Dickey Chapelle

argazkilari estatubatuarra

Dickey Chapelle, sortzez Georgette Louise Meyer (Milwaukee, AEB, 1919ko martxoaren 14aQuảng Ngãi, 1965eko azaroaren 4a), Estatu Batuetako gerra fotokazetaria zen, hainbat gatazkatan izan zena, besteak beste, Bigarren Mundu Gerran aktibo, gero Kuban, Korean, Aljeriako gerran eta Vietnameko gerran. Vietnamen fotokazetari zebilela hil zen.

Dickey Chapelle
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGeorgette Louise Meyer
JaiotzaMilwaukee1919ko martxoaren 14a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaQuảng Ngãi (en) Itzuli1965eko azaroaren 4a (46 urte)
Hobiratze lekuaForest Home Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaShorewood High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, idazlea, gerra argazkilaria, fotokazetaria eta kazetaria
Izengoitia(k)Dickey Chapelle
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakVietnamgo Gerra
Aljeriako Independentzia Gerra

Find a Grave: 12908818 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Georgette Meyer 1919an jaio zen, Milwaukee kanpoaldean (Wisconsin). Nerabea zela, abiazioa zuen pasio, eta diseinu aeronautikoa ikasi zuen. Dickey ezizena hartu zuen, Richard Byrd hegazkinlari eta esploratzailea gogoratu nahi zuelako.[1]

Lan ibilbidea

aldatu

Hainbat lanpostu izan zituen aeronautikan, besteak beste, TWAn, non Tony Chapellek argazkigintzako prestakuntza eman baitzion. Harekin ezkondu zen 1940an. Gero, argazkilari profesional bihurtu zen, eta erreportajeak egin zituen. Estatu Batuetako indarren akreditazioa lortu ondoren, hainbat alorretako haien entrenamenduak segitzen jardun zuen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, erreportajeak egiten eta argazkiak ateratzen jarraitu zuen prentsa komunikabideentzat, hala nola, Reader's Digest, National Geographic, Look, Life edoThe Saturday Evening Post.[1] Gatazka edo tentsio-eremu askotan hartzen zuen parte fotokazetari gisa (gerra hotzaren hasiera eta deskolonizazioak ezaugarri zituen aldian). Adibidez, erreportajeak egin zituen Grezian, Indian, Jugoslavian, Errumanian, Korean, Aljerian, Kuban, Dominikar Errepublikan, Iraken, Jordanian, Laosen, Libanon edo Hungarian.[1]

Erreportajeak egiteko ausart agertzen zen. Hungarian, kartzelan egon zen zazpi astez. Kuban, Fidel Castro eta bere taldearekin joan zen oihanera. Aljeriako gerran, Aljeriako Nazio Askatasunerako Frontearen (FLN) ondoan zela eman zuen gerraren berri. Estatu Batuetako armadaren jausgailu-saioetan parte hartu zuen behin baino gehiagotan, besteak beste, Korean, Dominikar Errepublikan edo Vietnamen.[2]

1965ean hil zen, Vietnamgo gerran, mina baten ondorioz, US marinesekin zihoala, Chu Laiko base amerikarretik hurbil. Vietnamen hil zen lehen gerra-korrespontsala izan zen, eta borroka-eremuan hildako lehen emakume estatubatuarra. Bere azken uneei Henri Huet gerrako argazkilariak atera zizkien argazkiak, kapilau militar batek gaixoen oliadura ematen ziola.[3]

Argitalpenak

aldatu
  • Dickey Chapelle (1942). Needed. Women in government serviceRjauna/andrea McBride, 1942.
  • Dickey Chapelle, Girls at work in aviation, Doubleday, Doran, 1943
  • Dickey Chapelle, How planes get there, Harper, 1944.
  • Dickey Chapelle, What's a woman doing here? Report on herself, Morrow, 1962.
  • Dickey Chapelle, "How Castro Won", in Modern Guerrilla WarFare Fighting Communist Guerrilla Motives, 1962, or. 325–335

Aintzatespenak

aldatu
  • Chapelle Venuseko Kraterra izendatu zuten haren omenez.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Bibliografia

aldatu
  • (Ingelesez) Roberta Ostroff, Fire in the Wind. The Biography of Dickey Chapelle,1992.
  • (Ingelesez) John Garofolo, Dickey Chapelle Under Fire. Photographs by the First American Female War Correspondent Killed in Action, Wisconsin Historical Society Press, 2015.

Kanpo estekak

aldatu