Agnès Jaoui (Antony, 1964ko urriaren 19a - ) frantziar abeslari, aktore, gidoigile eta zinema zuzendaria da. Askotan bere bikotea izandakoa den Jean-Pierre Bacrirekin lan egin du.

Agnès Jaoui

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAgnès Esther Jaoui
JaiotzaAntony1964ko urriaren 19a (60 urte)
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
Familia
AitaHubert Jaoui
Bikotekidea(k)
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaCours Florent
Henrike IV.a lizeoa
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, film-zuzendaria, abeslaria, idazlea, antzerki aktorea, zinema aktorea eta errealizadorea
Jasotako sariak
KidetzaCollectif 50/50
Genero artistikoaworld musica
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm0418450 Allocine: 8400 Allmovie: p204934
Youtube: UC3j_OfrlxsO_A8ZHFnFTeTQ Spotify: 3ttWdWbbZd0qcoExY25VnP Musicbrainz: b8e57c26-57e0-42ed-b223-86d56c430c03 Songkick: 2089195 Discogs: 961461 Deezer: 16376 Edit the value on Wikidata

1998an, aktore onenaren Zesar saria jaso zuen bigarren paperean, On connait la chanson filmerako. 2001ean, Le goût des autres bere lehen filmak, filma hoberenaren Zesara irabazten du. Jatorrizko gidoi edo egokitzapen oneneko lau Zesar gehituz, Zesar zeremonien emazte sarituena da gaur egun, guztira sei premiorekin.

Jean-Pierre Bacrirekin idatzi dituen bost filmetako zuzendaria da. Bere lehena, Le goût des autres nazioarteko film onenaren Oscar sarirako izendatua izan zen 2001ean. Berantago Comme une image filmak gidoiaren saria jaso zuen 2004ko Cannesko zinemaldian.

Bestalde bi antzezlan idatzi eta antzeztu ditu Jean-Pierre Bacrirekin: 1992an autorearen Molièrea jaso zuen cuisines et dépendance, eta Un air de famille.

Biografia

aldatu

Familia

aldatu

Agnès Jaoui Tunisiako[1] familia judu batean jaio zen. “Komunista ez-marxistak, sionistak, modernoak eta oso askeak”, bere gurasoak Hubert Jaouiren (marketin-sormenean espezializatutako egilea eta trebatzailea) eta Gyza Jaouiren (transakzio-analisian aditua den psikoterapeuta[1] ) ziren.1956an, Tunisiak independentzia lortu eta, herria uzten dute, Hashomer Hatzaïr[2] juduen gazte-mugimenduaren israeldar kibbutz batendako. Bere gurasoek ez dute zerikusirik zinemarekin, baina biek idazten dute.[1]Horrez gain, Dominique Zardi aktorea bere aitaren lehengusua da.

Laurent Jaouiren arreba da, gidoilaria eta zuzendaria bera ere.

Gazteria eta prestakuntza

aldatu

Urte bat kibbutzean egon eta, bere familia Parisera iristen da. Ikasle ona izanki, 1978an prestigiozko Parisko Enrike iv.a lizeoan onartuak izan ziren lehen nesketako bat izan zen. Bertan antzerki-klubean jokatzen hasi zen, Mon père avait raison obran Loulou interpretatuz.[1]

15 urte dituela Florent ikastarora sartzen da eta aldi berrean Kontserbatorian kantu kurtsoak segitzen ditu. Eskolari dagokionez literatura-prestakuntzako (hipokhânia) klasean ikasten du Enrike iv.a Institutuan.[2] 1984z geroztik, Patrice Chereauk zuzentzen dituen Nanterreko Almendrondoen Antzokiaren arte dramatiko klasean ibiltzen da, 20 urterekin. Eskola honen esparruan, Estatu Batuetara doa, eta han osatzen du bere prestakuntza, bereziki komedia musikala [3] landuz.

Hastapenak aktore gisa eta arrakasta gidoilari bezala (1990 hamarkada)

aldatu

1987an Patrice Chéreau antzezgile famatuak zinema paper bat ematen dio, Hotel de Frantzia draman. Urte berean Harold Pinterren L'anniversaire antzezlanean jokatzen du, gero bere maitalea izanen den Jean-Pierre Bacrirekin batera.[4]Haien lehen topaketa da.

Elkarrekin, Agnès Jaoui eta Jean-Pierre Bacrik Cuisine et dépendances antzezlana idazten dute 1991ean. 1993an, Philippe Muyl-ek zinemara egokitzen du aktore bikotearekin.

 
Alain Resnais eta Juliette Binochekin Smoking / No Smoking entzat saria jaso eta, 1994ko Zesarretan.

1993an, Alain Resnais-ek haietara jotzen du Alan Ayckbourn Intimate Exchanges zortzi piezak zinemara egokitzeko. Smoking / No Smoking izeneko diptiko horrek, doinu ironiko batean kasualitatearen, erabakimen askea eta patuaren arteko harremanak aztertzen ditu, horrek 1994an gidoi onenaren haien lehen Zesarra balio die.

Gidoilari bikoteak Frantzia mailako fama lortzen du 1996an, Cédric Klapischen Un air de famille filma arrakastatsuaren bidez. Haien antzezlan batean oinarritua izan den filmak, egunerokoaren behatzaile gisa duten talentua nabarmentzen du, umore garratz eta desengainatu baten bidez. Beraiena den estilo zirraragarri honi esker, bigarren Zesar bat irabazten dute 1997an. Urte horretan bertan, berriz ere Resnais-ekin lankidetzan aritzen dira On connait la chanson filman, gidoilari eta interpreta gisa. Filmari esker, bakoitzak bere hirugarren saria irabazten du 1998ko Zesarren kari, gidoi onenarentzat. Gainera Agnès Jaouik bere lehen premioa lortzen du, bigarren paper onenarentzat.

2000 urtean bikotea berriz osatzen da, Le goût des autres haien lehen film luzea idazteko eta interpretatzeko. Pertsonai ezberdinen nortasun soziokulturalen aurkakotasunak, umorez eta emozioz arakatzen dituen filmak, erdiespen handia lortzen du bai publikoaren eta bai kritiken aldetik, non Zesarretan lau aldiz sariztatua den, besteak beste, film onenarenarentzat. Bestalde ia 4 milioi ikusle biltzen ditu aretoetan, eta atzerriko film onenaren Oscar sarirako izendatua da.

Dibertsifikazioa (2000. urtea)

aldatu

Bere bakarkako karrera garatzeko asmoz, Agnes Jaouik komedia ezberdinetan bigarren paperak jokatzen ditu. Olivier Doranen Le Déménagement 1997an, edo Alain Corneau-ren Le Cousin filmean, Alain Chabat eta Patrick Timsit aktore ezagunekin.

Horrez gain 2000. urtean izan zen lehen aldiz film luze baten kartel-buru: Christophe Blanc-en Une femme d'extérieur draman.

 
Aktorea 2006ko Cannesko zinemaldian.

Bi urte geroago, Laurent Bouhniken Emakume baten bizitzako 24 orduetan Stefan Zweig-en eleberritik egokitutako mozorro-film baten paper nagusia hartzen du, erabat erregistroz aldatuz. 2004an, Le rôle de sa vie komedia dramatikoaren kartela Karin Viardekin partekatzen du, François Favrat-en lehen errealizaziorako, zinemako izar egozentriko bat haragituz.

Urte berean, Canneseko Zinemaldian zuzendari gisa aurkeztu du bere bigarren filma, Comme une image drama, berriz ere Bacrirekin interpretatua eta koidatzia. Bikoteak gidoiaren saria lortzen du.

2005ean, La Maison de Nina drama historikoaren paper nagusia izan ondoren, kantatzen hasten da. Hurrengo urtean erritmo eta sonoritate latinoz inspiratua den bere lehen albuma ateratzen da, Canta. Kantuak espanolez eta portugesez dira, eta haien arrakastaren ostean beste bi albuma kaleratzen ditu, Dans mon pays (2009) eta Nostalgias (2015).

2008an, zinemara itzuli zen Parlez-moi de la pluie komedia dramatikoarekin, beti zuzendari interprete eta gidoilari gisa, Jamel Debbouze aktore komikoari kontraenplegua eskainiz.

Antzeztokira itzulera (2010. urteak)

aldatu

Hamarkada horretan aktore eta zuzendari gisa berretsita izanez gain, antzerkigintzan hainbat aldiz saritua da ere bai.

Besteak beste Carine Tardieuk zuzendutako Du vent dans mes mollets komedia dramatikoan ari da Denis Podalyides eta Isabelle Carrérekin.

Hurrengo urtean, haurtzaroaren gaiarekin jarraitzen du autore gisa, Ipuinaren amaiera,bere laugarren errealizazioa azalduz. Oraingoan kritika partekatua da, baina 900.000 ikusle baino gehiago erakartzen ditu filmak.

Hogei urtez antzerkian egon gabe, 2014ean Catherine Schauben Les Uns sur les autres antzezlanarekin itzultzen da eta komediantearen Molièren izendatu dute antzerki pribatu sailan. Urte horretan bertan, Brice Cauvinen L'Art de la fugue komedian aritzen da, baita Jean-Pierre Bacrirekin Les femmes savantes Molièren antzezlanean.

 
2017an Agnès Jaoui Canneseko zinemaldian epaile.

2015ean Comme un avion komedia dramatikoan ari da, Bruno Podalydès autoreak egina eta interpretatua, Sandrine Kiberlain eta Vimala Ponsen aktoreez lagunduta. Azken honekin Baya Kasmi gidoilariaren Je suis à vous tout de suitekomedia erdi-autobiografikoan jokatzen du.

2017an, Blandine Lenoir-en Aurore draman parte hartzen du, berrogoita hamar urteko amona bihurtuko den emazte bat haragituz. Ber urtean Canneseko zinemaldian, film luzeen epaimahaiko kidea da, Pedro Almodóvar zuzendari espainiarra, Paolo Sorrentino zuzendari italiarra eta Jessica Chastain eta Will Smith komediante estatubatuarrarekin.

2018an, filmak idaztera eta zuzentzera itzultzen da Place publique satira plazaraziz, Jean-Pierre Bacri bere bikotekide oiarekin. Aldi berean, Gilles Legrand-en Les bonnes intentions komedia dramatikoa darama.

2020an, On va se quitter pour aujourd'hui bere lehen komedia musikala idazten du Alexis Pivot-ek musikan jarria 42. rue deitutako frantses irrati programan transmititua.


Bizitza pertsonala

aldatu

1987tik 2012ra zineman bere bikotea izan den Jean-Perre Bacriren neska laguna izan da.[5] Banandu arren, elkarrengandik hurbil egon ziren, sarri elkarrekin idatziz eta jokatuz.[6][7]

2012an brasilgo bi haur seme alabatzat hartu ditu (5 eta 7 urte zituztenak adopzioan). Adopzio honi buruz hitz horiek adierazi zituen.[8].

« Jasanezina atzematen dut, emazteen biografietan beti "haurrak" edo "haurrik ez" zehaztua izatea. Nere bizitzan ez dut beti ama izateko behar hori sentitu, baina egiten du momentu bat nahi hori dudala eta bi haur adoptatu ditut brasilen. 5 eta 7 urte dituzte. »
Agnès Jaoui

Engaiamendua

aldatu

Agnès Jaoui bere karrera osoan zehar politikoki oso konprometituta izan da, hainbat gai aipatuz. Haien artean atzerritarren egoera irregularrak,[9] ikuskizunaren aldizkakoen lan baldintzak etab...[10])

2011ean Martine Aubry alderdi sozialistaren hautagaiari bere sostengua adierazten du eta, 2014an, Parisko[11] udalaren hauteskundeen kari Anne Hidalgo hautagaitzaren aldeko batzordearen kide da.

2018ko irailean, Nicolas Hulot ekologiaren ministroak bere dimisioa eman ondoren, Juliette Binochekin batera, aldakeat klimatikoaren aurkako “Gizateriaren historiako erronkarik handiena” tribuna sinatzen du. Tribuna Le Monde egunkariko lehen orrialdean agertu zen, “Planeta salbatzeko 200 pertsona ospetsuen deia” izenburupean.[12]

2018ko abenduaren 19an, 70 pertsona baino gehiagorekin mobilizatu ziren Larrialdi Homofobia elkartearen deialdiaren ondoren. Jaoui horietako bat da eta De l'amour kantaren klipean agertzen da.[13][14][15]

Bere filma anitzetan ideia feministak aldarrikatzeaz gain, 50/50 taldeko kidea da, zineman emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta errolen aniztasuna sustatzeko. 2020ko azaroan, Zineman eta Ikus-entzunezko Berdintasuna eta Aniztasunaren aldeko Jardunaldiaren hirugarren edizioan parte hartzen du, diskurtso feminista ohoragarri bat emanez.[16][17]

« 16 urterekin segitzen nituen antzerki kurtsoetan ohartu naiz lehen aldiko gizonezko 10 paperentzat bizpahiru soilik proposatuak zirela emazteeri, identifikazio aukera gutti eskainiz. Duela urte gutti ohartu ginen emazte bakar batek zuzendari hoberenaren Zesara irabazi zuela. Gaur 56 urte ditudala ez naiz estatistiko horiez pozten. Irudien sekulako idarran sinesten baitut, gehienetan indar honez ohartzen ez garelako. »
Agnès Jaoui

2020ko uztailean, Laurent Joffrinen deiaren sinatzailea da, ezkerreko indar politiko alternatibo sortzearen alde.[18]

Filmografia

aldatu

Aktorea

aldatu
Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1983 Le Faucon Sandra
1987 Hôtel de France Madame Bouguereau
1987 L'Amoureuse Agathe
1990 Ivanov Babakina
1991 Canti
1993 Cuisine et Dépendances Charlotte
1996 Un air de famille Betty Ménard
1997 Le Déménagement Claire
1997 On connaît la chanson Camille
1998 Le Cousin Claudine Delvaux
1999 On The Run Kristin
2000 Une femme d'extérieur Françoise
2000 Le Goût des autres Mani
2003 24 heures dans la vie d'une femme Marie Collins Brown
2004 Le Rôle de sa vie Elisabeth Baker
2004 La Maison de Nina Nina
2004 Comme une image Sylvia Millet
2008 Parlez-moi de la pluie Agathe Villanova
2012 Du vent dans mes mollets Colette Gladstein
2013 Au bout du conte Marianne
2014 L'Art de la fugue Ariel
2015 Comme un avion Laëtitia
2015 Je suis à vous tout de suite Simone Belkacem

Zinemagilea

aldatu
Urtea Filma Lanbidea Oahrrak
Zuzendaira Gidoilaria
1993 Cuisine et dépendances X
1993 Smoking/No Smoking X
1996 Un air de famille X
1997 On connaît la chanson X
2000 Le Goût des autres X X
2004 Comme une image X X
2008 Parlez-moi de la pluie X X
2013 Au bout du conte X X
2014 L'Art de la fugue X Script
2017 Place publique X X

Diskografia

aldatu
Urtea Albuma
2006 Canta
2009 Dans Mon Pays
2015 Nostalgias
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Agnès Jaoui  
  1. Klifa, Thierry. (2000). «Agnès Jaoui» Studio magazine (153): 124-129. ISSN 0982-8354...
  2. Klifa, Thierry. (2000). «Agnès Jaoui» Studio magazine (153): 124-129. ISSN 0982-8354...
  3. interview du 19 novembre 2015
  4. lepoint.fr
  5. lepoint.fr
  6. « Agnès Jaoui, la douceur de vivre », Paris-Match, 26 août 2012.
  7. « Le conte est bon à Six-Fours pour le duo Bacri-Jaoui », Nice-Matin, 31 janvier 2013.
  8. Voir sur parismatch.com, août 2012.
  9. Succès de la pétition en faveur des élèves sans-papiers.. 2006-05-27.[Betiko hautsitako esteka].
  10. Les sans-papiers soutenus en chanson. 2010-09-04..
  11. Bertrand Gréco et Gaspard Dhellemmes, L'Histoire secrète d'une élection capitale, éditions du Moment, 2014, page 154.
  12. «Le plus grand défi de l’histoire de l’humanité : l’appel de Txantiloi:Unité pour sauver la planète» Le Monde 3 septembre 2018..
  13. 70 personnalités françaises s'unissent dans un clip contre l'homophobie. RTBF 19 décembre 2018..
  14. Auriane Guerithault. (19 décembre 2018). Muriel Robin, Élise Lucet, Vincent Dedienne… 70 personnalités se mobilisent pour lutter contre les violences homophobes. France Info..
  15. Pierre Lapointe chante contre l'homophobie dans un vidéoclip français. Société Radio-Canada 20 décembre 2018..
  16. Assises pour l’égalité, la parité et la diversité dans le cinéma et l’audiovisuel 2020 - Dossier de presse. 2020..
  17. Le discours féministe puissant d'Agnès Jaoui. 26 novembre 2020..
  18. Sylvia Zappi. (20 juillet 2020). «L’ancien directeur de Libération Laurent Joffrin lance un nouveau mouvement social-démocrate» Le Monde..