Zatarra edo trapua eskuz garbitu edo lehortzeko erabiltzen den oihal zati bat da. Altzarieko hautsa garbitu, zoruko zikina kendu edo eskuak edo baxera lehortzeko erabil daiteke, besteak beste.

Sukalderako trapuek lauki-diseinua izaten dute.

Egun, propio ekoiztutako trapuak merkaturatzen badira, historian zehar arropa zaharretatik ebakitako trapuak erabili dira garbiketarako. Trapurik egokienak kotoiz egindakoak izaten dira, hautsa eta bestelako zikinak hartzeko duten ahalmenagatik. Hautsa garbitzerakoan, trapua ur, glizerina edo garbigarri batez bustitzea komeni da, trapua pasatzean hautsa ez harrotu eta hobeto biltzeko. Kotoiaz aparte, bestelako gaiekin egindako trapuak ere saltzen dira, beira eta bestelako materialak hobeki garbitzeko, zikindu ondoren aiseago garbitzen direnak. Kotoiz egindako trapuetan ere ehundura ezberdinetakoak daude.

Higiene zorrotza behar den jardueretan, trapuak eta zatarrak baztertu eta erabili eta botatzeko paperak hobesten dira, erabilitako trapuak infekzio-iturri baitira.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu