Baleike

Euskarazko komunikabidea

Baleike Zumaiako (Gipuzkoa) herri aldizkaria da, euskara hutsez hilero-hilero banatzen dena. Horrez gain, interneteko webgunea ere bada. Aldizkaria eta bera argitaratzen duen Baleike Kultur Elkartea Topagunea Euskara Elkarteen Federazioko kideak dira.

Baleike
Motatokiko informazioko hilabetekaria eta Internet bidezko albistaria
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara
Argitaratze lekuaZumaia
Historia
SortzaileaIratxe Aizpurua, Xabier Azkue, Itziar Manzisidor, Esther Martinez, Igor Uranga, Josu Waliño, Gorka Zabaleta
ZuzendariaGorka Zabaleta
Identifikadoreak
ISSN1136-8594

baleike.eus
Facebook: baleike Twitter: baleike Instagram: baleike Edit the value on Wikidata

Lehen alea 1994an eman zen argitara. 1998an hamabostekari bihurtzea erabaki zuten. Apustua sendoa izan zen, baina azkenean 100. zenbakian atzera bota eta hilabetekari bihurtu zen berriro aldizkaria.

2004an beste aldaketa nagusi bat gertatu zen: Urola Kostako Hitza sortu zen. Horrek aldizkariaren egituraketa berrikusteko aukera eman zuen. Horrez gain, gero eta indar handiagoa ari da hartzen interneteko webgunea.

2010ean aldizkariak Rikardo Arregi Kazetaritza Sari Nagusia eskuratu zuen.


Kanpo estekak

aldatu