Erregela graduatu
Erregela graduatua, laukiluze formako xafla mehe batek osatzen duen neurketa tresna bat da. Zentimetro edo hazbetez banatutako eskala graduatu bat du. Tresna erabilgarria da lerro zuzenak, arkatz edo bolaluma baten laguntzarekin egiteko eta zurruna, erdizurruna edo malgua izan daiteke, zur, metal, plastikoz etab... eraikia.
Bere luzera, ohi ez da metro bete baino gehiagokoa izaten. Neurri unitate ezberdineko graduazioak izaten dituzte, milimetro, zentimetro eta dezimetroak kasu, baina badaude hazbetetan edo bi neurri unitateetan graduatuak daudenak ere.
Asko erabiltzen da, neurrien erabilerarekin zerikusia duten azterketa tekniko eta gaietan, arkitektura edo ingeniaritzan kasu.
Erregelek, erabilpen asko dituzte, neurtzeko zein marrazketa teknikoan laguntzeko balio baitute. Bulegoetan egoten direnak, plastikozkoak izaten dira, baina lantegi eta aroztegietakoak, metalezkoak izaten dira, altzairu malgu eta herdoilgaitzezkoak.
Lotutako beste tresna eta kontzeptu batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nonioa
- Kalkulu erregela
- Erregela eta konpasa
- Eskalimetroa
- Metroa
- Flexometroa
- Zinta metrikoa
- Kutxatila geometrikoa
- Transportagailua
- Eskuaira
- Kartaboia
- Eskuaira konbinatua
- Eskuaira irristailua