Curtis Strange
golf-jokalari estatubatuarra
Curtis Northrup Strange (Norfolk, Virginia, 1955eko urtarrilaren 30a) estatubatuar golfaria da.
Curtis Strange | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Norfolk, 1955eko urtarrilaren 30a (69 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Princess Anne High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | golf-jokalaria |
Jasotako sariak | |
Golfean zazpi urtez jokatzen hasi zen, eskualdeko klub baten jabea zen bere aitak animatuta. Wake Forest Unibertsitatean ikasi zuen eta unibertsitateko golf txapelketan parte hartu zuen.
Bere ibilbide profesionalean 29 txapelketa irabazi zituen. Garaipenik garrantzitsuenak AEBetako Irekian lortu zituen 1988 eta 1989 urteetan. Masters Txapelketan bigarren izan zen 1985ean eta PGA Txapelketan bigarren 1989an. Ryder Cup bost aldiz jokatu zuen (1983, 1985, 1987, 1989 eta 1995) eta talde estatubatuarreko kapitaina izan zen 2002an.