Dorothy Crowfoot Hodgkin
Dorothy Mary Crowfoot Hodgkin OM FRS HonFRSC[1] (Kairo, Egiptoko Kediverria; 1910eko maiatzak 12 - Ilmington, Ingalaterra; 1994ko uztailak 29) kimikari eta unibertsitateko irakasle britaniarra izan zen.[2] 1964an Kimikako Nobel saria irabazi zuen, X izpien eta molekula biokimiko nagusien egitura-deskribapen lanagatik.[3][4]
2014ko Nazioarteko Kristalografia Urtea (International Year of Crystallography 2014, IYCr2014) ospatu zenean, kristalografiaren inguruko aipu historiko ezberdinak goratzeaz gain, Crowfoot-en Nobel Sariaren 50. urteurrena ospatu zen.[5][6]
Biografia
aldatuLehen urteak
aldatuCrowfoot-en gurasoak John Winter Crowfoot (1873 - 1959) eta Grace Mary Crowfoot (Hood jaiotzez, 1877 - 1957) ziren, Britaniar inperioko Ipar Afrika eta Ekilde hurbileko kolonietan lan egiten zuten arkeologoak.[7] Lincoln-eko dantzaldi batean elkar ezagutu zuten, etahurrengo urteetan zehar korrespondentzia mantendu zuten bakoitzak bere bizitza egiten zuen bitartean. John, Zipren induskatzen egon zen eta Birminghamgo unibertsitatean klaseak ematen; ostera, Egiptora joan zen Kairoko eskola batean lan egitera eta bost urte egin zituen Sudango gobernuarentzat lanean, Zaharkinen Kontserbazio eta Hezkuntza Zuzendari bezala. 1908an Kairora bueltatu zen, Hezkuntza ministerioko inspektorea bilakatzeko.[8]
Grace Mary edo Molly-k (hala deitzen zuten lagunek) emagintza ikasi zuen Clapham Amatasun Ospitalean, eta 1908an, emagin profesional bezala erroldatu zen. Ikasitakoa berehala jarri zuen praktikan, ahizparekin batera, 1908ko Messinako lurrikararen zaurituak laguntzeko sorospen-talde bat antolatuz. Jarraian, Ingalaterrara bueltatu eta Londreseko Emakumeen Medikuntza Eskolan medikuntza ikasteko ideia zuen, baina 1909ko apirilean John-ek ezkontzeko eskatu zion. Hala, 1909ko uztailaren 20an Nettleham-en ezkondu ziren,[9] eta 1910eko maiatzaren 12an Dorothy jaio zen.[7]
Denera lau alaba izan zituzten: Dorothy, Joan (1912 - 2002),[10] Elisabet Grace (1914 - 2005),[11] eta Diana (1918 - 2018).[12] Lehen urteetan, neguko hilabetetan familia Kairon bizi zen, eta udan, Ingalaterrara bueltatzen ziren (Worthing-era, aitaren jaioterrira) Egiptoko hilabete beroenak ekiditeko.[9] 1914an, Lehen Mundu Gerraren hasierarekin aita Kairora bueltatu behar izan zen bitartean, ama hiru alabekin geratu zen Ingalaterran. Haiekin etxean zegoen bitartean alabei klaseak eman zizkien.
Hurrengo urtean, dagoeneko etxe batean kokaturik zeudenean, neskak umezain batekin geratu ziren eta ama Kairora bueltatu zen.[7] Gehienbat bananduta egon ziren arren, ama-alabak kontaktua mantendu zuten; izan ere, Dorothy-k 10 urterekin kristalen inguruko interesa erakutsi zuenean, ama izan zen aurrera egitera animatu zuena.[13]
1921ean, 11 urte zituela, Beccles-eko Sir John Leman lehen hezkuntzako eskolara sartu zen. Bertan, bere adimenagatik eta kapazidade altuak edukitzeagatik bereizi zen, mutilekin batera kimika ikasteko baimena eskuratu zuelarik (eskola osoko bi nesketako bat).[13][14] 13 urterekin, bere gurasoak Khartum-era (Sudan) etxez aldatu ziren, eta denboraldi batez bisitatzeko aukera izan zuen. Mundu gerraren amaierarekin, familia haurtzaroko errutinara bueltatu zen: neskak barnetegi batean ikasten zuten neguan, eta ama gabonetako oporretan eta udako hilabetetan soilik ikusten zituzten.[9]
Nerabezaroaren hasieran, Dorothy-k bere bizitzako lana izango zeneranzko lehen pausoak eman zituen; 1924 inguruan, amak Charles Harington lehengusua aurkeztu zion (kimikaria izango zena), eta honek D. S. Parsons-en Biokimikako Oinarriak (Fundamentals of Biochemistry) liburua gomendatu zion.[15] Urte pare bat geroago, bere hamaseigarren urtebetetzean, amak William Henry Bragg-en Gauzen Naturari dagokionez (Concerning the Nature of Things, 1925)[16] eta Ogibide eta Teknologia Berriak (Trades and New Knowledge, 1926) liburuak oparituko zizkiolarik, X izpien eta kristalografiaren ingurukoak.[17][18] Horrez gain, A. F. Joseph kimikari eta familiako ezagunak, bere interesetan aurrera egitera animatu zuen; mineralen analisi-ekipamendu mugikor bat oparituz, ahizpa Joanekin erreketan aurkituriko hartxintxarrak aztertzeko erabiltzen zuena.[19][20]
Goi-hezkuntza
aldatu1928an Oxfordeko unibertsitatean (Somerville College) sartzea lortu zuen, bertan kimika ikasteko. [17] Aipatzekoa da, garai hartan emakumeentzat goi-mailako hezkuntza bat eskuratzea ez zela gauza erraza; Oxford-en zehazki, emakumeek ikasleen %20 baino ez zuten osatzen, eta haien eskubide eta askatasunak oso mugaturik zeuden (ez zitzaien eztabaidetan parte-hartzea baimentzen edota lagunik gabe jantokira joaten). Halaber, Crowfoot-ek gradua egiten ari zenean John Desmond Bernal (1901-1971)[21] Cambridge unibertsitateko kristalogrofoaren konferentzia batera joateko aukera izan zuen; Bernal-ek X izpiak modu aurrekarian erabiltzen zituen, kristal biologikoak (bereziki, zeluletako proteina garrantzitsu eta ugarienak) aztertzeko eta hauen egitura molekularrari, zein propietate kimikoei buruz gehiago jakiteko.[18]
1932an diplomatu ostean, Cambridgeko unibertsitatera joatea erabaki zuen Bernalekin bere graduondoko ikasketak jarraitzeko. Elkarrekin lan egin zuten X izpien difrakzio teknika erabiliz pepsina proteina analizatu ahal izateko.[22] Emaitzak 1934an argitaratu zituzten.[17] Maitaleak izatera heldu ziren.[23]
1934an, doktoretza hasi zuen Cambridgeko unibertsitatean. Kristalografian espezializatu zen, bere tesia esterol eta erlazionaturiko hidrokarburoen x-izpi difrakzio analisiaren ingurukoa zelarik.[20] Espezializazio horretan murgilduta ibili zen irakasle Oxforden, 1977 urte arte.[3]
Bere izekok, Dorothy Hood, ikasketak ordaindu zizkion hasieran baina ondoren diru laguntzak jaso zituen Rockefeller eta Nuffield Fundazioen eskutik. 1937an Thomas Hodgkin-ekin ezkondu zen eta hiru seme alaba izan zituzten.[3]
Karrera profesionala
aldatuDoktoretza eskuratu ondorengo hamarkadan (1935 - 1946), Somerville College-ko fellow edo akademiko postua eskuratu zuen.[24] Postu hau betetzen zuen bitartean kimikako klaseak ere ematen zituen; bere klaseak jaso zituzten ehundaka ikasleen artean, Margaret Tatcher aipatzekoa da.[25]
Hurrengo hamar urteetan (1946 - 1956) kimika ematetik X izpien kristalografiako irakasle izatera aldatu zen.[24] Crowfoot irakasle bihurtu zen Oxforden 1957an, eta laborategi guztiz modernoa eman zioten hurrengo urtean.[26] 1960ko hamarkadan Royal Society-ko Wolfson ikerketa-irakasle karguan aritu zen; soldata, ikerketa- eta laguntza-gastuak eman zizkiona Oxfordeko Unibertsitatean lanean jarraitzeko.[27] Jarraian, 1977tik 1983ra, fellow bilakatu zen Wolfson Collegean (Oxford).[24]
Ikerketa
aldatuIkusi, Braggen difrakzioa.
Hodgkinek biokimika ikerketa ugari egin zituen X izpiei esker. Intsulina izan zen bere ikerketak egiteko lehentasun bezala erabili zuena, 1934an Robert Robinsonek intsulina kristalinoaren lagin bat eman zionean. 1930eko hamarkadan X izpiei buruzko teoriarik ez zegoenez garatuta, teknika kristalografikoa hobetzea erabaki zuen hurrengo biomolekulen estruktura tridimentsionala zehaztuz:[4][22][29]
Penizilina
aldatuPenizilina antibiotiko betalaktamikoa da, Alexander Fleming mediku eskoziarrak aurkitua 1928an. Bere egitura kimikoa Edward Abraham-ek (1913 - 1999)[30] proposatu zuen lehen aldiz 1942an. Baina ez zen izan 1945 arte, Dorothy Crowfoot Hodgkin-ek Abraham-en hipotesia berretsi zuela X izpien kristalografia erabiliz.[31]
Estatu Batuetako eta Erresuma Batuko ikerketa medikoko batzordeek hainbat unibertsitatetan, farmazia-konpainietan eta ikerketa-sailetan egindako analisi kimikoak Science aldizkarian batera argitaratu zuten. Artikuluan aditzera ematen da penizilina-konposatuaren hainbat forma daudela; β-laktamasa izeneko osagai konstante batek eta aldakorrak diren albo-kateek osatuak.[32]
B12 bitamina
aldatuIntsulina
aldatuIntsulina, 1969an,[34] eta honekin batera, laktoglobulinarena, ferritinarena, eta tabakoaren mosaikoaren birusarena.
Sariak eta Aitortzak
aldatu- 1947an, Royal Society-ko Kide (Fellow of the Royal Society, FRS) hautatu zuten.[1]
- 1958an, Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademiako Nazioarteko Ohorezko Kidea izendatu zuten.[35]
- 1964an, Kimikako Nobel Saria irabazi zuen.[3]
- 1965ean, Merituaren orden (Order of Merit, OM) titulua eman zion Erresuma Batuko Elisabet II.a erreginak.
- 1966an, Iota Sigma Pi (ΙΣΠ) Elkarte Nazionalaren Ohorezko Kidetza eman zioten.[36]
- 1970ean, Europako Biologia Molekularreko Erakundeko (European Molecular Biology Organization, EMBO) bazkidetza eskuratu zuen.[37]
- 1976an, Copley Domina eskuratu zuen lehen emakumea bilakatu zen.[38][39]
- 1978an, Batheko Unibertsitateak ohorezko Zientziako Gradua eman zion.[40]
- 1981ean, Dalton Domina irabazi zuen.
- 1982an, Lomonosov Urrezko Domina irabazi zuen.[41]
Bizitza pertsonala
aldatuIdeia politikoak
aldatuZientzia eta Mundu Gaietako Pugwasheko Konferentzietan parte hartu zuen.[15]
Osasuna
aldatuArtritis erreumatoide-ak jota gurpildin aulkian bukatu bazuen ere, ikertzen jarraitu zuen. Izan ere, Hodgkinek, bere lehen haurra jaio ondoren infekzio bat izan ondoren, garatua zuen artritis kronikoa 28 urte zituela. Horrek eskuak handituta eta desitxuratuta utzi zizkion.[7]
Crowfoot herri kulturan
aldatu- 2016an, Raquel Gonçalves-Maia-k Dorothy Crowfoot Hodgkin. Pepsina. Penicilina. Colesterol. Vitamina B12. Insulina. liburua idatzi zuen portugesez.[42]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Ingelesez) Dodson, Guy. (2002-01). «Dorothy Mary Crowfoot Hodgkin, O.M. 12 May 1910 – 29 July 1994» Biographical Memoirs of Fellows of the Royal Society 48: 179–219. doi: . ISSN 0080-4606. (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
- ↑ (Ingelesez) «Dorothy Hodgkin» Britannica Presents 100 Women Trailblazers 2019-02-16 (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
- ↑ a b c d (Ingelesez) «The Nobel Prize in Chemistry 1964» NobelPrize.org (Noiz kontsultatua: 2022-07-11).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Herrero, Maria Sol Antolin. (2020-09-18). «Dorothy Crowfoot Hodgkin, Premio Nobel de Química» DF Diario Feminista (Noiz kontsultatua: 2022-07-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Dorothy Crowfoot Hodgkin, protagonista del Año Internacional de la Cristalografía» Mujeres con ciencia 2014-05-12 (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
- ↑ (Ingelesez) Ferry, Georgina. (2014-01-30). «History: Women in crystallography» Nature 505 (7485): 609–611. doi: . ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).
- ↑ a b c d (Ingelesez) «Dorothy Hodgkin | Biography & Facts | Britannica» www.britannica.com 2024-03-13 (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
- ↑ Brasenose College (University of Oxford). (1909). Brasenose College register, 1509-1909. [Oxford] : Clarendon Press for the Oxford Historical Society (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).
- ↑ a b c (Ingelesez) Crowfoot, Elizabeth. (2004). Women in Old World Archaeology. Biographies: Grace Mary Crowfoot. Brown Unibertsitatea.
- ↑ (Ingelesez) Moorey, Roger. (2003-06). «Joan Crowfoot Payne (1912–2002)» Levant 35 (1): iv–v. doi: . ISSN 0075-8914. (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).
- ↑ «Elizabeth Crowfoot | Artefacts of Excavation» egyptartefacts.griffith.ox.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).
- ↑ (Ingelesez) «Remembering the life of Diana ROWLEY» ottawacitizen.remembering.ca (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).
- ↑ a b «A Science Odyssey: People and Discoveries: Dorothy Hodgkin» www.pbs.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Dorothy Hodgkin, la mente detrás de la cristalografía de rayos X» www.nationalgeographic.com.es 2024-03-19 (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
- ↑ a b (Ingelesez) Thiel, Kristin. (2016-12-15). Dorothy Hodgkin: Biochemist and Developer of Protein Crystallography. Cavendish Square Publishing, LLC ISBN 978-1-5026-2313-3. (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).
- ↑ Bragg, William Henry. (1925). Concerning the nature of things. Harper & Brothers (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).
- ↑ a b c Elizabeth H. Oakes. (2002-01-00). International Encyclopedia of Women Scientists (Facts on File Science Library). Facts on File ISBN 978-0-8160-4381-1. (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2016-05-11). «Capturada por la química: Dorothy Crowfoot Hodgkin» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).
- ↑ Ferry, Georgina. (1999). Dorothy Hodgkin: a life. Granta Books ISBN 978-1-86207-285-5. (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).
- ↑ a b «Dorothy Mary Crowfoot Hodgkin | Encyclopedia.com» www.encyclopedia.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).
- ↑ (Ingelesez) Hodgkin, Dorothy Mary Crowfoot. (1980-11). «John Desmond Bernal, 10 May 1901 - 15 September 1971» Biographical Memoirs of Fellows of the Royal Society 26: 16–84. doi: . ISSN 0080-4606. (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).
- ↑ a b «Dorothy Crowfoot Hodgkin: A Founder of Protein Crystallography» www.sdsc.edu (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).
- ↑ Brown, Andrew. (2007). J.D. Bernal: the sage of science. (Oxford University Press pbk. ed. argitaraldia) Oxford University Press ISBN 978-0-19-920565-3. (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Award winners | University of Oxford» www.ox.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ «Dorothy Crowfoot Hodgkin, bioquímica y premio Nobel - Retiario» blog.rtve.es 2017-01-27 (Noiz kontsultatua: 2022-07-11).
- ↑ Yount, Lisa. (1999). A to Z of women in science and math. Facts on File ISBN 978-0-8160-3797-1. (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Ingelesez) «The Biography of Dorothy Mary Hodgkin» Biharprabha News | Connecting Bihar with the entire World (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ John Meurig Thomas. Architects Of Structural Biology Bragg, Perutz, Kendrew, Hodgkin. (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Ingelesez) Glusker, Jenny P.. (1994-12). «Dorothy crowfoot hodgkin (1910–1994)» Protein Science 3 (12): 2465–2469. doi: . ISSN 0961-8368. PMID 7757003. PMC PMC2142778. (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
- ↑ (Ingelesez) Jones, David S.; Jones, John H.. (2014-01). «Sir Edward Penley Abraham CBE. 10 June 1913 — 9 May 1999» Biographical Memoirs of Fellows of the Royal Society 60: 5–22. doi: . ISSN 0080-4606. (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Chemistry 1964» NobelPrize.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Ingelesez) Committee on Medical Research; Medical Research Council. (1945-12-21). «Chemistry of Penicillin» Science 102 (2660): 627–629. doi: . ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Ingelesez) Hodgkin, Dorothy Crowfoot; Pickworth, Jenny; Robertson, John H.; Trueblood, Kenneth N.; Prosen, Richard J.; White, John G.. (1955-08). «Structure of Vitamin B12 : The Crystal Structure of the Hexacarboxylic Acid derived from B12 and the Molecular Structure of the Vitamin» Nature 176 (4477): 325–328. doi: . ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).
- ↑ (Ingelesez) Crowfoot, Dorothy. (1935-04). «X-Ray Single Crystal Photographs of Insulin» Nature 135 (3415): 591–592. doi: . ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Ingelesez) «Dorothy Mary Crowfoot Hodgkin | American Academy of Arts and Sciences» www.amacad.org 2023-02-09 (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
- ↑ «Awards for Professionals» web.archive.org 2019-03-23 (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
- ↑ «Find people in the EMBO Communities» people.embo.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
- ↑ (Ingelesez) «Copley Medal | Definition, Winners, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
- ↑ «Copley archive winners 1989 - 1900» web.archive.org 2008-01-11 (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
- ↑ «Honorary graduates, 1970 to 1979» www.bath.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
- ↑ «Большая золотая медаль им. М.В.Ломоносова» www.ras.ru (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gonçalves-Maia, Raquel Gonçalves-Maia (. (2016). Dorothy Crowfoot Hodgkin. Pepsina. Penicilina. Colesterol. Vitamina B12. Insulina. Colibrí ISBN 9727729916..
Kanpo estekak
aldatu