dute: "Guk, mundu osokoak, saiatu gara gure onena eamten, baina injustiziaren ondorioz, Turkiako sistema judizial disfuntzionala, ezin izan dugu bere eskuetatik atera."
  • Dunja Mijatović Giza Eskubideen Komisarioak honako hau adierazi du: "Timtiken heriotza Turkian sistema judizialak eragindako giza sufrimenduaren ilustrazio tragikoa da.
  • Europako Kanpo Harremanetarako Zerbitzuaren adierazpen batek honela zioen : "Bidezko epaiketa baten aldeko borrokan izandako emaitza tragikoek argi eta garbi erakusten dute Turkiako agintariek herrialdeko giza eskubideen egoera modu sinesgarrian kudeatzeko dituzten gabeziak larriak,

Erreferentziak

aldatu
  1. Kurdish human rights lawyer Ebru Timtik dies after 238-day hunger strike, By Dana Kennedy, New York Post, August 29, 2020
  2. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-08-28). «La abogada kurda Ebru Timtik muere tras 238 días en huelga de hambre por un juicio justo» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
  3. «Ebru Timtik abokatu kurdua hil da, 238. gose greba egunean» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
  4. «Muere una abogada turca tras 238 días de huelga de hambre por un "juicio justo"» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
  5. (Gaztelaniaz) «Muere la abogada Ebru Timtik en el día 238 de ayuno de muerte» www.meneame.net (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
  6. a b c Alzuru, Jon Ordoñez Garmendia-Jone Bastida. «Ebru Timtik hil da, Turkian gose greban zegoen ezkerreko abokatua» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
  7. (Gaztelaniaz) «Noticias de Turquía» El Español (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
  8. (Ingelesez) «Lawyer Ebru Timtik loses life on 238th day of her death fast demanding fair trial» www.duvarenglish.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
  9. .

Kanpo estekak

aldatu