Alexandros Mavrokordatos
Alexandros Mavrokordatos (grezieraz: Αλέξανδρος Μαυροκορδάτος; Konstantinopla, 1791ko otsailaren 11 – Egina, 1865eko abuztuaren 18a) greziar diplomazialari eta politikaria izan zen.
Alexandros Mavrokordatos | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1854 - 1855
1844 - 1844
1841 - 1841
1833ko apirilaren 3a - 1833ko ekainaren 1a
1833 - 1834
1821 - 1822 | |||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||
Jaiotza | Konstantinopla, 1791ko otsailaren 3a | ||||||||||||
Herrialdea | Otomandar Inperioa 1821) Greziako Erresuma | ||||||||||||
Talde etnikoa | greziarra | ||||||||||||
Heriotza | Egina, 1865eko abuztuaren 6a (74 urte) | ||||||||||||
Hobiratze lekua | Atenasko Lehen Hilerria | ||||||||||||
Familia | |||||||||||||
Aita | Nicolas Mavrocordat | ||||||||||||
Ama | Smaragda Caradja | ||||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||||||
Leinua | Mavrocordatos family (en) | ||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||
Heziketa | Paduako Unibertsitatea | ||||||||||||
Hizkuntzak | greziera modernoa | ||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||
Jarduerak | politikaria eta diplomazialaria | ||||||||||||
Kidetza | Filiki Eteria (en) | ||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||
Alderdi politikoa | English Party (en) | ||||||||||||
Familia fanariota bateko kidea zen, Konstantinoplako elite greziarrekoa. 1818an Austriar Inperioan erbesteratu zen eta Paduako Unibertsitatean ikasi zuen. Filiki Eteria elkarte sekretuko kide izan zen, eta 1821ean Moreara joan zen, Greziako Independentzia Gerra hasi zenean.
Hobekien prestatutako politikari greziarretako bat zen, eta aktiboki parte hartu zuen gobernu greziarra ezartzeko batzarretan. Epidauroren Lehen Batzarrean, 1822ko urtarrilean, Exekutiboko lehendakari hautatu zuten, eta Greziako lehen Konstituzioa idatzi zuen. Gerran arrakastaz eutsi zion Missolonghiko lehen setioari. 1823ko Argoseko Batzarrean ez zuten berriro hautatu, baina Exekutiboko idazkari nagusi kargua lortu zuen. Ingelesen jarraitzailea izan zen eta Demetrios Ypsilantis eta Theodoros Kolokotronis Errusiazaleen Alderdiaren aurka agertu zen.
Oto I. Greziakoaren erregealdian lau aldiz izan zen lehen ministro (1833-34, 1841, 1844, 1854-55). Londres, Berlin, Munich eta Konstantinoplan enbaxadore ere izan zen.