Delfina Benigna da Cunha

Delfina Benigna da Cunha (São José do Norte, 1791ko ekainaren 17aRio de Janeiro, 1857ko apirilaren 13a) brasildar poeta izan zen.

Delfina Benigna da Cunha

Bizitza
JaiotzaSão José do Norte1791ko ekainaren 17a
Herrialdea Brasil
HeriotzaRio de Janeiro1857ko apirilaren 13a (65 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea

Bizitza

aldatu

Joaquim Francisco da Cunha Sa e Meneses ofizial militar erregezalearen eta Maria de Paula e Cunharen alaba[1], Delfina Benigna da Cunha 1791ko ekainaren 17an jaio zen São José do Norten (Hegoaldeko Rio Grande)[2]. 20 hilabete zituela, baztanga hartu zuen eta ikusmena galdu zuen[3][4].

Aitak koroari emandako zerbitzuagatik, pentsioa jaso zuen[1]. Bere lehen urteen inguruko iturri gutxi daude, baina 1826an Petri I.ari eskaini zion poeman oinarrituta, hezkuntza formala lortu zuela ondoriozta dezakegu[5]. Iturri batek dio soneto honengatik edo enperadoreari eskainitako poema sorta batengatik pentsioa lortu zuela[6]. Poesias oferecidas às senhoras rio-grandenses liburua Hegoaldeko Rio Granden argitaratutako lehen idazlana izan zen[3].

Monarkiaren defentsan ere idatzi zuen eta Zatarren Iraultza gogor kritikatu zuen, batez ere Bento Gonçalves militar eta politikaria[6]. Bere posizio politikoa zela eta, Rio de Janeirora joan zen 1835ean gatazka piztu zenean eta bertan egon zen hamar urtez. Garai horretan, literatura-zirkulu bat sortu zuen eta hainbat emakume poeta ospetsu ezagutu zituen, besteak beste Beatriz Francisca de Assis Brandão[1].

Da Cunharen lanaren zati handi bat literatura-historialariek alde batera utzi zuten[7]. Bere bizitza eta lanen kontu batzuk gaur egunera arte iraun dute Stella Leonardosi esker, zeinak bere biografia eta literatura-ekarpenak erabili zituen poesian[7].

Delfina Benigna da Cunha 1857an hil zen Rio de Janeiron[1]. 1994an, Stella Leonardosek O romanceiro de Delfina argitaratu zuen, poeta protagonista duen eleberri historikoa.

  • Poesias offerecidas as Senhoras Rio-Grandenses por sua patricia (1838)
  • Poesias oferecidas às senhoras brasileiras (1838)
  • Coleção de várias poesias (dedicada à imperatriz viúva) (1846)

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d (Ingelesez) «Delfina Benigna da Cunha» Women and Independence in Latin America (Noiz kontsultatua: 2024-10-13).
  2. (Ingelesez) Suriani Da Silva, Ana Claudia. (2014). Books and Periodicals in Brazil 1768-1930. Oxon: Routledge, 184 or. ISBN 978-1-909662-32-2..
  3. a b (Portugesez) Diel, Vitor. «AJEB-RS instala poeta gaúcha Delfina Benigna da Cunha como patrona» Literature RS 2021-05-07 (Noiz kontsultatua: 2024-10-13).
  4. (Portugesez) «Delfina Benigna da Cunha – (1791-1857)» Antonio Miranda (Noiz kontsultatua: 2024-10-13).
  5. (Portugesez) Flores, Moacyr. (2002). República Rio-Grandense: realidade e utopia. Porto Alegre: EDIPUCRS, 213 or. ISBN 85-7430-310-0..
  6. a b (Portugesez) «Delfina Benigna da Cunha (1791-1857)» Mulher 500 Anos Atrás dos Panos (Noiz kontsultatua: 2024-10-14).
  7. a b (Portugesez) Ribeiro, Gladys Sabina; Carula, Karoline. (2021). Poderes, cidadania, trocas culturais e socioeconômicas no Oitocento. Alameda Casa Editorial ISBN 978-65-5966-028-5. (Noiz kontsultatua: 2024-10-14).

Kanpo estekak

aldatu